"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
PIER PAOLO PASOLINI
Olerkari eta nobelagile, gero zinemagile, urratzaile porrokatua izan zen. Probokazioa, kontraesana, umore-sena, berezkoaren defentsa eta poesia baliatu zituen ezarritako arauekiko bere desadostasuna bideratzeko. Mamma Roma (1962), Teorema (1968), Il Decameron (Decamerona, 1971) eta I racconti di Canterbury (Canterburyko ipuinak, 1972) filmatu zituen, besteak beste. 53 urte zituela hil zuten.
BERNARDO BERTOLUCCI
Parma, 1940. Zinema italiarraren haur prodijioa (21 urte zituela Pasoliniren laguntzaile moduan hasi eta hurrengo urtean bere lehen filma zuzendu zuen). Zehaztasunez landutako perlak aurki daitezke bere filmografian, besteak beste, La commare secca (1962), Prima della rivoluzione (Iraultza baino lehen, 1964), Il conformista (1970), Last Tango in Paris (Azken tangoa Parisen, 1972) edo Novecento (1975).
JEAN-LUC GODARD
Bazin, Truffaut, Rohmer, Rivette eta Chabrolen lagun, Jean-Luc Godardek (Paris, 1930) 1954an burutu zuen bere lehen film laburra. Á bout de souffle (1959) pelikularekin Nouvelle Vague-ren ezagutaraztea erdietsi zuen. Zine klasikoa, politikoa, saiakerakoa, atalkakoa, bideoa, telebista egin du... arrakasta, porrota, polemika eta gaitzespena bereganatuz. 90 izenburu ingururen egile Le mépris (Mespretxua, 1963), Pierrot le fou (Pierrot eroa, 1965), La chinoise (1967), estilo bihurri, probokatzaile eta asaldatzailea erakutsi ohi du.
CARLO LIZZANI
Carlo Lizzani (Erroma, 1922) zuzendari eta gidoilaria da. Bere lanik ezagunenak dira: Banditi a Milano (1968), Cronache di poveri amanti (1954) eta La vita agra (1964) .