72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Sail Ofiziala
Sail Ofiziala
Inaugurazioa
Woody Allen
AEB 
100 min.
Manhattanen giroturiko pelikula honek, Melinda, krisialdian dagoen protagonista beraren bi istorio erabat ezberdin kontatzen ditu, eta horretarako Chiwetel Ejiofor, Will Ferrell, Jonny Lee Miller, Radha Mitchell, Amanda Peet, Chloe Sevigny eta Wallace Shawnek beren talentu dibertigarri eta serioak askatuko dituzte. Allenen gai errepikari guztiak bertan adierazita agertuko dira: maitasunaren hauskortasuna, senar-emazteen arteko desleialtasuna, amodio sofistikatua, komunikatzeko ezgaitasuna. Filmeko pertsonaia batek dioen bezala: ?Lur jota dago, etsita dago, bere buruaz beste egiteko zorian. Hau da komedia?.
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
Tod Williams
AEB 
111 min.
Garai batean zoriontsu izandako Ted eta Marion senar-emazteen harremana pitzatzen ari da tragediaren zamapean. Coletarrak maitekiro zaintzen dute geratzen zaien alaba bakarra, lau urteko Ruth argia, baina Marionek maitasuna eta galeraren artean egiten duen identifikazioak, Teden desleialtasunei lotuta, harremana halabeharrez aldatzera behartzen ditu. Honako aldaketa Eddieren eskutik etor zitekeen, haurrentzako liburuak idazten dituen Tedek udarako kontratatu duen laguntzailea berau. Eddiek Ted miresten du, baina idazlearen lan ohiturek gaztea zer egin ezean utziko dute. Hartara, Marion Eddieren desioaren objektu bilakatuko da, honengan ustekabean ama eta emakume emozioak sorraraziko baititu. Eddieren ezuste eta atseginerako, emakumeak ere biziki desio du. Udara amaitzera doanean, Marionek eta Tedek euren familiari buruzko erabaki zailak hartu beharko dituzte.
Lehiaketatik kanpo
István Szabó
Kanada 
105 min.
1938ko Londresen, Julia Lambert eder eta seduzitzaileak gorputzez eta profesional mailan goiena jo du. Alabaina, bere antzerki-karrera, arrakastaz bete-betea dagoena, eta Michael Gosselyn antzerki-enpresaburu ziratsarekin daukan ezkontza-bizimodua zaharkitua eta asetasun gabea iruditzen hasiko zaio, eta faltan botako ditu berritasuna, zirrara, txinparta. Dena goitik-behera aldatuko da Tom Fennell azaldu orduko, bere miresle handiena dela aitortzen dion gaztea. Honen maite-suari ezin esango dio ezetz Juliak, zeina bere adin-krisialdiarentzat antidoto onena amodio bat izango delakoan, harreman grinatsu batean endredatuko den. Bere bizitza askoz ere lotsagabeago eta zirraragarriago bihurtuko da, harik eta bere maitale gazteak krudeltasunez bigarren tokian jarriko duen arte. Bere indar guztiak bateratuz, Juliak mendeku burutsu bat prestatuko du, dagokion lekuan jarriko duena: agertokiaren erdi-erdian eta lehen planoan.
Lehiaketatik kanpo
Carlos Sorín
Argentina-Espainia 
95 min.
Cocok bizitza osoa lanean eman du, bera eta gainerako langile guztiak langabe utziz, orain ixtera doazen hornitegi batean. Lanik gabe eta ezer aurkitzeko itxaropen handirik gabe, dobatxakur izugarri bat besterik ez zaio geratuko, bere lagunik onena ez ezik, bizitza hobeago baten itxaropena ere izango zaiona.
Susanne Bier
Danimarka 
110 min.
Michaelek dena kontrolpean dauka: karrera militar arrakastatsua, emakume eder bat eta bi alaba. Jannik bere anaia gaztea bizitzan zabuka dabil, beti legearen marra zapaltzeko zorian. Michael Nazio Batuen mandatu batean Afganistanera bidaltzen dutenean, anaia bien arteko harremana zeharo aldatuko da. Michael jardunean desagertu da -hiltzat eman dute- eta Jannikek Sarah kontsolatuko du, uste zenaren kontra, bere bizitzaren eta familiaren ardura bere gain hartzeko gauza dela erakutsiz. Berandu baino lehen bien sentimenduak elkar begikotasunetik haruntzago doazela agerikoa izango da. Michael Afganistango mendietan preso egon ondoren traumatizatuta etxera itzultzean, gauzak dagoeneko aldatu egin dira denetzat...
María Victoria Menis
Argentina-Frantzia 
93 min.
Felix, 20 urteko kaleko xixkalari bakarti eta arlotea, Argentinako herri bateko auzo txiro xume batera iritsi da. Bertan Chango izeneko urtebeteko semearekin bizi den bikote baten ?chacra?-n hasten da lanean. Lautada beroaren baitan eta ia hitzik gabe, familia-bortizkeria larri eta isil bat arrastaka dator, hazi egiten da eta den-dena idortuz lehertzen da. Alabaina, indar berarekin irrika bat hozituz doa. Felix bezalako pertsona marjinal baten babesik ezak Changorengan bere bizitzako bide, grina eta helburu bakarra aurkituko du. Egungo Argentinak bere biztanle umilenak berealdiko babesgabetasunean utzi ditu, herri beraren ?umezurtz? bihurtu ditu, eta bertako benetako istorio batean oinarrituta dagoen film honetan, amatasun, aitatasun eta anai-arreben arteko rolen inguruan gogoeta egiten da, oraindik apurtezin dirauten elkartasun-loturak berreskuratuz.
Song Il-gon
Hego Korea 
118 min.
Kang Minek basoan izandako istripu misteriotsu baten ondorioz jasan duen garuneko ebakuntza batetik atera eta bere senera etorriko da, hamalau egun geroago. Denen harridurarako, ezer baino lehen Armiarmen Basoan bi pertsona hil direla esango du. Kang Minen lagun den Choi detektibeak basoko etxetxo batean bikote bat basati erailda aurkitu du, Kang Minek deskribatu duen bezalaxe. Hildako bikotea Choi Jong-phil, Kang Minen lantegiko nagusia, eta Hwang Soo-young, Kang Minen neska-laguna direnez, azken hau lekuko izateaz gain, ikerketaren susmagarri nagusi bihurtuko da.
Manolo Matjí
Espainia 
98 min.
1987ko iraila. Poliziarekin izan duen tiroketa batean Juan José Garfiak hiru lagun hil ditu, memorian betiko gordeko duen ekintza. Ehun urteko kartzela zigorra ezarri dioten arren, preso menderakaitza da. 1991n, polizia-furgoiaren zorua hautsi eta martxan jauzi egingo du. Berriz atxilotzen dutenean, zenbait matxinaden buru izango da eta ondorioz, agintariek saiakuntza batekin erantzungo dute: preso deserosoak bakartze-erregimen berezi batean elkartzea. Infernu horretan, Marimar erizaina ezagutuko du, eta elkarri ia hitzik ezin esan dioten arren, harekin primeran konponduko da. Bakarrik hilabetean behin ikusten dira, bisean biseko gelan. Mutila pintatzen eta idazten hasiko da. Neska kartzelaz kartzela haren atzetik joango da. Bere seme-alaben aita bihurtuko da. Eta neskak barkamena eskatzen irakatsiko dio. Elkarrekin daudenean, etorkizunarekin amestera ausartzen dira. Baina etorkizuna hain dago urruti: egun elkarrekin jarraitzen dute eta zigor-urte asko dauzkate oraindik betetzeko.
François Dupeyron
Frantzia 
97 min.
Geneviève, senarra galdu berri duenak, hilerria uzten du bere lagun Angelarekin. Bidean, istripu baten lekuko izango dira. Kamioi bat errepidetik atera da. Polizia heldu denean, Genevièvek autora itzuli eta maletategia itxi du: ez da ohartu gaizki itxita zegoenik. Hurrengo egunean, Angela ikustera doa eta, istripuaz ari direla, kamioiak etorkin ez legalak garraitzen zituela jakingo du. Gehienak hil egin dira eta gainerakoak basoan ezkutatuta dabiltza. Bat-batean, dena ulertuko du: autoko maletategian pertsona bat ezkutatu dela konturatu da. Halaxe da, etxerako bidean maletategia irekitzen duenean, bertan gizon bat gordeta aurkituko du. Bere sentimendu kontraesankorrak gaindituz, Genevièvek Ingalaterrako muga pasatzen lagunduko dio gizonari.
Michael Winterbottom
Erresuma Batua 
69 min.
Londres, 2003ko udazkena. Lisa Londresen dagoen ikasle amerikar bat da. Mattek Brixton Academyn ospatzen den Black Rebel Motorcycle taldearen kontzertu batean ezagutu eta neskarekin maiteminduko da. Filmak beren harremana eta Lisa eta Matt elkarrekin doazen kontzertuak (The Von Bondies, Elbow, Primal Scream, The Dandy Warhols, Super Furry Animals, Franz Ferdinand, Michael Nyman) jarraituko ditu. Kontzertuen bitartean, Matt eta Lisa larrutan egiten ikusiko ditugu, eta beraien amodiozko istorioa Eguberriak arte segituko dugu, Lisa Ameriketara itzultzen den arte.
Xu Jinglei
Txina 
90 min.
Pekin, 1948. Neguko gau latz bat. Gizon bat etxera itzuli da gerrak suntsitutako hiria zeharkatuz. Etxean eskutitz bat zain dauka. Emakume batek hil aurretik idatzitako eskutitza da. Bertan gizonarekiko bere amodioa kontatzen du, denborarekin gutxitu ez den bizitza osoko maite-sua, gizonak horren berri sekula izan ez badu ere. Gaztetan bizitutako beren maitasun labur baina gartsua gogorarazten dio, neskak bakarrik bion semea aurrera ateratzeko pasatako estutasunak eta beren azken elkarraldia ere bai, zeinean gizonak ez zuen ezagutu ere egin. Orain, semea galdu duenez (maite zuen gizonarekiko bere lortura bakarra), jadanik ez dauka bizitzen jarraitzeko indarrik... Eskutitzak dar-dar utzi du gizona eta izenik gabeko emakume hau gogoratzen saiatuko da.
Robert Guédiguian
Frantzia 
108 min.
Natacha eta Jérémie elkarrekin hazi ziren. Bereiztezinak ziren. Maitaleak ziren. Biek Medikuntza ikasi zuten, baina egun batean euren bizitzek bide desberdinak hartu zituzten. Jérémie pertsona garrantzitsua bihurtu zen, asko bidaiatzen zuena eta ministroekin harremanetan ibiltzen zena; Natachak bere auzoan lanean eta gurasoen etxean bizitzen jarraitu zuen. Orain Jérémie itzuli egin da eta 14 urte zituztela, errusiera ikasten zutenean, mutilak ?nire aita ingeniaria da? esaldia ezin zuela ondo ahoskatu gogoratuko du. Natachari zer gertatzen zaion jakitera itzuli da, zergatik dagoen gaixo. Bere ikerketak Natacha ezagutzen zuen jendearengana eramango du, berak maite zuen jendea maitatzera eta hark sendatzen zituen gaixoak sendatzera. Oztopoak gorabehera, Natachak eta Jérémiek errealitatearen eta halabeharraren aurka borrokatzea, eta elkarrekin betiko egotea erabakiko dute.
Pete Travis
Irlanda - Erresuma Batua 
106 min.
1998ko ekainean Irlanda osoa Ostiral Santuko Bake Akordioa erreferendumean botoa emateko prestatzen ari zela, akordioaren aurka zegoen Behin-behineko IRAko disidente talde txiki batek atentatu bat egitea erabaki zuen, Londres eta Dublin aldendu araziz, unionistak bake prozesua bertan behera utzi eta Ipar Irlanda atzera ere gatazka bortitzean murgiltzeko asmoz. Talde honek Benetako IRA izena hartu zuen, atentatua gauzatzeko Omagh herriska aukeratuz, non katolikoak eta protestanteak arazo handirik gabe elkarrekin bizi baitziren iparrirlandar gatazkaren 30 urteetan zehar.
Adolfo Aristarain
Espainia-Argentina 
155 min.
Manuel Cueto kazetaria Joaquin Góñez idazlearen bizitzan ezustean sartuko da, azken hau idazten ari den liburuaren argitaletxeak hala eskatuta, eta honek urduritasuna sortuko du mundutik bakartuta eta bere gogoetetatik iheskor dabilen idazlearen bizitza bakartian. Kazetari gaztearen presentziak ahantzitako emozioak iratzarri dizkio 50eko eta 60ko hamarkadetara itzularaziz, Buenos Airesen bizitako haurtzaro eta gaztaroko urte zoro haietara. Gurasoekin harreman estua izan zuen eta, bereziki, Roma bere amarekin, emakume argi, indartsu, bere semearen gaztetako idealekin ulerkorra eta konprometitua. Oroipen honek amak beregan jarri zuen konfiantzaz gogoeta egitera darama. Hari zor dio Joaquinek, zalantzarik gabe, espiritu aske, buhame, bere buruarekiko leial eta elkarrekin amestu zituzten idealekiko beti zintzo jokatu izana. Romaren oroitzapen ezabagaitzak sortaraziko dizkio ordura arte ustez galduta zeuzkan gauza guztiak berreskuratzeko desioa eta ezinegona.
