"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Santiagon (Txile) jaioa, La Moneda jauregian lan egin zuen Salvador Allenderekin batera. Militarrek bere mutil-laguna, Miguel Enríquez, hil zutenean, haurdun zegoen eta zauriturik gertatutako Carmen Castillo Txiletik kanporatu zuten eta Frantziara heldu zen errefuxiatu politiko gisa.
Telebistarako hainbat dokumental zuzendu ditu, bereziki TF1 eta FR3 frantziarrentzat eta Arte kate frankoalemanarentzat. Lehenbizikoa Los muros de Santiago (1983) izan zen, eta honen ostean Estado de guerra: Nicaragua (1984) burutu zuen. La Flaca Alejandra (1993) lanak Urrezko FIPA lortu zuen Cannesen, baita beste zenbait sari Genevan, Montecarlon, San Frantziskon eta New Yorken ere.
Segidan zuzendu zituen, La verdadera leyenda del Subcomandante Marcos (1995), Inca de oro (1996), El bolero, una educación amorosa (1999), Lehen Saria Annecyko Jaialdian, Viaje con la cumbia por Colombia (2000), María Félix, la inalcanzable (2000), El Camino del Inca (2001), El astrónomo y el indio (2002), Lehen Saria Parisko Film Zientifikoen Jaialdian, José Saramago, el tiempo de una memoria (2003), Mísia, la voz del fado (2003) eta El país de mi padre (2004), bigarren Fidocs saria Txileko Santiagon.
Halaber, Tierras extranjeras fikziozko film luze-sorta zuzendu zuen Arte katearentzat, 1994 eta 1999 bitartean.
Carmen Castilloren lanik berriena da Calle Santa Fé (2007), Cannesko Un Certain Regard sailean aurkeztua eta aurtengo Zinemaldiko Zabaltegin ikusgai izango dena.
Horrez gain, dagoeneko amaitutako Inca de oro eta Color Habana, eta postprodukzio aldian dauden Hasta luego eta La montaña azul lanen gidoiak idatzi ditu.
Carmen Castillok zenbait liburu idatzi ditu gainera, hala nola Un día de octubre en Santiago (1980), Ligne de fuite (1987) eta Santiago/París, el vuelo de la memoria (2000), azken hau Mónica Echeverríarekin.