Esther  Gronenborn
	
	
	
	
  		Alemania - Jugoslavia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			89 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Dokumentalista alemaniar baten lehenengo filma. Ekialdeko Berlineko auzo degradatuak dira Sabine eta Eddieren bizitzen eszenatokia. Bi nerabeak amodioa eta heriotza nahasten diren istorio batean sartuko dira. Aktoreak aske uzten dituen kamera batez filmaturik, Berlingo harresiaren erorketaren ondoren sortutako gaztedi berriaren erretratoa da filma. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Bong Joon - Ho
	
	
	
		
		
	
	Osasun zinematografiko ona erakusten ari da Korea aurten. Bong Joon-ho horren adibidea da. Zuzendari honen lehenengo filma Seulgo erdiko klaseko auzo batean girotuta dago. Jendea lasai ederrean biziko litzateke bertan isiltzen ez den zakur baten zaunkengatik ez balitz. Honek krisi bat eragingo dio protagonistari eta ustekabeko ondorioak izanen ditu. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Kevin  Liddy
	
	
	
		
		
	
	Jackek 12 urte ditu. Aita alargunarekin eta anaia zaharrarekin bizi da Irlandako herri batean, 70etan. Brigadista izandako osaba komunista baten heriotza dela-eta, izeba iritsiko da herrira eta Jacken familiaren bizimodu tristea aldatuko du, iragana berriro inposatu eta indarkeria nagusitzen den arte. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Salvador García
	
	
	
		
		
	
	Mensaka-ren egileak Elvira Lindoren izen bereko nobela aukeratu du bere bigarren lanerako eta emozioari lehentasuna ematen saiatu da. Marcelok betidanik borrokatu du Vallecasetik ateratzeko eta auzoa ahazteko, bertan ez baitu ez senitartekorik, ez lagunik, ez eta ezagunik ere utzi. Halako batean, Ramón Fortuna azalduko da bere bizitzan eta berarekin batera ezabatuta uste zituen oroitzapen ugari. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Junji Sakamoto
	
	
	
		
		
	
	Japoniako antzerkian aktore handienetakoa den Naomi Fujiyamak protagonizaturik, zuzendari independiente honen bederatzigarren filmak sufritutako umiliazio batek eraginda hilketa bat egin ondoren, askatasunaren bila jendearen artean galdu eta poliziak bilatzen duen emakume baten istorioa kontatzen du. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Reza Parsa
	
	
	
		
		
	
	Teheranen 1968an sortu eta 1980tik Suedian bizi den zuzendari iraniar gazte baten lehenengo filma. Hiri txiki batean girotua, Leo, 12 urteko ume bakarti bat, eta Ali, iraniar jatorrizko taxi-gidari bat, suediar batekin ezkondua dagoena eta bi alaba dituena, dira protagonistak. Bi pertsonaia hauek lotzen dituen adiskidetasun bitxia biek egindakoaren ardura hartu behar dutenean sortuko da. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Elie Chouraqui
	
	
	
		
		
	
	Elie Chouraqui Europaren bihotzean egindako zaurian, Jugoslabia ohiaren gerran, barneratu da amodiozko istorio bat kontatzeko. Harrison, bere senarra, Vukovarko setioan desagertzen denean, Sarahk ez du heriotza onartu nahi eta bila abiatuko da, aurkitzeko edozein gauza egiteko prest. Nazioarteko aktoreek osatutako erreparto ona itxura amerikarra eta ekoizpen frantsesa dituen film honetan. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
		
	
		
		
			
		
		
		
		
		
				
				
		
		
			Irekiera (lehiaketa barruan)
		
		
		 
	
	
	
	
	
	Alex de la Iglesia
	
	
	
		
		
	
	Realak berdinketa historikoa lortu du el Molinonen. Hor abiatzen da Alex de la Iglesia bilbotarraren azken filma. Erreparto on baten buruan Carmen Maura dagoelarik, La Comunidad umore beltza eta auzoko ikara bihurria, klaustrofobikoa eta etxekoa nahasten dituen drama bat da, bere zuzendariaren hitzetan. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Arturo Ripstein
	
	
	
	
  		Mexiko - Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			98 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Arturo Ripstein nekaezinaren esperimentu interesgarria. Canal Plusek ekoiztutako Dos deudos erdimetraiatik abiatuz, adiskide bigamo bat harrikadez hiltzen duten bi hiltzaile hauen istorioa garatzen zuen gidoia idatzi zuen Paz Alicia Garciadiegok. Zuzendari mexikar beteranoaren lan dibertigarrienetako bat. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Karl Francis
	
	
	
	
  		Espainia - Erresuma Batua 
  
  
  
		
	
	
			
	
			110 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Jeff Goldblumek Herbert J. Biberman zuzendari amerikar mitikoa, McCarthyren sorgin-ehizan jazarpen handienetakoa jasan zuena, gorpuzten du. Greta Scacchi haren emaztea da, Gale Sondergaard aktorea, eta Angela Molinak Rosaura Revueltas La sal de la tierra filmaren protagonistaren papera egiten du. Zinearen barneko zineaz eta tresna politiko gisa erabilitako zineaz mintzatzen den film bat egin du Karl Francisek. >
	
	
			
		
			Lehiaketatik kanpo
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Nicolas  Klotz
	
	
	
		
		
	
	Victor, 18 urtekoa, eta Momo, 25 urtekoa, dira istorio honetako protagonistak. Lehenengoak bideoklub batean zuen lana galduko du eta horrekin batera etxetik botako dute. Bigarrena kalean bizi da, ahal duen moduan. Momorekin topatzen denean, bizimodu ezezagun bat aurkituko du Victorrek, bazterketa. Filma Hubert Prolongeauren kazetari-lan batean oinarritu da eta soinu-bandan Cheb Khaleb eta Eddy Mitchell daude. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Imanol Uribe
	
	
	
		
		
	
	Antonio Muñoz Molinaren nobela batetik abiatu da Uribe pelikula bitxi eta pertsonal bat egiteko. Amodiozko istorio baten atzean, gaur egun pil-pilean dagoen gai bat azaltzen da, adin txikikoen aurkako gehiegikeriak. Miguel Angel Solá aktore argentinarrak eta Adriana Ozoresek protagonizatua, Plenilunio batzuetan elkarrengandik oso hurbil dauden ikararen eta amodioaren gaineko hausnarketa bat da, Uribek dioenez. >
	
	
			
		
			Lehiaketatik kanpo
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Herbert J.  Biberman
	
	
	
		
		
	
	50eko hamarkada hasieran, Silver Cityko (Mexiko Berria) meatzetan izandako greba luze eta latza, eta zurien pareko lan-baldintzak eskatzen zituzten langile mexikarrekiko aurreiritziak dira istorio oldarkor honek garatzen dituen hizpide argumental eta politiko nagusiak. Iparramerikar zineko filmerik adierazgarrienetakoa dugu, McCarthy senadorearen sorgin-ehizaren garaian, profesional aurrerakoi talde batek zuzendu, ekoiztu eta antzeztu zuena. >
	
	
			
		
			Emanaldi Bereziak
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	John Irvin
	
	
	
		
		
	
	Milioiak irabazteko esperantza guztiak boxeolari gazte eta on samarra den semearen lanean jarri dituen gizon baten istorioa. Billy "Shiner" Simpsonen pertsonaia Sir Michael Cainerentzat espreski idatzi zen, eta aktoreak aitortu du hau dela gehien gustatzen zaizkion paperetako bat, bera ere John Irvin zuzendari beteranoak erakusten duenaren antzeko auzo batean hazi baitzen. >
	
	
			
		
			Lehiaketatik kanpo
	 
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	María Novaro
	
	
	
	
  		Mexiko - Espainia 
  
  
  
		
	
	
			
	
			120 min.	
		
			
	
  	
		
	
 		
		
	
	Aurelia (Tiaré Scanda) bere patua aldatu nahi duen ama ezkongabe gazte bat da. Anna (Aitana Sánchez-Gijón), berriz, historiaurreko artearen nazioarteko trafikatzaile bat. Erabat desberdinak diren bi emakume hauek errepidean elkartuko dira, elkar engainatuko dute eta azkenean adiskidetu eginen dira, Mexiko Ciudad Juárezetik Cancúnera zeharkatzen duen bidaia aluzinanteari ekinez. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	François  Ozon
	
	
	
		
		
	
	Duela urte batzuk ezagutu genuen Ozon Donostian Regarde la mer erdimetraiari esker. Orain, itsasoan gertatzen den beste pelikula batekin itzuli da Zinemaldira. Charlotte Ramplingek protagonizatutako film misteriotsu eta bitxi honetan, gizon bat ezerrezean desagertuko da emaztea hondartzan lo dagoen bitartean. Ito egin da? Ihes egin du? Emakumeak bizi berri bati ekin beharko dio bera gabe. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Kathryn  Bigelow
	
	
	
		
		
	
	Blue Steel eta Strange Days filmen zuzendariaren azken lana, oraingoan pasio ilunak ezkutatzen dituen irla lasaian pasatako asteburu batean girotua. 1873an izandako bi hilketen memoria idazle baten (Sean Penn) eta bere emaztearen (Catherine McCormack) arteko harremanean sartuko da, azken honentzat obsesio bat bilakatu baitira hilketak. >
	
	
			
		
	
		
		
		
		
		
					
				
	
 
	
	
	
	
	                					
                    			
	
	
	
	
	
	
	
	
	
	Francisco J. Lombardi
	
	
	
		
		
	
	Lombardi Limara itzuli da odolaren kolore gorriaz zipriztindutako istorio beltz bat kontatzeko. Pertsonaia erreal batengan oinarrituta dago pelikula, Peruko hiriburuan gertakariez idazten zuen kazetari batengan hain zuzen ere. Honek bi lagun ditu bere abenturetan, informazioaren munduan hasi berri den gazte bat eta argazkilari isil bat. Gianfranco Brero eta Giovanni Ciccia aktore perutarrak dira protagonistak, haiekin batera Fele Martínez eta Lucia Jiménez espainiarrak azaltzen direlarik. >