"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1957an Concepcionen (Txile) jaioa. 70eko hamarkadako bukaeran, Madrilera joan zen Complutense Unibertsitatean Irudiaren Zientziak ikastera eta geroxeago espainiar herritartasuna lortu zuen. 1983an, zinean lan egiten hasiko da eta, zenbait dokumental eta arte-bideoak burutu ondoren, 1994an New Yorken kokatu zen, bere fikziozko lehen luzea zuzenduz, Time’s Up!, 2000ko Donostiako Zinemaldian Zabaltegin estreinatua, nazioarteko hainbat sari irabazi zituena.
Munduarekiko kezkati eta bestelako errealitateak ezagutzeko jakinguraz, Cecilia Barriga Txile, Madril, New York eta Habanan bizi izan da. Izan ere, bidaia bere era askotako lanaren osagai iraunkorra da. Dokumentalen arloan, jasotako sari eta nazioarteko onespenaren arabera, aipagarri dira: Kuban filmatutako La herida de mi ojo (1994), Txinan egindako Pekín no fue un sueño (1995), Espainian errodatutako El camino de Moisés (2004), eta Ni locas ni terroristas (2005), Donostiako Zinemaldian Errebeldeak eta Intsumisoak atzera begirakoan aurkeztuko dena. Bere lan esperimental eta bideoartekoen artetik Meeting Two Queens (Bi erreginen arteko enkontrua) nabarmen daiteke, munduko arte garaikideko hainbat museotan kultuko obratzat jotzen dena. Gaur egun, bere bigarren film luzea prestatzen dihardu, El viento que regresa, baita Asia donde vienes... Hacia donde voy... dokumentala ere.