ZINEMA ESKOLEN VI. NAZIOARTEKO TOPAKETAK
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketak seigarren urtez egingo dira Donostia Zinemaldian, esperientzien eta ikus-entzunezko materialen inguruko ikasketen elkartruke dinamiko gisa.
Madril, Bartzelona, Andoain, Donostia, Zaragoza eta Valentzia; Frantzia (Paris, Toulouse), Alemania eta Belgika; Argentina, Brasil, Kolonbia eta Mexiko… Guztira, 25 lan, 17 ikastetxe, Aurten Europako eta Latinoamerikako zortzi herrialde daude ordezkatuta.
Zinemaren teknika eta lengoaia gertuagotik ezagutu nahi duten gazteek euren prestakuntza-lanen aukeraketa bat aurkeztu ahal izango dute nazioarte mailan denik eta zinemaldirik garrantzitsueneako batean.
Lan hauek elkarren artean komentatu ahal izango dituzte ikasle nahiz Zinemaldiko gonbidatuei zabaldutako saio bizitan, euren irakasleak bertan direla, eta hartara, hauek beraien ikastetxeetako oinarri pedagogikoak azaldu ahal izango dituzte.
Zinemaldiak gainerako sailen pareko hautaketa-irizpideak ezarri dizkio Topaketa honi harreman profesional bera eskainiz bai Sales Officek baita Bideotekak ere, eta hauek ateak zabaltzen dizkiete eskolek proposatutako lanei.
Panavision Saria erabakitzeko berariazko epaimahai bat eratuko da, eskola parte-hartzaileetako ikasleek osatua eta aurten Alfonso Cuarón* zuzendari mexikarra epaimahaiburu izango duena (Y tu mamá también, Children of Men, Harry Potter III…), eta honek Panavision saria erabakiko du, lau asteko fimaketa baterako Sony Z1 HDV kamera batean, edo zuzendari sarituarentzat alokatutako Panavisioneko edozein materialerako 10.000 euroko kredituan datzana.
Halaber, epaimahaiak datorren Cannesko jaialdiko Short Film Corner delakoan euren lanekin parte hartzeko aukera izango duten hiru zuzendarien izenak ezagutzera emango ditu.
“Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketaren epaimahaiko presidente izateari baietz esateko nire motibazio nagusia zinegile belaunaldi berri honengandik ikastea zugarri interesatzen zaidala da, produkzio filmikoa eskuragarriago egiten duten formatu berriekin batera jaio baitziren. Formatu berri hauekin begi berri bat ere jaio da, errealitatea interpretatzeko modu berri bat “, adierazi du Cuarónek.
Irailaren 26an, asteazkenez, euskarri digitalaren filmazioari eskainitako zuzeneko filmazio-lantegi batek publikoari zabaldutako elkarrizketa erakargarri bat entzuteko aukera emango digu Alfonso Cuarón eta Affonso Beato brasildar argazki-zuzendari handiaren artean (Carne Trémula, La Reina, Dark Water, El amor en los tiempos del cólera…).
Hauetxek dira Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketen eragingarrietako batzuk, aukeratutako lanen aurkezpenean, irailaren 26an eta 27an, Kutxaren Ekitaldi Aretoan (Andia kalea z/g) izango diren beste zenbait ezustekorekin batera.
Kolaboratzaileak:
AUKERAKETA
CECC Centre d'estudis cinematográfics de Catalunya (Barcelona): | ||
De las relaciones. Jorge Acebo 25’ |
||
Centro cultural Larrotxene-Larrotxene kultur etxea (Donostia- San Sebastián): | ||
Dolores. Varios directores 6’50’’ |
||
CPA-Salduie – Fundación para la enseñanza audiovisual (Zaragoza): | ||
Referencia 203. Jana Hornilla Aragón / Mar González Hernández 8’5’’ |
||
ECAM – Esc. de cinematografía y del audiovisual de la comunidad de Madrid (Madrid): | ||
Padam. Jose Manuel Carrasco 12’ Atención al cliente. Marcos Valín/ David Alonso 8’ |
||
ENERC – Escuela Nacional de experimentación y realización cinematográfica (Argentina): | ||
El secreto de la sangre. Maria Victoria Andino 14’ |
||
ESAV - Université de Toulouse Le Mirail (Toulouse): | ||
Starwax. Mathieu Chanon 2’30’’ Intime. Karina Llorens 5’ |
||
ESCAC – Escola superior de cinema i audiovisual de Catalunya (Barcelona): | ||
Temporada 92-93. Alejandro Marzoa 11’ Unday. David Moreno 17’ |
||
ESCIVI-Escuela de cine y vídeo de Andoain- Andoain-go Zine eta Bideo Estola (Andoain): | ||
Alarma. Daniel López Martínez 11’ |
||
Escola Darcy Ribeiro (IBAV - Instituto Brasileiro de Audiovisual) (Brasil): | ||
O som e o resto. André Lavaquial 23’ |
||
FIA-UIMP – Fundación para la enseñanza del audiovisual/ Universidad internacional: Menéndez Pelayo (Valencia): | ||
Jacinta y la sangre. Gonzalo Ladines 10’ |
||
IAD- Institut des arts de difusión (Louvain-le Neuve): | ||
Idioma. Ian Monoyot 14’12’’ Murs. Laura Wandel 13’05’’ |
||
LA FEMIS- École nationale supérieure des métiers de límage et du son (Paris): | ||
Como todo el mundo. Franco Lolli 26’50’’ Vita de Giacomo. Luca Governatori 30’ |
||
L’atelier/ Masterclass (Academia Franco-Alemana de cine) (Fuera de competición): | ||
Pour quelques minutes de plus. Matthieu-David Cournot 8’30’’ Le silence des machines. Paul Calori 9’ Illusion. Burhan Kurbani 9’ La Praline. Jean-Baptiste Chuat 12’ |
||
UNAM- Centro universitario de estudios cinematográfico (México D.F): | ||
Olas de Verano. César Talamantes 27´ La invención. Andrés García Franco 27’ |
||
UNAL-Escuela de cine y televisión de la facultad de artes de la universidad nacional de Colombia (Bogota): | ||
Berenice Overflowed. Johana Botero Ramírez 9’52’’ |
||
UPF-Universitat Pompeu Fabra (Barcelona): | ||
Ungüents. Vinyet Escobar Ardèvol/Judit Canela Grau 10’ |
||
FIRST TEAM-Fundación Internacional para la Formación Cinematográfica. |
AUKERAKETA
Irailak 26
Irailak 27 – Kutxa Andia Ekitaldi Aretoan(Akreditatuak eta publikoa)
Irailak 28 – Kutxa Andia Ekitaldi Aretoan (Akreditatuak eta publikoa)
ALFONSO CUARÓN
Nació en México, D. F., en 1961. Sus primeros trabajos en el mundo cinematográfico fueron como ayudante de dirección en numerosas películas estadounidenses rodadas en su país. Asimismo, fue realizador en la televisión mexicana antes de dirigir su primer largometraje, Sólo con tu pareja (1991). Esta inusual comedia acerca del sida se llevó a cabo con sólo medio millón de dólares, lo que atrajo la atención de Hollywood. A Little Princess (La princesita, 1995), su segundo largometraje, supuso el inicio de su carrera como director en Estados Unidos. Fue proyectado con gran éxito en el Festival de San Sebastián. A continuación, en Great Expectations (Grandes esperanzas, 1998) hizo una adaptación de Dickens con un reparto de primera fila. |
|
Y tu mamá también (2001), película protagonizada por Gael García Bernal, Diego Luna y Maribel Verdú, fue proyectada durante el Festival de San Sebastián en el Velódromo de Anoeta, lleno a rebosar y con la presencia del propio Cuarón agradeciendo el entusiasmo del público. Nuevamente fue reclamado por los grandes estudios para dirigir Harry Potter and the Prisoner of Azkaban (Harry Potter y el prisionero de Azkaban, 2004) y su último gran éxito hasta la fecha, el inquietante relato futurista Children of Men (Hijos de los hombres, 2006), exhibido el año pasado en Zabaltegi-Perlas. También ha dirigido uno de los episodios de Paris, je t’aime (2006). |
ZINEMA ESKOLEN VI. NAZIOARTEKO TOPAKETA
Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketako Epaimahaiak, Argentina, Mexiko, Kolombia, Brasil, Frantzia, Belgika eta Espainiako zentroetako ikaslek osatu eta Alfonso Cuarón epaimahaiburu dutela, PANAVISION saria eman dio honako pelikulari:
Sari hau lau asteko filmaketarako Sony Z1 HDV kamera baten ekipamendu osoan datza, edo 10.000 euroko kreditua Panavisioneko edozein material alokatzeko, saritutako zuzendariarentzat.
Epaimahaiak, halaber, hiru aipamen berezi esleitu ditu, ondoko filmen zuzendariek datorren Cannesko zinemaldian SHORT FILM CORNER delakoan parte hartu dezaten:
Donostian, 2007ko irailaren 28an
Donostia, 2007ko iraila
Zorionak Zinema Eskolen Nazioarteko VI. Topaketako parte-hartzaile guztiei.
Bejondeiola Donostia Zinemaldiko eta bere antolatzaileen ekimen honi.
Aurten enpresak bere presentzia areagotuko du sail honetan zuzeneko filmaketa-tailer baten bitartez, langaia honakoa izango delarik: filmaketa euskarri digitalean versus 35 mm-ko negatibo tradizionala.
AEC (Espainiako argazki-zuzendarien elkartea), EPC kameren alokairua, eta Madril nahiz Bartzelonako Fotofilm-Deluxe etxeekin lankidetzan antolaturiko tailer honek Zinemaren bi maisu izango ditu protagonista: CUARON zuzendari mexikarra (Y tu mamá también, Children of Men, Harry Potter III…), VI. Topaketaren epaimahaiko presidentea, eta Affonso BEATO (Carne Trémula, La Reina, Dark Water, El amor en los tiempos del cólera…) argazki-zuzendari brasildarra.
Lantegia irailaren 26an egingo da CICC-en – Cultura Garaikidearen Nazioarteko Gunean (Tabacalera Donostia) goizeko hamaiketatik aurrera.
Jardunaldi honetan beraien lanari buruz hitz egingo dute, film bateko zuzendariaren eta operadorearen artean sortzen den harremanaz, Génesis kamera digitalaz baliatuta egindako beraien lanaz, gaur egungo aldaketa teknikoen eraginaz eta bertaratutakoen galderak erantzungo dituzte.
Ekitaldi honek bi sortzaile handi horien talentuari diogun mirespena, gure Zinemaren etorkizunarekiko fedea eta beren hastapenetatik zinemagile belaunaldi berriarengan dugun uste osoa adieraziko du.
Aurten ere atseginez sarituko dugu Topaketa honetako film onenaren errealizadorea, zinegintzan bere lehen urratsak ematea ahalbidetuko dion kamera-alokairurako kreditu batez.
berarekin izango da.
Aldez aurretik, har itzazue gure zorionik beroenak.
Alain Ciffier
Président Panavision France
Tel.: +33 1 48 13 25 50
Fax: +33 1 48 13 25 51
EMGP – Bât 217
45, avenue Victor Hugo
93534 AUBERVILLIERS cedex
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketak urterik urte sendotuz doaz Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, esperientzien eta ikus-entzunezko materialen inguruko ikasketen elkartruke dinamiko gisa.
Europa eta Latinoamerikako zenbait herrialdeetako era askotako ekimen pedagogikoak bultzatzea ezaugarri dute Topaketa hauek, Atelier/Masterclass-eko lanen mundu mailako estreinaldiaren aurrerapen bat barne, ARTE katean emititu aurretik.
Bi egun zirraragarri hauetan zehar, zinemaren teknika eta lengoaia gertuagotik ezagutu nahi duten ikasleek euren prestakuntza-lanen laburpen bat aurkeztu ahal izango dute nazioarte mailan denik eta zinemaldirik garrantzitsuenetako batean.
Lan hauek elkarren artean komentatu ahal izango dituzte ikusle nahiz zinemaldiko gonbidatuei zabaldutako saio bizitan, euren irakasleak ere bertan direla, hauek beren ikastetxeetako oinarri pedagogikoak azaldu ahal izan ditzaten.
Zinemaldiak gainerako sailen pareko hautaketa-irizpideak ezartzen dizkie Topaketetan parte-hartzen duten lanei. Eskola parte-hartzailetako ikasleek eta zinema munduko ospetsu batek Topaketen Saria erabakiko duen berariazko epaimahaia osatuko dute. Epaimahaiak Panavision saria erabakiko du, lau asteko filmaketa baterako Sony Z1 HDV kamera batean, edo zuzendari sarituarentzat alokatutako Panavisioneko edozein materialerako 10.000 euroko kredituan datzana.
Bai Sales Officek baita Bideotekak ere, ateak zabaltzen dizkiete eskolek proposatutako lanei, ahalik eta zabalkunde haindiena izan dezaten.
Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketak 2007ko irailaren 27 eta 28an egingo dira Donostiako Kutxa Ekitaldi-Aretoan.