"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bilbon jaio zen 1949an. 19 urterekin Madrilera joan eta Zinematografiako Eskola Ofizialean argazki-zuzendari lizentziatu zen 1972an, Javier Agirresarobe eta Angel Luis Fernandezen promozio berean. Hamaika urteren buruan, 1983an, Argazki Zuzendari titulua eskuratu zuen Hollywoodeko American Film Institute-n. Los Angelesen ikasten ziharduela, Bigas Lunaren Reborn/Birsortu pelikulan kolaboratu zuen 1981ean, eta urtebete geroago bere lehen pelikula amerikarrean parte hartu zuen Miss Lonely Hearts (M. Dinner). Espainiara itzuli eta lau filmeetan jardun zuen, Antonio Betancorren Valentina (1982) eta Crónica del alba (1983) filmeetan, besteak beste. 1985ean, Estatu Batuetan kokatu zen behin-betikoz, argazki-zuzendari ospetsuenetakoa bilakatuz. Orduz geroztik, Andrei Konchalowski, James Foley, Hugh Hudson, Mike Figgis, Joel Schumacher edo David Mamet zuzendariekin lan egin du eta Nastassia Kinski, Jack Lemmon, Al Pacino edo Julia Roberts bezalako aktoreekin. Madonnaren pareko izarrentzako bideoak filmatu izan ditu, halaber. Lanbideari dagokionez Espainiatik urrun, sentimenduz ez ordea, José Betancorrekin Mararia pelikula filmatzera itzuli eta 1998ko argazkilaritza onenaren Goya saria irabazi zuen. Ameriketan burutu duen azken filmetako batean, The Crew-The Team (1999) pelikulan, Michael Dinnerrekin aritu da berriz ere, Hollywooden debuta egitea ahalbidetu zion zuzendariarekin. Orain arte egin duen azken lana, aurten bertan filmatutako Nel Slavinen Focus pelikula izan da. American Society of Cinematographers eta Espainiako Zinematografia Elkarteko kide da. Baita Academy of Motion Pictures and Sciences-ekoa ere.