Goran Paskaljevic
Serbia eta Montenegro - Espainia 
95 min.
Serbia, 2004ko negua. Hamar urte luze kanpoan igaro ondoren, Lazar etxera itzuli da. Askatasuna berreskuratu duen gizon desberdin bat da orain, bere burua iraganeko zama pisutsuaz askatu eta antza etorkizun hobeago baten bila ari den herrialde batean bizimodu berri bati ekitea erabaki duena. Bizitoki zuen bere apartamentua emakume batek okupatzen du orain, Jasnak, 12 urteko Jovana alaba autista hezitzeaz arduratzen denak. Bosniatik ihesi, bolada bat daramate Lazarren apartamentuan ezkutuan bizitzen. Jasnak ere atzean utzi nahi du iragan latza, bere alabaren autismoa sekula onartu eta abandonatu egin zituen senarrari dagokiona. Nora joan ez dutenez, Lazarrek ez du adorerik izango emakumeak kalean uzteko. Pixkanaka-pixkanaka, gizarteak baztertutako hiru pertsona hauen artean oso kidetasun berezia sortuko da...
John Sayles
AEB 
130 min.
Coloradon, ?Mendebalde Berriko? bihotzean Estatuko gobernadorearen hauteskunde-kanpaina bitartean girotua, zine beltzeko kutsua duen satira politikoa da Silver City. Hautagai berria, gramatikarekin beti liskartuta dabilena, berebiziko eskuindar politikari-dinastia baten oinordeko da. Gobernadorearen bulegoa bereganatzeko bidean dagoenean, bere kanpaina, bere familiaren inperioa eta hariak mugitzen dituzten presio-taldeen laguntza mehatxatzen dituen gorpu bat agertuko da. Hautagaiaren kanpaina-buru argiak ustelkeria argitara ematen aditua den kazetari bat kontratatzen du, orain detektibe pribatu dabilena, gorpu ezezagunaren eta hautagaiaren familiaren arerio entzutetsuen artean harremanik ba ote dagoen ikertzeko.
Víctor Gaviria
Kolonbia-Espainia 
108 min.
Medellin, Kolonbia, droga-kartelen goren aldian. Erdi-klaseko ingeniaria, ezkondua eta familia onekoa, diru arazo larriak ditu Santiagok. Umetako lagun baten bitartez Gerardo ezagutuko du, tailer mekaniko baten jabe eta ?traqueto? (kokaina-trafikatzaile) gisa dabilena. Festa dekadente, droga eta emakume errazen giroak liluratuta, Santiago irabazi azkarren, narkotrafikatzaileen eta sikarioen zurrunbiloan eroriko da. Pixkanaka-pixkanaka, bere familiako eta laneko egoerak okerrera egingo du, irtenbiderik ez duen bortizkeriazko zirimola batean murgildu arte.
Daoud Aoulad-Syad
Maroko-Frantzia 
97 min.
Myriam, 28 urtekoa, Marokoko iparraldeko herriska batera iritsi da maleta eta patrikan helbide bat besterik ez dituela; Espainiako kostaldera heltzera erabakita dago. Ezkutuan beste aldera gurutzatzeko txanda itxaroten duen bitartean, bere egoera berean dauden beste emakume batzuk eta Hassan ezagutuko ditu, Myriamekin maiteminduko den gazte marjinala. Neskaren maitasunaren bila, Hassanek bere taldeko buruzagi den Dideri ostu ere egingo dio, neska berriro ere saiatu dadin, honek herrialdea uzteko lehen saioan huts egin eta diru guztia galdu baitu. Orduantxe Lalla Fatima azalduko da, Myriamen lehengo nagusia, neskak diru kopuru handi bat lapurtu ziola jakin zuenetik haren atzetik dabilena. Azkenik, eta arazoak arazo, Myriamek ihes egitea lortuko du, bere askatasunaren truke oso prezio garestia ordaindu beharko du ordea.
Bahman Ghobadi
Iran-Irak 
95 min.
Kurdistan irakiarreko herrixka batean, Iran eta Turkiaren arteko mugan, bertako biztanleak etsi-etsian antena paraboliko baten bila dabiltza, aurki gertatuko den Irakeko amerikar erasoaren berri izateko, pare bat egun besterik ez dira falta eta... Gazte elbarri bat, bere arreba gaztearekin eta honen semearekin beste herri batetik dator, eta bihozkada bat dauka: gerra gertu dago, geroz eta gertuago...
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: