"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bryony Dixonek hamar urtetan zehar British Film Instituten lan egin du, hain zuzen National Film and Television Archive (NFTVA) artxibategiko film eta telebista bilduma zabaletako materialeen maileguen kudeaketan, horiek Erresuma Batuetako zine aretoetan, nazioarteko zine jaialdietan eta filmoteketan erakutsi ahal izateko. British Silent Cinema Weekend urteroko ekitaldiaren programaketan parte hartzen du, eta "Archive Specials" zikloak Londreseko National Film Theatrerentzat, NFTVAren zaharberritzeak eta funtseko ziklo mugikorrak antolatu ohi ditu. Azken aldian antolatutako zikloen artean, nabarmenak dira "Free Cinema", "Psychedelia films" eta "Typiquement British", Pariseko Centre Pompidoun. Zaharberritutako filmen jaialdi berezietan laguntzen du, Il Giornate del Cinema Muto eta Il Cinema Ritrovato de Bolonia, barne. Bere lanaren alde garrantzitsu bat London Film Festival edota Donostiako Nazioarteko Zinemaldia bezalako jaialdietan antolatu ohi diren atzera begirako zikloetan laguntzea da. Besteak beste, Michael Powellen zikloaren antolaketan lagundu du. Bryony Dixon, gaur egun, Music Hall Britainiarra eta Zine Goiztiarrari buruzko ikerketa lanetan dabil, eta britainiar zine mutuaz, Free Cinema delakoaz eta 50eko hamarkadako britainiar zineaz hainbat artikulu idatzi du.