Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketak bosgarren urtez egingo dira Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, esperientzien eta ikus-entzunezko materialen inguruko ikasketen elkartruke dinamiko gisa.
Madril, Bartzelona, Andoain, Zaragoza eta Valentzia, Frantzia (Paris, Toulouse), Alemania, Italia, Argentina, Brasil eta Mexikotik etorriak… Guztira, 18 eskoletako ordezkariak izango ditugu.
Topaketak era askotako ekimen pedagogikoak babesten ditu, Atelier/Masterclass-eko lanen mundu mailako estreinaldiaren aurrerapen bat barne, ARTE katean emititu aurretik, edo baita Gibraltar itsasarteko alde bietan ondorioak dituen tarifar esperientzia hezigarri bat ere, Topaketak Made in Spain sailarekin kateatzea ahalbidetzen duena, Espainiako institutuetan dvd formatuan banatuko den emigrazioari buruzko “Pobladores” dokumentalaren bitartez.
Eta, lehenbizikoz, First Teameko presidente Assumpta Sernak gidatutako zineko eta antzezlaritzako ikasleen arteko eztabaida-saioa izango da, zinemaldiak gonbidatutako zenbait aktore bertan direla.
Zinemaren teknika eta lengoaia gertuagotik ezagutu nahi duten ikasleek euren prestakuntza-lanen laburpen bat aurkeztu ahal izango dute nazioarte mailan denik eta zinemaldirik garrantzitsuenetako batean. Lan hauek elkarren artean komentatu ahal izango dituzte ikasle nahiz zinemaldiko gonbidatuei zabaldutako saio bizitan, euren irakasleak bertan direla, eta hartara, hauek beren ikastetxeetako oinarri pedagogikoak azaldu ahal izango dituzte.
Zinemaldiak gainerako sailen pareko hautaketa-irizpideak ezarri dizkio Topaketa honi: bai Sales Officek baita Bideotekak ere ateak zabaltzen dizkiete eskolek proposatutako lanei, eta hautaturiko lanetako bat saritzeko berariazko epaimahai bat eratuko da, eskola parte-hartzaileetako ikasleek osatua eta aurten Eric Caravaca aktore eta zuzendari frantsesa epaimahaiburu izango duena. Epaimahaiak Panavision saria erabakiko du, lau asteko filmaketa baterako Sony Z1 HDV kamera batean, edo zuzendari sarituarentzat alokatutako Panavisioneko edozein materialerako 10.000 euroko kredituan datzana.
Hauetxek Zinema Eskolen V. Nazioarteko Topaketen eragingarrietako batzuk, irailaren 28an eta 29an Principe zinetokietan izango diren beste zenbait ezusteko tarteko.
Eta ondokoen laguntzarekin:
•
|
CECC –Centre d’estudis cinematogràfics de Catalunya (Bartzelona): | ||
La tierra yerma | Alfredo Vera García | 12’15’’ | |
•
|
Centro Cultural Larrotxene-Larrotxene Kultur Etxea (Donostia): | ||
Pisando huellas | Colectivo curso Video I | 7’ | |
•
|
CPA-SALDUIE –Fundación para la enseñanza audiovisual (Zaragoza): | ||
Entre tu y yo | Jorge Nebra | 9’30’’ | |
•
|
ECAM - Escuela de cinematografía y del audiovisual de la Comunidad de Madrid (Madril): | ||
K | Juan Simons | 12’ | |
•
|
ENERC – Escuela Nacional de experimentación y realización cinematográfica (Argentina): | ||
La vanidad de las luciérnagas | Gabriel Stagnaro | 15’ | |
Trillizas propaganda | Fernando Salem | 15’ | |
•
|
ESAV – Ecole superieure d’audiovisuel. Université de Toulouse Le Mirail (Toulouse) :
|
||
#2 | Matthieu Choux | 9’ | |
Ill Figure | Raphaël Lambert - Romain Winkler | 18’ | |
•
|
ESCAC – Escola Superior de cinema i audiovisual de Catalunya (Bartzelona): | ||
El buen aviador | Sergi Pérez | 14’ | |
•
|
ESCIVI- Escuela de cine y vídeo de Andoain / Andoain-go Zine eta Bideo Eskola (Andoain): | ||
Krake-Lur | Alberto Pecharroman Ferrer | 15’20’’ | |
•
|
Escola Darcy Ribeiro (IBAV - Instituto Brasileiro de Audiovisual) (BRASIL): | ||
Ouvindo estrelas | Antonio Cláudio Barreto Brandão / Silvio Diogo Costa de Andrade | 18’45’’ | |
•
|
EUIC- European Inter-University Centre for Human Rights and Democratisation – Venecia (Italia): | ||
Le fil | Horacio Alcalá | 11’ | |
•
|
FIA-UIMP – Fundación para la investigación del audiovisual /Universidad internacional Menéndez Pelayo (Valentzia): | ||
Zumo de naranja | Antonio Savinelli | 10’ | |
•
|
I.E.S Almadraba – Proyecto : más allá de la frontera (Tarifa) (LEHIAKETATIK KANPO) : | ||
Érase una vez el estrecho. | Nieves García Benito | 25’ | |
así cuenta la leyenda... | |||
•
|
LA FEMIS - École nationale supérieure des métiers de l’image et du son (París) : | ||
Treinta años | Nicolas Lasnibat | 20’ | |
La traversée | Maëva Poli | 12’ | |
Bir damla su | Deniz Ergüven | 19’ | |
•
|
L’atelier / Masterclass (Academia Franco-Alemana de Cine) (Frantzia-Alemania) (LEHIAKETATIK KANPO): | ||
Les Garçons | Martin Rit | 8’37’’ | |
Point de fuite | Nicolas Lasnibat | 8’30’’ | |
Hilda & Karl | Toke C. Hebbeln | 13’ | |
Tabula rasa | Alex Eslam | 8’30’’ | |
•
|
La Metro SRL – Escuela de comunicación audiovisual (ARGENTINA): | ||
El regalo de zapura | Cristóbal Braun Mesples | 27’ | |
•
|
Orson the Kid – Escuela de cine para niños (MADRIL): | ||
Hoy es mi cumpleaños | Miquel Jové | 6’ | |
Soren González | |||
Laura Company | |||
•
|
UNAM-Centro universitario de estudios cinematográficos (EXIKO HIRIA): | ||
Quimera | José Luis Valle | 22’15’’ | |
Trailer | Heriberto Buendía Saldívar | 6’ | |
•
|
UPF-Universitat Pompeu Fabra (BARTZELONA): |
||
Tiempo atrás | Cristina Garmón | 6’ | |
3 en un bar | Júlia Cot - Rosa Samper | 8’ | |
•
|
FIRST TEAM-Fundación Internacional para la Formación Cinematográfica. |
||
|
1970ean Rennesen jaioa. Arte Dramatiko ikasketak egin zituen Parisen eta New Yorken. Lanean antzerkian hasi zen, besteak beste, Brecht, Beckett, Molière, Marivaux eta Chejov bezalako dramagile handien lanak antzeztuz. Bere lehen pelikula Cannesko Un Certain Regard sailean parte-hartutako Diane Bertranden Un samedi sur la Terre izan zen. Lehen rol nagusia, berriz, C’est quoi la vie? (Zer da bizitza?, 1999). Film honek Urrezko Maskorra eta Aktore onenaren Zilarrezko Maskorra (Jacques Dufilho) bereganatu zituen 1999ko Donostiako Zinemaldian. Éric Caravacak 2000. urtean Ezagutzera emandako aktore onenaren Zesar saria lortu zuen. Behin aktore ezagun bihurtu eta gero, Aktore onenaren Zesarrerako proposatu zuten Donostiako Zabaltegin emandako François Dupeyronen La chambre des officiers (Ofizialen pabilioia, 2000) filman eginiko lanagatik. Jarraian, Patrick Chéreauren Son frère (Bere anaia, 2002) filman esku hartu zuen, Berlinen Zilarrezko Hartza irabazitakoan; bere hurrengo lanak Donostiako Sail Ofizialean aurkeztutako François Dupeyronen Inguélézi (Klandestino, 2003), Lucas Belvauxen La raison du plus faible (2005), Jérôme Bonnellen J’attends quelqu’un (2006), Laurent Herbierren Mon Colonel (2006) eta Catherine Corsiniren Les ambitieux (2006) izan dira. Horrez gain, Éric Caravacak film bat zuzendu du, Le passager (2004), Julie Depardieurekin batera antzeztua eta Veneziako Zinemaldiko Kritikaren Asterako hautatu zutena. |
Donostia, 2006ko Iraila
Zinema eskolen V. Nazioarteko topaketako parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren eta bere antolatzaileen ekimen hau agurtzen dugu.
-ek oso arreta berezia jartzen du zinema eskoletan, hezkuntza programatan eta ikusleengan, pelikulen ekoizpengintza garrantzitsua den herrialde orotako irudigintzan lan egingo duten horiengan.
Profesionalek erabiltzen dituzten zine-kamerak ebolutiboak behar dute izan eta filmazioetan maiz muturrekoak izan ohi diren egoera desberdinetara egokitu behar izango dute.
Film bakoitza desberdina da eta bere berezitasunak dauzka.
Eta hori irudi-sortzaile guztiekin harreman estu eta etengabearen poderioz lortzen da.
Harreman hau ibilbide profesionalari ekiten zaion une berean hasi behar da.
Joera honi esker duela 50 urte baino lehenagotik enpresak bere kamera eta objetiboen kalitatea eta prestigio ezaguna erdietsi ditu, zinerik onenaren zerbitzura.
Bere lehenbiziko pelikula filmatu ahal izan aurretik, errealizadore bakoitzak bide luze eta zaila du aitzinetik.
Hori dela eta, gaur atsegin handiz sarituko dugu Topaketa honetako film onenaren errealizadorea, zineman bere lehen urratsak ematea erraztuko dion kamera-alokairu kreditu batez.
Aldez aurretik, gure zorionik beroenak.
Alain Coiffier
Président Panavision France
Tel.: +33 1 48 13 25 50
Fax: +33 1 48 13 25 51
EMGP – Bât 217
45, avenue Victor Hugo
93534 AUBERVILLIERS cedex