72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
DINO RISI
Italia 
118 min.
Bigarren mundu gerratean, kazetari batek panfleto sail bat organizatzen du, biztanleek alemaniarren aurka borroka dezaten. Etsaiek antolatu baino lehenago, alde agitea lortzen du. Ihesbidean neska bat ezagutuko du eta, gerra amaitu ondoren, elkarrekin bizitzen hasiko dira. Protagonisten artean ematen den pragmatismoa eta idealismoaren arteko gatazkaren bidez, Risik Italiako inguru sozio-politikoaren bilakaera erakusten digu.
DINO RISI
Italia 
106 min.
Bruno Cortona parrandazaleak Roberto izeneko ikasle lotsati bat ezagutu eta opor egun bat berarekin pasatzea gonbidatzen du. Erroma utzi eta bidaiaren eraginez, gaztea gero eta erakartuagoa sentitzen da bere kidearen bizimodu eroaz. Bere familiarekin ordu batzuk igaro ostean bidaiak ustegabeko amaiera izango du. Filme hau Dino Risi eta zinema italiarraren arrakastarik handienetakoa izan zen.
ALBERTO LATTUADA
Italia 
106 min.
Antonio Badalamenti Milaneko hirian lan egin eta bizi da. Udako oporrak iristean, erabaki du egun batzuk Calenzano bere jaioterrian, bere familiarekin batera, igarotzea. Parada honetaz baliatuz, enpresako zuzendariak aipatu herriko Mafiaburu den Don Vincenzori pakete bat bidaltzen dio. Orduz geroztik protagonista Mafiaren kidea baino ez da izango. Filme honek 1963. urtean Donostian ospatu zen Zinemaldian Urrezko Maskorra lortu zuen.
DINO RISI
Italia - Frantzia 
100 min.
Dino Risik filmea osatzen duten 20 skechekin, hainbat lagunen nortasunaren erretratu karikaturizatua agertzen du. Paradoxa dirudien arren, lagun hauen nortasuna edozein bazterretan aurki genezake. Risiren errealizazioak, Age- Scarpelli bikotearen gidoi mamitsuak eta Tognazzi nahiz Gassman zinemako bi erraldoi hauen antzezpenak, filmearen kalitateari eta interesari eusten diote.
VITTORIO DE SICA
Italia 
89 min.
De Sicaren filme ezezagunetako bat da. Giovanni Albertik pairatzen dituen larrialdiak agertzen dizkigu. Larrioldiok bere buruari ezarritako bizitza kalitatea mantentzeko eta bere emazte nahiz lagunen artean dastatzen dituen arinkeriak ordaindu ahal izateko pairatu beharko ditu. Zor dituen ordainketak egiteko epea amaitzen zaionean, erabaki gogorra hartzera derrigortua egongo da.
MARCO FERRERI
Italia - Frantzia 
95 min.
Antonio, bere diapositiba proiektorearekin, harrera zentru batetan agertzen da, eta bertan Maria ezagutzen du, gorputz osoa ilez estalita duen emakume bat. Antoniok negozioa usaindu eta Maria mojen tutoretzatik libratu ostean publikoki feria atrakzio moduan erakustea erabakitzen du. Geroago berarekin ezkonduko da baina lehendabiziko haurdunaldiak gauzak nahastu egingo ditu.
VITTORIO DE SICA
Italia - Frantzia 
104 min.
Filme ezagun honek Eduardo de Filipporen Filumena Marturano komedian du oinarria. Bertan, bere protagonista aurkezten zaigu, nerabe denetik prostituzioan jarduten duen gazte napoliarra. Egun batean, merkatari aberats batek bere etxean hartzea erabakitzen du, eta maitale izateaz gain bere ama zaintzeko ere erabiliko du. Gazteak hainbeste desio duen ezkontza ez da inondik ageri, eta hilzorian dagoela antzeztu beharko du, bere babeslearekin ezkondu ahal izateko.
DINO RISI, FRANCO ROSSI, LUIGI FILIPPO D'AMICO
Italia - Frantzia 
90 min.
Bere lankideari maitasuna agertzen ez dion ofizinista lotsatia, emaztearen iragan artistikoa ezkutatu nahi duen senarraren jelosia eta telebista aurkezlea izan nahi duen hortzeria itzeleko gizonaren desioa dira 1965. urtean Dino Risi, Franco Rossi eta Luigi Filippo D´Amico zuzendariek filmatutako hiru pasarte hauen gaiak.
ANTONIO PIETRANGELI
Italia - Frantzia - Mendebaldeko Alemania 
122 min.
