"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mitologia grekoan, Pandora da munduko lehen emakumea, jainko guztien dohainez betea. Giza gaitz eta zoritxar guztiak barruan zituen kaxa zeukan. Epimeteorekin ezkondu eta honek kaxa ireki egin zuen: munduan zehar gaitz guztiak zabaldu ziren orduan eta kaxaren hondoan itxaropena baino ez zen gelditu. Hala, metafora klasiko hauxe baliatu du Ustaoglu zuzendariak erdi mailako turkiar familia baten gorabehera gazi-gezak irudikatzeko, alzheimer gaixotasunak jotako familiako amonaren ekintzek egoera leherraraziko dutelarik.
Gau batez, berrogeita piku urteko hiru anai-arrebak dei bat jasoko dute Istanbulen: haien ama adindua Itsaso Beltzean duen etxetik desagertu da. Hirurak abiatuko dira amaren bila eta alde batera utziko dituzte, momentuz, beren arazoak. Laster geratuko dira agerian hiruen arteko tentsioak, Pandoraren kutxa ireki bailitzan.
1999. urtean, Journey to the Sun filmearekin nazioarteko os-pea iritsi zitzaion Ustaogluri, zeinak, oraingo honetan alienazio eta isolamenduzko istorio bat ehundu baituen. Filmeko protagonistek, andre xaharrak eta bilobak izan ezik,“gizarte garatuen gaitza sufritzen dute; gaztetako idealismoa galdu eta konformismoan murgilduta bizi dira. Errealitatearen zentzua galdu dute eta hurkoarekiko daukaten jarrera aurreiritziz eta hipokresiaz beterik dago”, azaldu zuen zuzendariak.
Tonu poetikoa
Istanbuleko zalapartak eta mendialdeko lasaitasunak bikain adierazten dituzte memoria galtzeko zorian dagoen andre adindunaren eta hirian zapuztuta bizi diren haren seme-alaben bizimodu erabat kontrajarriak. “Filmeko paisaia ezbedinek pertsonaien egoera psikologikoak adierazteko baliatu ditut. Halatan, tonu poetikoa eman diot istorioaren kontaketari, ezagutzen ditudan toki eta bizitza errealen xehetasunak ugari erabiliz”.
Alzheimerdun amonarena egiten duen Tsilla Cheltonen antzezpena azpimarratu zuen zuzendariak, haren indarra esaldi bakar batean laburbilduz: “Oroimena galtzen du, baina nahikoa indar eta adore badauzka hil tzera nora joan nahi duen jaki teko”.
S.B.