"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
LUIS BUÑUEL
Surrealismo zinematografikoaren aita eta zine-zuzendaririk originalenetakoa, Buñuelek (1900) astindu ederra eman zuen Un chien andalou (Txakur andaluziarra, 1929) eta L´âge d'or (Urrezko aroa, 1930), bere lehen lanekin. Gizakia, Eliza eta burgesia gogor kritikatu zituen bere irudimen oparoaren bidez. Erabateko zinea dira Nazarín (1958), El ángel exterminador (1962), Viridiana (1961), Tristana (1970), Belle de jour (Egunez ederra, 1967) edo Le charme discret de la bourgeoisie (1972). Las Hurdes bere lehen lanetako bat da.