Filmeak, gertaera xume batzuen bidez, Stefania Sandrellik antzezten duen Adriana Astarelliren nortasuna azaltzen digu. Nekazari familiakoa bera, bere herria utzi eta Erromara abiatzen da bizitza aurrera ateratzeko asmoz. Aldi bateko lanak lortzen ditu, modelo nahiz aktoresa gisa, antzezpen laburrak eginez, baina bere edertasuna eta bere xumetasuna ikusita, gizonek berataz baliatu nahi dute.
ALESSANDRO BLASETTI
Italia 
107 min.
Sandro, giza berekoikeriari buruzko erreportaia bat egiteko asmoa duen kazetari bat da. Bere emazte eta lagunekin duen erlaziotik xehetasun anitz harturik, protagonistak, berekoikeria eta itxurakeria gure eguneroko bizitzan nola sustraitzen diren erakutsiko dio ikusleari. Filme hau, bere garaiko zine italiarreko aktore eta aktoresen erakusleiho bilakatu zen.
PIETRO GERMI
Italia - Frantzia 
109 min.
Sergiok zorionekotzat hartzen du bere burua, izan ere, bere bizitzaren ibilbidean, paregabeko hiru emakume ezagutzeko zoria izan du (Giulia, Adela eta Marisa). Eta gainera, hiruekin erabat maitemindua jarraitzen du. Bi arazo besterik ez ditu aurrean: batetik bere egoera ekonomikoa, eta bestetik emakumeez eta euren haurrez arduratzeko egunak dituen 24 orduen muga estua.
LUIGI ZAMPA
Italia 
98 min.
Guido Tersilli medikuak ez dirudi etorkizun handirik duenik, baina Bui doktorearen heriotzak ekarriko du berak kudeatzen zuen mutua bateko kideak bere gain hartzeko aukera paregabea eskaintzea. Horren alargunarekin ibiltzen hasiko da, baina neska aberats batekin ezkonduko da. Bestalde, hamaika trikimailu asmatuko ditu, mutuari gero eta diru gehiago ateratzeko. Bere arrakastak lankideen bekaizkeria esnaraziko du.
LUIGI ZAMPA
Italia - Australia 
115 min.
Australiara emigraturiko langile italiar batek ezkontzeko asmoa du baina emakume australiarrak liberalegiak iruditzen zaizkio eta emaztegaia gutun bidez bilatzea erabakitzen du. Emaztegaiari igortzen dion gutunean argazkia barneratzen du, baina argazkia ez da berea izango, ederragoa den bere lagun batena baizik. Era berean, gutun hau jasotzen duen emakumeak prostituta dela ezkutatzen du. Gaizki ulertuek Luigi Zamparen komedia honen trama korapilatuko dute.
LUIGI COMENCINI
Italia 
118 min.
Urtero, oso aberatsa den atso amerikar batek, "erratza"-ren jokoaren bidez, senar-emazte protagonitsari miloi bat dolar irabazteko aukera eskaintzen dio. Baina zortea bikotearen alde jartzera doanean patuak beren azken aukera jokatzea erabakitzen du. Aberats eta pobreen arteko erlazioak hasieran bezala jarrai dezaten. Historia gorratz honek Italiako komedia kritikoaren interesa frogatzen du berriro ere.
ALBERTO LATTUADA
Italia 
91 min.
Biagio Solise, etxe orratzetako altueretatik Milaneko gizartea bere oinetan izatea amesten duen kristal garbitzaile umil bat da. Gauetan, etxera nekatuta itzultzen denean, bakardadeak inguratzen du. Eta une horietan, famatua bilakatuko duten egoerekin hasten da ametsetan. Milango Scala-ko gala batean, kantari nagusia hiltzen dute eta hilketa Biagio Soliseri leporatuko diote.
ETTORE SCOLA
Italia 
125 min.
Antonio, Nicola eta Gianni lagunen erlazioaz baliatuz, Ettore Scolak, Bigarren mundu gerraren amaieratik filmearen ekoizpen dataraino doan Italiako historia eskaintzen digu. Hiru lagun hauek, italiar erresistentzian egon ziren alemaniar gudalostearen aurka borrokan, baina apurka-apurka bakoitzaren bizipenak banandu eta bide ezberdinetatik eramango ditu, nahiz eta noizbehinka elkarrekin gurutzatu. Filme hau 1974. urteko Moskuko Zinemaldian izan zen saritua.
FRANCO BRUSATI
Italia 
115 min.
