"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Carlos Losilla (Bartzelona, 1960), saiakera-idazle, zine eta literatura-kritikari eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean Zine Teorien eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Dokumentaleko masterraren irakasle da. Halaber, Associació Catalana de Critics i Escriptors Cinematogràfics eta Bartzelonako Centre de Cultura Contemporàniak antolatutako Literatur Kritikako Tailerrean eskolak eman ditu.
1998tik 2006ra, Paidós argitaletxeko zineko liburuak koordinatu eta Sesión Continua bilduma zuzendu zuen. Bere lanen artean aipagarri dira: El cine de terror. Una introducción (1993), Taxi Driver / Johnny Guitar (1996), “En ausencia de Isabel” ipuina (Homenaje a Casanova taldeko liburuari dagokiona, 1998), La invención de Hollywood o cómo olvidarse de una vez por todas del cine clásico (2003) eta En busca de Ulrich Seidl (2003) entsegu-eleberriak eta El sitio de Viena (aurki argitaratuko dena); hauez gain, Paul Schrader, el tormento y el éxtasis (1995), La mirada oblicua. El cine de Robert Aldrich (1996), Richard Fleischer, entre el cielo y el infierno (1997) eta Karel Reisz o el exilio permanente (1998) lanak koordinatu ditu, lehen hirurak José Antonio Hurtadorenak.
1999tik 2001 arte, Kataluniako Zine-kritikari eta Idazleen Elkarteko lehendakari, baita Zinema Historialarien Elkarteko (hainbat kongresutan esku hartze eraginkorra izan du, bai antolaketa-batzordean nahiz batzorde zientifikoan ere) eta Kataluniako Idazle Kolegiatuen Elkarteko partaide ere. Maiz kolaboratu du Dirigido, Nosferatu eta Archivos de la Filmoteca aldizkaritan, hainbat literatur eta zine-argitalpenetarako (El observador, El Híbrido, Transversal, Lateral, Viridiana, Bandaparte…) artikuluak idazteaz gain, elkarte eta unibertsitate ezberdinetan ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu, nazio mailako jaialdi askotan (Donostia, Sitges, Valentziako Cinema Jove, Alcala de Henares, Xixon…) epaimahaiko edo aholkularitza nahiz hautapen-batzordeko kide gisa jardun du eta zientzia fikzioari buruzko erakusketa baten komisario ere izana da.
Gaur egun, zine-kritikak idazten ditu Avui egunkarian eta La Vanguardia egunkariko “Culturas” gehigarriko kolaboratzaile da.