"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ORSON WELLES
Orson Wellesek (1915) aho zabalik utzi zuen mundua 1941ean bere debut goiztiarrarekin: Citizen Kane zen haren lehen zuzendari lan hura, eta gaur egun zinemaren historiako film onenetako bat irizten zaio. Haren ondotik beste hainbat film gogoangarri iritsi ziren: The Magnificent Ambersons (1942), The Lady From Shanghai (Shanghaiko anderea, 1946), Othello (1952), Touch of Evil (1958), The Trial (1962), Chimes at Midnight (Kanpai-hotsak gauerdian, 1966) eta F for Fake (1973). Aktore gisa, bere filmetan eginiko lanez gain, nabarmentzekoak dira The Third Man (Hirugarren gizona, 1949) eta Compulsion (1959) filmetan eginiko antzezpenak.