Giovanni Garafoni italiar emigrantea da eta "maître" moduan lan egiten du Suitzako jatetxe batean. Egun batean, zorteak bizkarra ematen dio. Lanetik botatzen dutenean, greziar emakume lagun baten etxera joaten da. Emakumeak laguntzen dion arren, bere egoerak ez du hobera egiten. Denbora joan ahala, parean aurkitzen dituen lan guztiak galduz joango da. Eta gainera, bere herrikideekin ez da gustura sentitzen.
DINO RISI
Italia 
100 min.
Zazpi urte igaro dira, Faustok, maniobra militar batzuetan, ikusmena eta beso bat galdu zituenetik. Orain, Genova, Erroma eta Napolesera bidaia bat egitea erabaki du, baina bere ezintasuna dela eta, gidari baten laguntza beharko du, Cicciorena, zeinek munduarekin kontaktua bizirik mantentzen lagunduko dion. Filme honen remake bat ere egin zen 1992an, Al Pacino protagonista zuen Scent of a Woman izenekoa hain zuzen.
MARIO MONICELLI
Italia 
110 min.
Giulio, 50 urte inguruko langilea, ustekabean bere alababitxia den Vincenzina gaztearekin topatzen da. Topaketa honi, beste batzuk etorriko zaizkio jarraian, eta hilabete batzuen barru, adin aldeari erreparatu gabe, ezkontzea erabakitzen dute. Baina halako batean, manifestazio sindikal batetan, Giovanni Pizzullo polizia kopetan zauritzen dute. Aurrerantzean hiru pertsonaia hauen bizitzak elkarrekin gurutzatuko dira euren harreman sentimentalak aldaraziaz.
MARIO MONICELLI
Italia 
109 min.
Filmearen zuzendaria, Pietro Germi, filmaketan hil zen. Mario Monicellik amaitu behar izan zuen filme hau. Florentzian bizi diren bost lagunek egunerokotasunari eta asperraldiari ihes egiteko burutzen dituzten hainbat baldarkeria eta broma xehetasunez azalduko zaizkigu filmean.
ETTORE SCOLA
Italia 
115 min.
Giacinto senitarte ugarirekin bizi da Erromako aldirietako txabola batean. Lan istripu bat dela eta begi bat galtzen du eta milioi bat lira kobratzea lortzen du. Baina bere familiaren premiak asetu beharrean dirua artatsu gordetzen du. Egoera jasangaitza egiten denean, senideek, erabaki gogor bat hartzera behartuak ikusten dira.
Luigi COMENCINI, Nanni LOY, Luigi MAGNI, Mario MONICELLI, Ettore SCOLA
Italia 
118 min.
Dozena bat sketch-en bidez, bost italiar komedia zuzendari famatuk telebista lanaldi baten erretratu garratza eskaintzen digute. Programazioari eginiko kritika honek ere, azterketa sozial zuhurra egiten du, non gizartearen ardatz gisa hartzen ditugun estamentuak (klase politikoa, eliza, justizia, polizia, eta abar) zalantzan jarriak dira. Ez da populazio erdeinatuaren eguneroko dramari buruzko erreferentziarik falta.
MARIO MONICELLI, DINO RISI, ETTORE SCOLA
Italia 
117 min.
14 urtek bereizten dituzte I mostri osatzen zuten ateraldiak eta 12 sketchez osatutako errealizazio hau. Hiru zuzendari handiek (Dino Risi berriz, Ettore Scola, eta Mario Monicelli) eta hiru aktore handiek (Sordi, Tognazzi eta Gassman) Italiako bizitzaren zenbait alde agertuko digute ikuspegi kritiko, karikaturizatu eta, aldi berean, koherente batean. Italiako bizitzak, orduan bezela orain ere, indar handia izango du.
MARIO MONICELLI
Italia 
122 min.
Giovanni Vivaldi Erromako ministerio batean lan egiten duen funtzionarioa da. Erretiratzeko garaia heldu zaio baina bere kezka nagusia bere seme Mariorentzat lana aurkitzea da. Bere semeari lagundu ahal izateko, nagusi batek Giovanni masoi bihurtzea iradokitzen dio. Mariok froga gainditzen du, baina zorigaizto batek Giovanniren ametsak suntsituko ditu. Orduz geroztik gure protagonista mendekurako baino ez da biziko.
NANNI MORETTI
Italia 
103 min.
Michelen eguneroko bizitzaren bidez, Caro diario-ren egileak, neska gazte batek bere sendiarekin dituen harreman gatazkatsuak, bere kuadrilaren giro arina nahiz bere harreman sentimental bereziak aurkezten dizkigu. Modu honetan, gaztearen belaunaldiko erretratua aurkezten zaigu, errukirik gabe. Guztia umoretsu eta adimenarekin aztertua dago.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: