Joris Ivens
Txile - Frantzia
29 min.
Film laburra
Valparaíso, zuitate honetako irudi kaleidoskopikoak, iraganekoak, gaurrengungoak. Hogeita hamar mendate zehar eraikitzen den hiri bitxia. Pazifikoa, lanaidea, kaia... egunsentia aurretik, eguzki gorripean, ilunabarrez.
Bruce Krebs
Frantzia
5 min.
Film laburra
Marrazki bizidunen bidez torturen ondorioz hil zeneko Víctor jara txiletar abeslariaren aierupena dakarkigu filmak.
Dokumentalak
Claudio Di Girolamo
Txile
47 min.
Film ertaina
Herrizka batetan lan egiten duen apaoza lepagainean tiro bat duela azaltzen da. Heriotzaren aurreko orduetan berarekin egondako pertsonen azalpenek asesinatzea nola izan zen argitzen dute. Lurperatze eta hiletak herritarren manifestazio masiboan bilakatuko dira.
Eliza - Dokumentalak
Antonio Skármeta
postariak herrizka txiki batetako etxe guztietara posta garaiz darama. Horeitako batetan Pablo Neruda bizi da. Postaria eta Pablo jauna metafora, poesi eta amodio zailez berriketan ari dira. Pertsonai erreal udariz hornitutako fikziozko obra bat, Chileko bost urteen historioa larogeitamar minututan sintetizatzen duelarik.
Fikzioa
Augusto Góngora
Txile
10 min.
Film laburra
Juan Pablo II Txilera datorren egunaren bezperako giroa, ustekariak, jarrera ofiziala, kale errepresioa...
Eliza - Dokumentalak
Orlando Lübbert
Alemaniako Errepublika Federala
30 min.
Film laburra
Santiago de Chileko underground kultura sertan den.
Musika Popularra - Dokumentalak
Jose Maria Berzosa
Antartikoan kokaturik diren txiletar base zientifiko eta militarretan zehar eginiko ibilaldia eta gero, Augusto Pinochet Generalak bere bizitzaren joan etorriak kondatzen ditu, bere literatur obrarik begikoenak, bere zaletasunak eta besteak beste, familia, erlijioa, etorkizuna, prentsa... lasaitasuna eta halako gaiez dituen iritzi propioak aldarrikatu ere.
Kolpea - Dokumentalak
Ignacio Agüero
Txile
30 min.
Film laburra
Txilen filmak egiten dituztenei buruzko filma honakoa. 1984ko maiatza eta 1985eko abendua bitartean, errodaiak eten siren zuzendari bakoitzari zertan zenilen galdegin ahal izateko. Elkarrizketatuak ondokoak direlarik: Luis Vera, "Hechos consumados", Francisco Vargar, "Santiago Blues", Tatiana Gaviola, "Machali 1951", Cristián Lorca, "Nemesio", Andrés Racz, "Dulce Patria", Joaquín Eyzaguirre, "Dolores", Patricio y J. Carlos Bustamante, "La isla".
Diktadura eta zinema - Dokumentalak
Pastoral Obrera
Txile
42 min.
Film ertaina
Sergio Castilla
Txiletar diktadura garaiko izkutuko espetze batetan igarotako hiru egunen narrazioa, torturatua eta torturatzailearen arteko elkartopatze desberdinen azalpena medio.
Fikzioa
Orlando Lübbert
Alemaniako Errepublika Federala
90 min.
Carlos, Juan eta Lorenzo, sozial maila ezberdinetako gazteak elkarrekin argentinara adegiten saiatzen dabiltza, ihesaren zehar chiletar polizia militarra atzetik inguratuz dabilerarik. Gertakizun erreal batetab oinarritua, amore eman eta akatsei buruzko ausnarketa bat da, burukritikaren bidez egoera berri baterantz.
Fikzioa
Sergio Bravo
Txile
20 min.
Film laburra
Santiagoko kaleetatik organilo jotzaile ibiltari baten lanaldia. Txileko Saiakera Zinema Zentruaren lehenetariko produkzio bat da.
Walter Heynowski, Gerhard Scheumann
Alemaniako Errepublika Federala
73 min.
Juan Andrés Racz
Chileko demokraziaren alde eta Pinocheten diktaduraz globalki berri emateko hogei bat txiletar zinegileen aurreneko saialdia dugu. Errealitate objetiboa lehiatuki emanez, gezurrik gabe, odolatik gertuago tintaz baino, Garcia Lorkak Nerudari zioenez, filmak askatasunaren alde egiten du apostu. Aurrez aurrer eta esku garbiz eginiko saio honek frogatu bide bahi du, bortizkeria eta demagojia gorabehera inori azalpenik eman gabe Chilen zinema egin daitekena.
Diktadura eta zinema - Dokumentalak
Walter Heynowski, Gerhard Scheumann, Peter Hellmich
Alemaniako Errepublika Federala
70 min.
1975eko Maiatza-Ekaina bitartean filmatua. Dokumental honek eregimen berriaren esfera politiko gorenetara murgiltzen gaitu, estatu kolpeaz gero bi urte eskasetara.
Kolpea - Dokumentalak
Augusto Góngora
Txile
20 min.
Film laburra
Poliziak kalean atxilotu eta bertan bizirik hil situeneko bikote gaztearen, Carmen gloria quintana eta Rodrigo Rojas, odisea kondatzen du. Rodrigo Rojas hantze hil zen herreduren zioz. Carmen Gloria Quintana erabat desitxuraturik geratu zen arten, ezin izan zuen Estatu batuetatik, non ospitalizatua egon baitzen, Chilera itzuli Aita Santuaren bisita arteraino.
Eliza - Dokumentalak
Álvaro J. Covacevich
Militar kolpea baino bi urte aurretik, Salvador Allende eta Fidel Castrori, Chile eta Cubako egoera politikoei eta berauen irtenbideei buruz, gonbaraketa modian aldiberean eginiko elkarrizketa. Entrevistatzailea, izan ere, Augusto Olivares dugu, Txileko Telebista Nazionaleko zuzendari, eta La Monera jauregiko asaltoan hilik gertatu izana.
Kolpea - Dokumentalak
Pedro Sienna
istoriaren haria XIX. mende hasieran kokatzen delarik, Manuel Rodríguez balentriak azaltzen zaizkigu, berau izan bait zen espainiar zapalkuntzaren kontrako independentzia borroka bitartean herriak begikoen zueneko txilatar heroea. Manuel Rodríguez gizon ikasia bezain ausarta izaki, edonolako giro sozialetan murgildurik, bikaini hartu zuen parte matxinatu gudalosteen erankuntzan. 1925eko Azaroak 24an Santiago de Chilen estreinatu izanda, txileko zinema mutuaz dirauen fikziozko filme bakarra dugi konakoa, eta izan bada legez ere latindamerikar zinema mutuko obra garrantzitsuenetariko bat.
Miguel Angel Aravena
Txile
5 min.
Film laburra
Dokumentala eta saiakera zinemaren arteko laburmetraia. Super 8ko jatorrizko soportea marrazki eta pinturekin dago zuzenki landurik.
Dokumentalak
Augusto Góngora
Aita Santuak Txilera egindako bisitari eskeinetako teleazterketa programa, jaso zituen lekukotasunak eta bere begibistan erregimen militarraren aurka egin ziren manifestapenak.
Eliza - Dokumentalak
Patricio Guzmán
Txileko Elizak, gaur egungo egoeraz, Augusto Pinocheten Erregimenaren aurka daraman borrokaz dokumentala.
Eliza - Dokumentalak
Sergio Bravo
Frantzia
7 min.
Film laburra
Pablo Neruda poetaren aurre planoa berau bere olerkiak errezitatuz.
Dokumentalak
Jorge Triviño
Frantzia
13 min.
Film laburra
Pinocheten estatua kolpeaz hamar urte geroztik Chilen sortutako erakunde politiko militarren aintzindariak, Frente Patriótico Manuel Rodríguez delakoa, kamaren presentzia onetsi bide du.
Dokumentalak
Walter Heynowski, Gerhard Scheumann
Alemaniako Errepublika Federala
3 min.
Film laburra
Diktadurapeko garaian, kurtso legaleko diru-paperak ere kontsignak eta mezu politikoak komunikatzeko balio du.
Kolpea - Dokumentalak
Peter Lilienthal
Alemaniako Errepublika Federala
80 min.
Txilen, 1973ko Martxoa: parlamenturako azken hauteskunde demokratikoak. Marcela gazteak, probintzitik etorria eta Santiagon daktilografalari bezala lan egin nahi duena, politikoki hunkitutako gizarte bbatekn egiten du topo. Egoera honek bere etorkizuna markatzen du.
Fikzioa
Ricardo Correa, Hernan Castro, Mario Mutis
Txile
12 min.
Film laburra
"Los Prisioneros" rock taldearen eginahalena; jarrera erantzulearen zioz telebistan agertzea debekaturik izanda ere Chilen arras ospetsu direnak.
Musika Popularra - Dokumentalak
Augusto Góngora
Txile
20 min.
Film laburra
Santiagoko auzo pobretako mutikoak, langabetuen semeak eskuarki, biziaz mintzo dira eta kale gorrian aktuatzen dute, poliziari aurre egiten diotenaren zergatia azalduz. Esanok familia aberatsetako mutikoek esandakoekin gonbaratzen dira. Aldez kontrako bi mundu, ezpairik gabe.
Dokumentalak
Constantin Costa-Gavras
1973.eko iraila. Hego amerikako behekaldeko herrialde batean estatu kolpea gertatzen da. Ikara non-nahi hedatzen da, indal militarrek kaleak hartzen dituzte indarrean, gordetzeko jotzea ezarri eta berealdiko zentsurak edozein askatasun izpi ezabaten du. Gertakizun hauen erdian Charles, auzo populatsu batetan bere emazte Bethrekin bizi den kazetari gaztea, desagertu egiten da. Emaztea eta Ed, aitaginarreba, pentsmaolde ezberdinekoak izan arren, elkarrkin egingo dute Cherlesen bila.
Fikzioa
Sergio Bravo
Bi emakume,, bata piszifaktoria bateko langile eta Santiago hiriburuan irakasle gisa diharduena bestea. Lehendabizikoa itsasora irten eta oraindik itzuli ez zaion senarraren bila dabil. Bestea semea ahantzi nahirik, duela lau urte espetxeratu izana, nahiago baitu hiltzat eman haren sufrimendua imajinatzea baino. Bi emakumeok itsasontzi batetan ezagutuko dira, eta iragana zein oraina elkar nahastatuko, garaiaren arabera txuri beltzeko eta koloreko irudiak tartekatzen direlarik.
Fikzioa
Ignacio Agüero
Txile
30 min.
Film laburra
1973ko estatu kolpea gertatu ahala, Loquéngo gertakerien irudien bitarteko berreraikuntza. Bere gizonetarik bost galdu izan zitueneko familiaren bizitasuna, alegrantzia eta umiltasuna adieraziz, heriotzaren kontrako bizitzaren liberazio eta garaipenaz diharduen film honek, giza eskubideen bortzaketa bidegabearen irudia gorde asmo du.
Diktadura eta zinema - Dokumentalak
Pastoral Obrera
Txile
15 min.
Film laburra
Pablo de la Barra
Txile - Venezuela
90 min.
Akzioa Txilen 1967an gertatzen da eta MIR eko bi militanteen adiskidetasunaz eta ezkutuko ekintza baten prestaketa eta gauzatzeaz dihartu. Filmaren rodaiak eten bat izan zuen estatu kolpearen ondorioz eta burutzaileak Venezuelan amaitu suen, gertatutakoa ikusirik erreflexiozko zenbait eszena gehituz.
Fikzioa
Gaston Ancelovici
Kanada
59 min.
Film ertaina
Garuegundo Txilenganako inguratzean datza filmea; hainbat desagertutakoen ahaideen, abeslari herrikoien eta gai militarretan adituak direnen testigantzaren bitartez hango egoeraren panorama zabal bezain ikaragarria osatuz. Roberto Parada, aktoreak, "Ardiente paciencia"-ren protagonista, Benedettiren obra bat antzestuz agertzen dena, hil zioten semeaz hitzegiten du halaber. Augusto Pinochetek berriz, "Demokraziaren diktadura" delakoaz apologia egiten du.
Diktadura eta zinema - Dokumentalak
Pablo Salas, Pedro Chaskel
Txile
15 min.
Film laburra
Emakumearen nazioarteko Eguna dela eta, Santiagoko kaleetan, 1985eko Urriak 30ean, "Mujeres por la vida" taldeak eratu ekintza batetaz eta poliziaren osteko erantzunaz erreportaia.
Dokumentalak
Michael Cacoyannis
Eroso egokitutako atzerritar familia baten eta, izenik gabeko baina "Dulce patria, tierra de libertad..." hitzekin hasien den himno nazionala dueneko latindamerikar herrialde bateko, burguesia aurretakoiaren konpromezuen kontraesanak azaltzen dira, kolpe militar batek A aurretitzaz izendaturiko presidentea su eta odolez kentzen dueneko hartan.
Fikzioa
Jorge Triviño
Frantzia
7 min.
Film laburra
DINAren torturatzaile-ohi bati eginiko elkarrizketa, zeinaren adierazpenak Gustavo leigh Generalaren, Chileko Batzarkide-ohia, esanekin kontrajartzen baitira.
Dokumentalak
Miguel de la Cuadra Salcedo
Espainia
38 min.
Film ertaina
Salvador Allende Presidente konstituzionalaren aurkako Estatu kolpearen irudiak.
Kolpea - Dokumentalak
Augusto Góngora
Txile
18 min.
Film laburra
Bellavista auzoko Hirugarren Jaialdiko erreportaia. 200.000 lagun bildu ziren.
Musika Popularra - Dokumentalak
Hernán Castro
Azken informagarri alternatiboa, jaialdi aurreko egunetan amaitua. Albiste sistema hau, informazio ofiziala ahultzeko pentsatua, bideokaxetan bidez harpidetuz banatzen da.
Dokumentalak
Pedro Salas, Douglas Hübner
Txileko Herriarekin Inti Illimani taldearen topaketa, hamairu urte gerora, argentindar Mendoza hiri mugakidean, 1985eko maiatzak 30ean. Inti Illimani taldeak bere herrian sartzea galerazia dauka.
Musika Popularra - Dokumentalak
Sebastian Alarcón
Latindamerikako herrialde bat diktadura militarpean dago. Herrialde bera neurri murriztuan ordezkatzen duen akademia militarreko kadeteak dira protagonista. Gizarte biolentu eta nahierarako bailitzan, sarbide ekintzara beharturik dira sarberriak, unilazikoa fisikoa eta morala nozituz. Pablo, "Jaguar" goitizenaz ezagunagoa, indartsua eta azkarra bera, kadeteen buru bihurtzenda; alabaina ustekabean hartua kadete balitarra utziz, erregimenaren kontra dihardutenen mogimenduan lerrokatzen da.
Fikzioa
Tatiana Gaviola
Txile
6 min.
Film laburra
Beldurrei buruzko lana. Lekukogintza positibotan oinarrituz beldurra galtzeko ahaleginei gonbitea. Esaterako, "ezerk ez nau beldurtzen" esaldia, zeina beldurraren ustezko eragileen aipamena bait da, errepikatuz.
Dokumentalak