72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Francisco J. Lombardi
Espainia - Peru - Alemania 
110 min.
Peruko itsasertze atlantikoan filmatua, Bajo la Pielek galdera franko jartzen ditu pantailaren gainean: Nolatan bihur daiteke pertsona "arrunta" dena kontrolpean duen gaizkile? Nolatan goi sentimentu benako batek barruan, ezkutuan daramagun piztia sortarazten du?. Donostiako Zinemaldian Caídos del cielo, La boca del lobo eta Sin compasión aurkeztu dituen Lombardi Augusto Cabada bere ohiko gidoigilearekin batera erantzunak aurkitzen saiatzen da.
Ted Demme
AEB 
112 min.
Lagun minak diren bost gizon emakumeak ulertu nahian. Emakumeak agerian dira dituzten amets eta afanetan. Emakumeak enbarazo ederra dira hartu beharreko erabakietan. Emakume horiek Woody Allen erotu zuen Mira Sorvino, zinemaren kondaira pisu handiko abizena duen Annabeth Gish, Martha Plimpton; El Profesionalen harritu gintuen Natalie Portman, Lauren Holly, fundamentu handiko Rosie O' Donnell eta Dietrich antzeztuko duen Uma Thurman ditugu.
Inaugurazioa (lehiaketa barruan)
Bob Rafelson
Erresuma Batua 
100 min.
Eskarmentu handiko aktoreak etorkizun oparoko antzezle berriekin nahasten dituen komedia beltz gazigozo honetan, bide asko urratu dituen pertsonaiak beste bati esaten dio: "Ez al dakizu mendekua dela desagertzen den azken sena?". Jack Nicholsonek ez dio esaldi horri kasu handirik egiten. Axolagabekeri horren ondorio beldurgarri eta odolstuak dira Five Easy Pieces zuzendu zuen Bob Rafelsonen azken filme honetako zutabe zeluloidezkoak.
Imanol Uribe
Espainia 
87 min.
Uribek idatzia: "Bwana egungo komedia beltza da. 60ko hamarkadan Berlangak eta Ferrerik egin zituzten lanik hoberenetan du, izan behar zuen, bederen, inspirazio iturria. Gure xedea gaurko gai latz, ikaragarria den arrazakerian sakon murgiltzea da. Komediaren ezaugarriak erabiltzen ditugu hortarako. Arrazakeria baketsuari indarkeriaz baliatzen denari bezain arriskutsua deritzogunez sortzen duen zaurian sakondu nahi dugu, irria galdu gabe.
Bertrand Tavernier
Frantzia 
131 min.
Hau ez da Tavernierrek gerrari begirada zorrotz eta kupidagabea botatzen dion estraineko aldia. Duela urte batzuk, Argeliako gudateari buruzko lau orduko gogoeta plazaratu zuen. La guerre sans nom zuen izenburua eta Capitan Conan honetan agertzen diren hainbat hausnarketa jadanik han zeuden. Conan Kapitainaren gizonek badakite euren krudeltasun argian etsaia labanaz hil behar dela eta ez kainoiez: "Eskuz hiltzen duzun gizonari begiak ikusten dizkiozu hiltzerakoan".
Gracia Querejeta
Espainia - Erresuma Batua 
104 min.
Geografia eta Historian lizentziaturik, aktore afanetan 13 urte zituelarik , Bilboko zinemaldian saritu zuten Tres en la marca sailaren zuzendaria, Goya garaikurra eskuratu zuen El Viaje del Aguaren egilea eta Una estación de paso luzemetraiaren sortzaileak Gracia Querejetak pertsonaia asko ta asko ta biragune franko dituen bere bigarren lan hau Britainia Handian filmatu zuen Ben Cross eta Wiilliam Franklyn bezalako aktore sekulakoen laguntzaz.
Helke Misselwitz
Alemania 
88 min.
Ezaguna da gure artean zinema irakasle eta zine dokumentalean lana egina den Helke Misselwitz. 1992an Opera Prima saria ematen zuen Donostiako epaimahaiak bere lehendabiziko luzea zen Herzsprung lanari aipamen berezi bat eman zion. Ekialdeko Alemanian jaioa, Helke Misselwitzek Berlingo antzerki munduko aktorerik garrantzitsuenak bildu ditu Little Angel horren inguruan Andrzej pertsonaia Poloniako zinemaren izarra den Cezary Pazurak antzezten duen bitartean.
Renato De Maria
Italia 
100 min.
Filme honen gai nagusia dena galtzeko beldurra da. Familia, lana, etxea, amodioa... bakardade osoan geratu eta dena gainditzeko behar ikaragarria. Zuzendariaren esanetan, beldur hori azken muturreraino eramatea zen apostua. Melodramaren bitartekoak erabiliz, gizon bat, emakume bat eta beste gizon eta beste emakume baten istorioa kontatzea zen berak onarturiko erronka.
Mira Nair
AEB - Erresuma Batua 
114 min.
India, Estatu Batuak eta Britainia Handiaren arteko ekoizpen honetan, Mississippi Masala eta Cuando salí de Cuba filmeak zuzendu dituen Mira Nairrek munduko zinemaldiak erotu zituenSalaam Bombayen eskeini zizkigun hainbat irudi, sentsazio, pertsonaia mota, giro berezia berreskuratzen ditu. Mendeetako kondairak, arbasoen arrastoak eta egungo amodioak nahasten dituen lan honi bizitzaren gusto gezamina dario.
Majid Majidi
Iran 
96 min.
Irango semea eta zinegilea dugu zineman aktore moduan hasi zen Majd Majidi. Zuzendari bezala hainbat laburmetraia burutu eta gero, hiru sari nagusi lortu zituen Baduk izeneko lehen luzemetraia egin zuen. Bere herrialdeko zinemaldietan arrakasta handia izan zuen The Last Settlement-ren egilea da Majidi. Bigarren luze hau plazara atera ahal izateko Center for Promotion of Documentary and Experimental Cinema delakoaren laguntza jaso du.
Eduardo Mignogna
Argentina 
102 min.
Argentinan denen ahotan dagoen filmea da Sol de Otoño. 1983an Evita, quien quiera oir que oiga estrenatu zuen Eduardo Mignognaren azken lanak ikusmin handia sortu du bere herrian. Ez da harritzekoa. Benetako izarrak ditu kameraren aurrean. Norma Aleandro La historia oficialen ezagutu genuen andere primerakoa da. Federico Luppi ezinbesteko aktore bilakatu da Argentinan eta Mexikon, Espainian bezala. Extasis filmean dugu Zinemaldiko Made in Spanish sailean.
Carlos Saura
Espainia 
110 min.
Carlos Saurak zorrotz, zeluloidezko ezten batez begiratzen du Madril garratz, latz, mingarria. Tabernak, kaleak, gaueko misterio krudelak korrituko ditu Pazek bere taxian. Madril garbi, "garbiegi", bat nahi duten horien gogorkeria ezagutuko du neskak. Amodio basaren gustoa ere dastatuko du urrezko errepartua duen filme honetan. Ingrid Rubio da Paz. Antártida n ezagutu genuen Carlos Fuentes Alcala de Henaresn soldaduska egiten duen mutila dugu. Pantailan Agata Lys eta Eulalia Ramón ere.
Zhou Xiaowen
Hong Kong - Txina 
115 min.
Egun, Txinako zinemagintzan dauden izenik ospatsuenak biltzen ditu La sombra del Emperador-ek. Lu Wei gidoigileak Chen Kaigeren Adiós a mi concubinaren gidoia idatzi zuen. Lu Gengxin argazki zuzendaria gizakion arteko harremanak ezpatak menderatzen zituen garai horietarako argi egokia lortzen saiatu da gogor. Aktoreen artean. Jiang Wenek 1994eko Venezian aurkeztu zuen bere estraineko filmea zuzendari eta Ge Youk Vivir-en egindako lanagatik saria irabazi zuen Cannesen.
Klausurako filma
Tony Scott
AEB 
117 min.
Tony Scottek thriller estilizatu honen zerbitzura sortutako irudien distirak eta ikusgarritasunak, beisbol jokalari batekin itsutu eta psikopata arriskutsu bihurtzen den zapuztutako pertsonaia baten istorioa kontatzen du Robert de Niroren antzezpen bikain batez. Kirola, erritmo bizia, irudi ederrak, antzezle apartak, sekulako soinu-banda... IKUSKIZUNA ABIAN DA!
Lehiaketatik kanpo
Carlos Diegues
Brasil 
90 min.
Herriak apaldu zuen emakumea herrira dator. Emakume baten mendekuaren kronika da Jorge Amadok idatzi zuen hau. Kontakizun epela, adimentsua darabil esku artean Adiós Brasil zuzendu zuen Carlos Dieguesek . Erotismoz blai dago filmea. Erotismoz, burlaz, erretratu finez. Ipuin bat dela diote askok. Baliteke. Zintzoetako batzuk sarituak izango dira. Norberekeriak zapuztuko ditu ordea herriskako hainbat gaizto ez jaun ez jainko onartzen ez duen filme erromantiko honetan.
Gillies Mackinnon
Erresuma Batua 
105 min.
Irlandako zinemak badu leku pribilejiatu bat mundu osoko zinemaldietan. Trojan Eddien bizitzari gogor baina zori txarrez heltzen dioten pertsonaia izugarri batzuk daude agerian. Baita gaur egungo herrialde honen isla zehatza ere, maitasunaz baina begirada argiaz eginiko isla. Aktoreen artean ez bakarrik Richard Harris ezinutzizkoa, ez bakarrik Juego de Lágrimasen ezagutu genuen Stephen Rea, Irlandak dituen antzezle zoragarrien sorta primerakoa baizik.
Pilar Miró
Espainia 
120 min.
Espainia zauritu batean amodioa, heriotza, mendekua, sexua, politika, batzuen eta besteen interesak nahasirik daude. Leguinarena da nobela baina Pilar Mirorekin batera Ricardo Francok idatzi du gidoia. Hamaika kantoi dituen kontakizun honetarako argi egokia aurkitu du Javier Aguirresarobek eta musika aproposa sortu du José Nietok. Aktoreen artean,El perro del hortelanon ikusiko ditugun Emma Suárez eta Carmelo Gómez gehi Taxi n dagoen Angel de Andrés López eta Anabel Alonso.
Trevor Nunn
Erresuma Batua 
130 min.
Shakespeare maite, errespetatu edo behar duen egilerik zaila da aurkitzen zinemaldi honetan. Altmanen Pret-à- porter-en ikusi genuen Richard E. Grantek lagundurik, La locura del rey Georgen mirestu genuen Nigel Hawthorneren konpainian, Trevor Nunnek William handiak idatzi zuen endredu eta amodiozko komediarik ederrenetarikoa jartzen du pantailan. Mozorroa jaun ta jabe den dibertimendu klase goreneko honetan bi anai bizki Ylliriara iresten dira beren itsaontziak ondoa jo ta gero.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: