72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Tània Ballo (Discusión14) , Nora B. González (Discusión14) , Núria Campabadal , Ricard Carbonell (Discusión14) , Roger Comella (Discusión14) , Aymar del Amo (Discusión14) , Marco Iglesias (Discusión14) , David Linares (Discusión14) , Oscar M. Chamorro (Discusión14) , Elisa Martínez (Discusión14) , Itati Moyano (Discusión14) , Cristina Pérez (Discusión14) , Sandra Ruesga (Discusión14) , Ruth Somalo (Discusión14)
espainia 
90 min.
Sintel telekomunikazio enpresak bere ateak itxi eta kaleratu zituen bertako langileak 2003ko apirilan oinez buruturiko ibilaldia kontatzen du dokumentalak. Espainiako sei toki desberdinetatik abiatuta, langileek eta beren familiek ehunaka kilometro oinez egin zituzten Madrilen maiatzaren 1ean, Langileen Egunean, denek bat egiteko, euren lan-egoerari konponbide bat eskatuz, erakundeek agindutako hitzarmenak bete ez zituztenez.
Pere Joan Ventura
Espainia 
90 min.
El efecto Iguazú filmeko protagonista lan-merkatutik kaleratu duten langile-talde oso bat da. Telekomunikazio enpresa moderno baten partaide izateaz harro dauden 1800 gizon dira, Sintel-eko langileak, Espainiako linea telefonikoak berritzeaz arduratu zen enpresa prestua. Sindikatu afiliazio kopuru ikaragarriaz, euren buruzagiak negoziaziora eta puntualki euren hitzarmenak adosteko mobilizazioetara ohituta zeuden. Eta bat-batean kalean ikusi zituzten euren buruak. Enpresako iruzur-salmentak aurrekaririk gabeko ekintza batera bultzatu zituen: euren etxeetako bizimodua Madril erdiguneko Paseo de la Castellanan eraiki zituzten kanpin-denda eta txaboletako bizikidetasun gogorragatik aldatzera. Beren erresistentziaz, Sintel-eko langileak antiglobalizazio mugimenduaren erreferente bihurtu ziren.
Jesús Bonilla
 
108 min.
Halabeharraren kointzidentzia bitxi bati esker, norbaitek hilzorian dagoen agure zahar baten isilpeko informazioa jasoko du: Historia osoan hobekien gordetako sekretua da. Informazioaren hartzaileak, ospitaleko langile batek, lagun bati jakinaraziko dio. Biak abentura harrigarri eta misterioz betetako batean endredatuko dira. Euren ahaleginak alferrikakoak direla konturatzean, gogoz kontra bada ere, beste pertsonengana jo beharko dute eta horiek ere makina bat komedia izango dituzte enigma argitzeko. Iritsi berriak ere iruzurrean eroriko dira, eta beste batzuei laguntza eskatzea beste erremediorik ez dute izango, eta hauek, era berean, beharrak eta gutiziak bultzatuta, abenturarekin bat egingo dute. Den-denak neurriz gaineko egoerak biziko dituzte euren egoskorkeriaren ondorioz, eta hauek hain zentzugabeak izanik ere, arruntak irudituko zaizkie diru-goseak itsututa baitaude.
Sílvia Munt
Espainia 
108 min.
Emakume bitxi honen bizitzaren gora-beherak Kazan-en (Errusia) hasten dira, bere jaioterrian, Davos-en jarraitzen du non Paul Éluard topatzen duen, eta Paris eta New Yorketik barrena Cadaquesera heltzen da, bertan hil zen eta hantxe bakarrik datza lurperaturik Puboleko gazteluan, Salvador Dalí bere maiteak egon behar lukeen hilobi huts baten ondo-ondoan... Hori guztia filman azaleratuko da berak idatziriko testuen bitartez, Anastasia Tsvetaieva bere lagunaren eta Éluard eta Dalí bere senar-jenioen bidez, ezagutu zuten pertsona askori egindako elkarrizketa ugariez gain. Gala, Gala mistikoa, Gala sentsuala eta enigmatikoa, Gala iluna, Gala gizonak bereganatua, gizona Galak bereganatua, bost axola dio... Berak nahi zuena egiten zuen, bere ustez eginbeharrekoa. Zenbatek esan dezake gauza bera?
Antonio Cuadri
 
103 min.
Nerabezaroa bizitzako aldirik zailena dela diote eta Ramonentzat behintzat halaxe izan zen. Nerabezaroa aurkikuntzak egiteko garaia dela diote, baina Ramonentzat, gehienontzat bezalaxe, nahaste-borraste hutsa izan zen: etorkizuna, ikasketak, sexua, hormona-aldaketak, belaunaldien arteko borroka... Nerabezaroa bizitzako aldirik garrantzitsuena dela diote eta Ramonentzat halaxe izan zen. 1973ko Sevillan, 13 urte eskas zituela gertatu zitzaizkionak barruan zeraman borrokalaria azaleratu zuten. Inguruan zituenak eta maite izan zutenek aldaketa erabakigarri horiei aurre egiten lagundu zioten. Nerabezaroak betirako aldatzen zaituela diote... eta Ramonen kasuan halaxe izan zen.
Bruno Lázaro Pacheco
Espainia-Kanada 
94 min.
Toronton ikasle dabilen Julian Bartzelonara eginiko bidaia batetik itzuli berri da, non Sundra izeneko neska batez maitemindu den. Neskari bideo-gutunak bidaltzea erabakiko du Julianek, harik eta egun batez goizean goizik Sundrari telefonoz hots egin eta gizonezko batek erantzuten dion arte. Sundrak amorante bat duela aitortu ez ezik, euren arteko distantzia dela eta, berak beste horrenbeste egin beharko lukeela esaten dio, eta Julian konbentzituko du bere sexu-saioak ezkutuan grabatu eta gero bidali diezaizkion.
Javier Fesser
 
105 min.
Bacterio Profesoriari asmakari arriskutsu bat lapurtu diote, eta tramankulua gaiztakeriak egiteko prest dagoen diktadore txiki eta ero baten eskuetan erori da. Superrak zalantzarik ez du: tramankulua berreskuratu nahi badu, Mortadelo eta Filemon agenteak bazter utzi beharko ditu. Arazoa konpontzeko TIAk detektibe harroputz bat kontratatu duela jakitean, euren kontu eta arriskura jardutea erabakiko dute, kontuak Superrak ordaindu eta gizateria osoa arriskuan jarriko duten arren. Mundua salbatu ala suntsitu egingo dute?
Miguel Hermoso
 
103 min.
1936ko abuztua, Espainiako Gerra Zibilaren hasiera. Andaluziar artzai gazte batek borreroek hiltzat eman duten gizon bat jaso eta babesetxe batera eramango du. Zaurituak, tiroketaren ondorioz, egoera erdibegetalean bizi beharko du. 1980an, artzaiak atzera ere haren arrastoa aurkituko du: Granadako kaleetan eskale moduan hainbestean bizi den agurea da. Ustekabeko gertakari batek haren hildako memoria suspertuko du, eta artzai zaharra gizonaren benetako identitatea ezagutzen tematuko da. Pixkanaka, ikerketaren arabera, sinesgarri gertatzen da gizon hori Federico García Lorca izan daitekeela.
Enrique Urbizu
Espainia 
105 min.
Urte asko dira Fitok ez duela Pedro bere anaia zaharra ikusten; mutil koskorra zenetik. Orain Juanarekin ezkonduta dago eta seme bat dauka, Jon. Eta kamioi bat. Eta bankuarekin zorrak. Eta gauza horiekin gozatzea galarazten dion bizio bat: Fitok daukan guztia jokatzen baitu. Egun batean, Pedro itzuliko da. Egun gutxi batzuk pasatzera. Bakarrik. Eta itxuraz laburra eta hutsala den bisitaldi honek, euren bizitzak aldaraziko ditu bihotzean arrasto ezabaezina utziz.
Jaime Rosales
 
100 min.
Abel bere amarekin bizi da Bartzelonako aldirietako herriska batean. Bere bizimodu osoa familiako negozio txikian, amaren etxean, neska-lagunaren ohean, izkinako kioskoan eta auzoko tabernetan gertatzen da. Arazo berdinak beti, aurpegi berdinak, elkarrizketa berdinak. Haatik, gizon lasai eta xalo itxuraren azpian, amildegi bat ezkutatzen da. Azalpenik ez duen leizea, baina ezinbestean errepikatuko dena.
Marc Recha
Espainia-Frantzia 
126 min.
Istorioa Perroquet, etxeko txori gogaikarri baten ikuspegitik konta zitekeen, zeinak, bere jabea, Madame Catherine atso zaharra, gehiegikerien ondorioz hiltzen ikusi duen eta baita Eric mekanikaria hura ezkutuan urperatzen ere. Mugatik oso urrun ez dagoen herriska txiki hau gurutzatzen duten trenen bitartez ere konta zitekeen, bagoietan txartel-zulatzaile ameslari eta galduak aurrera eta atzera dabiltzala, Sophie kasu, egunero bere bidaiari kopuru jakin baten begiratzaile dena, tartean Gérard ziratsa ere bai. Baina Yann tabernariak ateratzen dituen ardo-botilen bidez ere konta zitekeen, bere lagunekin batera, Eric eta Jean-Claude jendarmearekin gustura edaten dituena. Edo Madame Catherinek xoxak gordetzen dituen galleta-kaxaren ibilbide bihurria aukeratu genezake, ezustean galtza batzuetako patrikan desorduzko garbigailu baten barruan bukatuko duena...
Eloy de la Iglesia
Espainia 
96 min.
Berrogei urte dituen Daniel familia aberatseko homosexual bat da eta oso bizimodu erosoa darama. Aisialdian, ohiko lagunekin Madrilgo gay zonaldean ibiltzen da, batzuetan mutil galanten ehizan, azken boladan denak atzerritarrak eta bereziki eslaviarrak direla. Kyril ezagutzen du, 23 urteko bulgariar xarmagarri bat, eta honekin itsu-itsu maiteminduko da. Derrigorrezko barne-bidaia baterako lagun ezin hobea da, bere benetako beharren topatzea, alter ego deserrotu eta abenturazalea, zeinak bere gizarte-estatus ziurra eta burgestua galtzeko zorian jarriko duen. Danielek gero eta arrisku handiagoei aurre egin beharko die: bere amorantearen jarduera susmagarriak dirutza garrantzitsu batez abalatu ditu, lapurtutako auto baten paperak konpondu dizkio eta hura kartzelatik ateratzeko bere bizitza jokoan jarriko du, mafia bulgariarrei merkantzia erradioaktibo arriskugarri bat eskura emanez.
Isabel Coixet
Espainia - Kanada 
106 min.
Annek hogeita hiru urte ditu, bi alaba, lanean baino gehiago langabezian egon ohi den senarra, mundua gorrotatzen duen ama, hamar urte kartzelan daramatzan aita, gauez garbitzaile gisa lan egiten du sekula egunez joaterik izango ez duen unibertsitate batean... Bere amaren lorategian karabana batean bizi da, Vancouverreko kanpoaldean. Bizimodu grix hori erabat aldatuko zaio azterketa mediko baten ondorioz. Egun horretatik aurrera, kontraesana badirudi ere, Annek bizitzearen gozamena aurkituko du.
Dominique Abel
Espainia 
105 min.
Polígono Sur filmako protagonista Las Tres Mil Viviendas izeneko Sevillako auzoa da. Bertan berrogei mila pertsonatik gora bizi dira, gehienak ijitoak, 60ko hamarkadako amaieran lursailen espekulazioa hasi zenean erdialdeko auzoetatik kanporatu zituztenak (bereziki Trianatik). Haren ondorioa hiriko auzorik problematikoena izango da, non deserrotzeak, marjinazioak, drogak eta Sevillako delinkuentziarik handienak bat egiten duten. Baina badu arras ezberdina den beste errekor bat ere: hiriko metro karratuko artista kopuru handiena, hain zuzen, artista flamenkoen kontzentrazio handiena, flamenko tradizionalekoak nola berrikoak. Hemendik atera diren musikari bikainen artean, Raimundo eta Rafael Amador (Pata Negra), Juana la del Revuelo, Martín Revuelo eta abar azpimarratu daitezke, zeintzuk, bere artea erakusteaz gain, Las Tres Mil auzoko eguneroko bizitzaz hitz egingo diguten.
David Trueba
 
112 min.
Bere idazle jardunbidea utzia duen nobelagile batek Gerra Zibileko azken egunetan gertatzen den benetako istorio bat arakatzen dihardu: Rafael Sánchez Mazas idazle eta falangista beste berrogeita hamar presoekin batera fusilatzera doazenean, honek ihes egitea eta euripean ezkutatzea lortzen du. Antza, eskualdea ikusmiratzen duen soldaduetako batek aurkitu bai, baina alde egiten utzi dio. Idazlea kontraesanez eta pertsonaia enigmatikoz beteriko istorio honetako puzzlearen piezak osatzen saiatuko da. Eta bilaketa horretan, ustekabean, egia ezezik, bere burua ere aurkituko du.
Pedro Olea
 
86 min.
Modako jatetxe bateko bi mahaietan bi bikote daude eserita. Lagun-talde batekin afaltzen ari diren arren, Elena eta Chus eztadaidan ari dira. Haiengandik oso gertu, Sara eta Oscar euren bikotea salbatu nahian dabiltza. Oraindik ez dute elkar ezagutzen, baina bi bikoteek euren arazoei behin-behineko konponbidea aurkituko diete. Urte batzuk geroago, elkarrekin topo egingo dute berriro, oraingoan ospitale bateko larrialdietan. Elenak eta Chusek, nahiz eta seme bat daukaten, bakoitzak bere bideari heldu dio. Sarak eta Oscarrek, berriz, zoritxar larri bat jasan dute eta aspaldi ez dute elkar ulertzen. Gau horretatik aurrera, beren bizitzak betirako aldatuko dira. Tiempo de tormenta amodioa eta desenkontruei buruzko drama garaikide bat da; menpekotasun latzenari buruzkoa: maitasun-harremanak.
Pablo Berger
 
93 min.
Alfredo Lopez, etxez etxe entziklopediak saltzen dabilenari, eta Carmen bere emazte xarmagarriari, 70eko hamarkadaren hasieran Alfredoren nagusiak bere bizitzak betirako aldatuko dituen proposamen bat egiten die: bere bikote-bizitza islatzen duten pelikula erotikoak filmatzea, soilik Eskandinavian banatuko liratekeenak. Hartara, Alfredo zinearekiko bere zaletasunaz jabetzen da eta Carmen bere filmetako protagonista eta musa delarik, zuzendari-jardunbide oparo bati ekingo dio. Ingmar Bergmanen zinegintza inspirazio duelarik, Alfredok zuzendari ?serio? bihurtu nahiko du eta talde daniar batekin Costa del Sol-en berak bere bizitzako pelikula uste duena filmatuko du: Torremolinos 73.
Álvaro del Amo
 
84 min.
Mendialdeko hotel batean asteburua elkarrekin pasatzera hiritik etorri dira Rosario amona, honen alaba Elena eta haren biloba Beatriz. Bakoitzak besteek ez dakizkiten asmoak ditu. Rosariok gaixotasun mingarri sendaezin bat duela jakin du. Elenak bere senarraren mandatu bat dauka amari esateko, ezin duela beraiekin etxean bizitzen jarraitu. Albiste hori eman beharra are desatseginagoa izango da Fernando bere maitalea hotelean agertzen denean. Beatrizek bere mutil-lagunarengandik ihes egin nahi du. Asteburua hiruen arteko liskar dramatikoa izan daiteke, ordea elkar hobeto ezagutzen ikasiko dute, bai eta askatasunaren lezio zaila ere. Elena da hirira itzuliko den bakarra, eta geltokian zain dituen senarrari eta alabaren mutil-lagunari gauza asko kontatu behar dizkiela iragarriko die.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: