72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Philippe Garrel Ezagutu
Philippe Garrel Ezagutu
Philippe Garrel
Frantzia 
15 min. Film laburra
Pascal eta Christiane, bi nerabe, etxetik alde egin, automobil bat lapurtu eta hiriko aldirietako etxetzar bateraino heldu dira. Beren jolasak eta bakoitzak bere familian dituen arazoei buruzko hizketaldiak, beraien inguruko pertsonei egindako elkarrizketekin aldizkatzen dira, iheslari bien jarrera ulertzeko ahaleginean.
Philippe Garrel
Frantzia 
15 min. Film laburra
Ume bat bere amarekin bizi da, baina asteburu guztiak aitarekin eta honen oraingo amorantearekin igarotzen ditu, hura baino askoz gazteagoa den emakume batekin.
Philippe Garrel
Frantzia 
80 min.
Bi bikote gaztek euren oheetan bakarrizketan dihardute, elkarri begiratu gabe, elkarri aditu gabe, grinarik gabeko hitzak errezitatuz, ia mekanikoki. Metafisikotik soziologikora, aipu filosofikotik bakardadeari buruzko gogoetara, egoera surreal eta loturarik gabeko adierazpenen bidez pertsonaien desilusioa eta zalantzak iragazten dira.
Philippe Garrel
Frantzia 
62 min.
Bikote bat euren semearekin errepide, baso eta zelaietan barrena doa, itzal artegagarriz inguratuta. Batzuetan gogo gabe ibiltzen dira, batak besteari eutsiz, umeaz txandaka arduratuz, eta edonon gelditzen dira atseden hartzeko. Beste bikote batzuk mehatxu ikusezin batengandik etsi-etsian ihesi doaz.
Philippe Garrel
Frantzia 
105 min.
Ama Birjinak Jesus heldu bat erditu du, hasiera-hasieratik Lurrean gogoz kontra dagoena eta bere kexei jaramon egin diezaien bere Aitari deiadar egiten diona. Asto baten gainean, Jesusek uste sendorik gabe ekin dio bere bideari, eta megafono batez baliatuta, bere mezua zabaltzen ahaleginduko da entzun ere egin nahi ez dion etsai-mundu batean.
Philippe Garrel
Frantzia 
60 min.
Bikote bat basamortuan barrena dabil. Dirudienez neskak mutilari botatzen dio bere egoeraren errua eta arnasa hartu ezinik dagoela oihukatzen du. Hark entzungor egiten dio. Mutiko bat suzko zirkulu baten barruan gelditu den zaldizko bati so geratu zaio. Bilutsik dagoen arkulari bat bere ontzian hondatza batera heldu eta lurraldea esploratzen du. Bertan emakume bat eta ume bat topatuko ditu paraje izoztu baten erdian.
Philippe Garrel
Frantzia 
80 min.
Hiru emakumeren aurpegiaren sakontasunera murgilaldia, ikuslearentzat beti ikusezinak diren estimuluei keinu bidez erantzuten dieten bitartean. Hauek barnetik sortuak, gogoeta nahiz emozioek piztutakoak, edo kanpokoak, enkoadraketaren kanpotik datozenak direla ere. Garrelek zorrotz erretratatu dituen hiru emakumezko aktoreen begietan tristezia, mina, amorrua, atsekabea, beldurra, etsipena eta malenkonia ageri dira.
Philippe Garrel
Frantzia 
80 min.
Ilunkara dagoen gela batean, ohe gainean, beltzez jantzitako emakume bat zigarro bat erretzen dago, irakurtzen, altxa eta oinez egiten du, teklatu batean nota bakan batzuk jotzen ditu. Gizon bat, hau ere bakarrik, zutik dago, marmolezko zutabe baten kontra jarrita. Pintore batek bere mihiseetan lan egiten du. Garrelek loturarik gabeko pertsonaia hauen bakardadea biltzen du.
Philippe Garrel
Frantzia 
95 min.
Jean-Baptiste zinemagilea Elierekin maitemindu da, alaba bat izan zuenetik honen aita berriz ikusi ez duen aktoresarekin. Elieren etengabeko joan-etorriak direla eta, amak ez du alabarekin denbora askorik pasatzen. Jean-Baptistek txikia ezagutzea onartuko du eta harremana finkatzen hasiko da, baina Elieren urrunaldiak eta drogekin dituen arazoak direla eta, klinika batean sartu beharko dute.
Philippe Garrel
Frantzia 
80 min.
Paris, Aljeriako gerraren garaian. Jeanek eta Mouchek banantzea erabaki dute denbora luzez elkarrekin bizi ondoren. Bata bestea gabe egotearen oinazera moldatzen diren bitartean, bakoitzak bere aldetik, independentziaren alde kolaboratzen dihardu. OASek Mouche hiltzen duenean, Jean aljeriar jatorriko neska gazte batekin hasiko da harremanetan.
Philippe Garrel
Frantzia 
130 min.
Christak abandonatu duelako lur jota, Jacquesek beste emakume bat ezagutzen du, Marie, eta honekin bizitzera doa. Pelikula beraren sormen prozesua ere jasotzen du, Philippe Garrel maiz enkoadraketan sartzen baita teknikariei argibideak emateko, euren pertsonaiak taxutzeko aktoreei laguntza emanez, edo bere bizitzaz gogoeta eginaz, harengan ohikoa denez, hauxe baita filmaren lehengaia.
Philippe Garrel
Frantzia 
83 min.
Mathieu zine-zuzendaria bere bizitzan oinarritutako film bat prestatzen ari da, bertan berak bere burua antzeztuko duelarik. Bere emazte Jeanneren rolerako, berriz, emakumezko aktore bat kontratatu du, Minouchette, eta hau Jeanneri ez zaio batere gustatu, bera ere aktore baita. Zeloek eta bizitza pertsonala eta profesionala uztartzeko zailtasunek bikotearen haustura eragingo dute.
Philippe Garrel
Frantzia 
98 min.
Gérardek eta Mariannek udako etxe bat beste lagun bikote batekin txandakatu ohi dute. Euren arteko sentimenduen tirabirek maitasunaren benetako izaeraz gogoeta egitera bultzatuko ditu. Gérardek Mariannekin seme-alaba bat eduki nahi luke, baina neskak aurreko harreman batean jada haur bat izan zuenez, nahiago du itxarotea. Egun batez Mariannek Gérard utziko du, eta hau beste emakume batekin ibiltzen hasiko da. Gerora Marianne itzuliko da eta biak elkarrekin bizitzen jarriko dira berriz ere, droga-zaletasunak baldintzaturik.
Philippe Garrel
Frantzia 
94 min.
Paul bere emaztearekin bizi da, haurdun dagoen Fanchonekin, eta bere seme nerabearekin. Ulrika bere amoranteaz maiteminduta dago, eta harengatik bere familia ere utziko luke. Baina Ulrikak, iraganeko harreman mingarriek zaurituta, ez du Paul maite. Bere lagun Marcusentzat ere gauzak ez doaz batere ongi. Bere neska-lagunak utzi berri du, Erromara beste gizon batekin alde egin eta gero.
Philippe Garrel
Frantzia 
87 min.
Elkarrekin bi seme-alaba izan ondoren, Annegandik banandu eta gero, Philippe pintoreak kalean Justine ezagutuko du, bera baino azkoz gazteagoa den emakumea, honekin harreman batean endredatuz. Philippek Justinek salbatu duela behin eta berriz dioen arren, neskak haren aurreko bizitzaren gogorapenarekin ezin duela lehiatu sentituko du eta haren emazte ohiaz eta seme-alabez gero eta jeloskorrago egongo da.
Philippe Garrel
Frantzia 
95 min.
Bi gizon eta Porsche gorri bat. Paul Arte Ederretako ikasle gazte bat da bera baino askoz zaharragoa den emakume ezkondu batekin harreman bat duena. Serge eskarmentu handiko arkitektoari bost axola dio denak, 68ko maiatzeko gertakarietan gogotsu parte hartu eta bere emazteak bere buruaz beste egin eta gero. Autoz egindako hainbat bidaietan, biak elkarrekin hitz-aspertuan aritzen dira, bakoitzaren belaunaldien arteko ezberdintasunak agerian utziz.
Philippe Garrel
Frantzia 
117 min.
François zine-zuzendari gazteak bere hurrengo proiektua, drogen aurkako Sauvage innocence pelikula, babestuko duen produktore bat aurkitzeko arazoak ditu. Azkenean filma finantzatzeko prest legokeen gizon bat aurkitzen duenean, honek ordainetan fabore bat eskatuko dio: Italiatik heroinaz betetako maleta bat ekartzea, pelikula filmatzeko beharrezko dirua honen salmentarekin lortuko delarik.
Philippe Garrel
Frantzia 
178 min.
68ko maiatza. Benetako sesio batean liskartuta dabiltza polizia eta manifestari-taldeak kez eta sirena-hotsez beteriko Parisko kaleetan. François poeta gazte intsumisoak eta bere lagunak matxinadan gogotsu parte hartzen dute, iraultza gerta litekeela sinetsita baitaude. Istiluen ondoren, sistema aldatzeko zituzten itxaropenak ahituz doaz, opioak leundutako desilusiozko sasoi batean murgilduko direlarik.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: