"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Eduardo Noriega 1973an jaio zen Santanderren. Bertako kontserbatorioan solfeo eta pianoa ikasketak egin eta 1990ean lehen antzezpen ikastaroak burutu eta agertokira igo zen Román Callejak zuzendutako Federico García Lorcaren Yerma muntaian. 1992an, Madrilera doa Goi-mailako Antzezpen Errege Eskolan (RESAD) antzertia ikastera, eta lehen urtean jadanik Alejandro Amenábar edo Mateo Gil zuzendarien film laburretan lanean hasi zen. 1994an, bere lehen luzea antzeztu zuen (Kronengo istorioak, Montxo Armendáriz), eta harrezkero espainiar aktoreen aurreko lerroan egon da beti.
Alejandro Amenábarren Tesis (1996) filmak arrakastaren ateak zabaldu zizkion, eta zuzendari berarekin errepikatu zuen Abre los ojos (1997) filman. Eduardo Noriega zuzendu duten zinemagile entzutetsuen artean dira, besteak beste, Pedro Olea (Más allá del jardín, 1996), Rafael Moleón (Cuestión de suerte, 1997), Antonio del Real (Cha cha chá, 1998), Miguel Santesmases (La fuente amarilla, 1998), Alfonso Arandia (Carretera y manta, 1998), Mateo Gil (Nadie conoce a nadie, 1999), Marcelo Piñeyro (Plata quemada, 2000), Guillermo del Toro (El espinazo del diablo, 2001), Manuel Gutiérrez Aragón (Visionarios, 2001), Daniel Calparsoro (Guerreros - Gerlariak, 2002), Marc Recha (Les mans buides, 2004), Miguel Courtois (El Lobo, 2004) eta Serge Frydman (Mon ange, 2005).
Bere azken pelikulak dira: Che Guevara (Josh Evans, 2006), Alatriste (Agustín Díaz Yanes, 2006), Vantage Point (Pete Travis, 2007), Transsiberian (Brad Anderson, 2007) eta Lolita’s Club (Vicente Aranda, 2007).
Bere ibilbide profesionalean Eduardo Noriegak sari eta izendapen ugari jaso ditu: Alcalá de Henaresko Zinemaldian Aktore onenarena Alejandro Amenábarren Luna film laburragatik, 1994an;Aktore onenaren
Goya sarirako proposatua Alejandro Amenábarren Abre los ojos filmagatik, 1998an; Aktore onenarena Aguilar de Campóoko jaialdian Mateo Gilen Allanamiento de morada film laburragatik, 1999an; Aktore onena Menorcako Zinemaldian Miguel Santesmasesen La fuente amarilla filmagatik, 1999an; Cannesko Zinemaldian Le Studio-ren Europar Errebelazioa 2001; Aktore onenaren Goya sarirako izendatua Miguel Courtoisen El Lobo filmagatik, 2005ean.