"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
1930. urtean Parisen jaioa, Chabrol egungo zuzendari frantziar garrantzitsuetakoa da. Nerabezaroan zinezale amorratua izan zen eta orduantxe sortu zuen bere lehen zinekluba. Letra arloan lizentziatu ondoren, "Arts" aldizkarian idatzi zuen, 50eko hamarkadaren hasieran. Handik gutxira, berriz, hura utzi eta "Cahiers du Cinémako" erredaktore bihurtu zen. Garai hartan, aldizkari berean lan egiten zuten Godard, Truffaut eta Rohmer gazteak ezagutu zituen. Horiek oraindik ez zuten film bat bera zuzendu, 1958an Chabrolek Le beau Serge pantailaratu zuenean. Hain zuzen, bere opera prima izan zen Uhin Berriko (Nouvelle Vague) aitzindaria, egun mugimendu horretako film esanguratsuetakoa ez bada ere. Gaur egun Chabrolen filmografia 50 baino film gehiagok osatzen dute. Genero ezberdinetako istorioak filmatu ditu ; komediak, dramak nahiz polizia-filmak, guztiak zuzendari horren estilo pertsonalaren ezaugarriez josiak. Gizarte frantziarraren deskribapen ironikoa nabarmengarria da, halaber, narratzaile paregabe horren lanetan. Donostiako Zinemaldia ederki ezagutzen du honez gero, maiz parte hartu baitu bertako Sail Ofizialean : 1967an, Le Scandale (Champán para un asesino) aurkeztu zuen. 1970an, berriz, Le boucher (El carnicero) ekarri zuen Donostiara. 1986.urtean, Inspecteur Lavardin (Inspector Lavardin) erakutsi zigun eta, azkenik, 1997an, Rien ne va plus (No va más) arrakastatsuarekin parte hartu zuen, Urrezko Maskorra lortuz.