"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Emakume surrealista izatea amorratzeko modukoa behar du izan, oso gutxitan aintzatetsi den tradizioa baita, gutxienez estatubatuar eta europar idazle eta zinegileen artean. Pintura mexikarrean, Frida Kahlo eta Remedios Varo daude. Baina fikziozko idazleak direnean, Shirley Jackson edo Flannery O’Connor bezala, beti beste izendapen batzuk nagusitzen dira: “gotikoa” edo “hegoaldekoa”, eta “feminista”, Jane Campion, Chantal Akerman edo Leslie Thortonen kasuan. Eta hau dena ziur aski André Breton, Luis Buñuel, Salvador Dalí eta beste hainbat ideologo argi matxolatindarren sexismo egoskorrari egotzi dakioke. Dena den, David Lynch eta Raúl Ruiz besterik gabe klubeko ohorezko kidetzat hartu dituzten bitartean, Sara Driver tradizio guztietatik kanpo uzten dute, agian “bitxi” edo “independenteen” ildotik izan ezik.
Aitortu beharra daukat, ordea, berak gauzak zailtzen dituela -eta zailago bihurtzen ditu, alde onera diot- kontraesanez beteta dagoelako, gaur arte hiru film luze narratibo bakarrik burutu baititu [You Are Not I (1982),
Sleepwalk (1986) eta When Pigs Fly (1993)]. Buñuel, Lynch edo Akerman baten (surrealismo belgikarraren baitan behintzat) “mundu” surrealistez hitz egitea eroso zaigun bitartean, Driveren hiru filmak, berehala surrealista edo “driveresko” izendatu ditzakegun arren, zeharo ezberdinak diren hiru mundutan gertatzen dira nabarmen. Honek ez du esan nahi beren artean lotura estilistiko, gaikako eta aldartetsuak ez daudenik (…). Pentsa dezagun hiru film horien soinu-banda trinko eta hiperaktiboetan, inguru xumea, trantzekoak diruditen erritmoak, iragan urrunak orainarekin duen harreman geruzatua (…), haur bakartien erretratuak eta botere-trafikatzaile agintzaileak, zoritxarreko protagonisten pasibotasun ameslaria, bere ametsei emandako aditasun ikaragarria, eta bere ohitura konpultsiboen erdian gertatzen diren moeta ezberdineko oldar kaotikoak, hiru filmetan bilbearen garapen nagusira garamatzatenak.
(Jonathan Rosenbaumen Sara Driver’s Dream Dog lanaren laburpentxo bat)