72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Made in Spain
Made in Spain
Pablo Hernando
Espainia 
101 min.
Hugo Vartánek zailtasunak ditu hilabete amaierara iristeko, eta ideiarik gabe geratu da bere hurrengo libururako. Egun batean, ezagun bat hilketa baten lekuko izan zela jakingo du, eta bere nobelan istorio hori erabiltzeko asmoz, ikertzen hasiko da.
Carles Torras
Espainia - AEB 
83 min.
Larry kristau ebanjeliko sutsu bat da. New Yorken bizi da eta etxe-aldaketetako zamaketari gisa lan egiten du, baina iragarkietako aktore profesionala izatea du amets. Larryren zoria aldatu egingo da, ustez, Alexandra bere bizitzara heltzen denean.
©2015 VACA FILMS-MORENA FILMS-INVASOR A.I.E-TELEFÓNICA STUDIOS- CAPITAL INTELECTUAL, KRAMER&SIGMAN FILMS - MARE NOSTRUM PRODUCTIONS
© ©2015 VACA FILMS-MORENA FILMS-INVASOR A.I.E-TELEFÓNICA STUDIOS- CAPITAL INTELECTUAL, KRAMER&SIGMAN FILMS - MARE NOSTRUM PRODUCTIONS
Daniel Calparsoro
Espainia - Argentina - Frantzia 
97 min.
Goiz euritsu bat. Sei gizon armatu banku baten egoitza nagusira sartu dira, Valentzian, lapurreta egitera. Lapurreta garbi eta erraza izan behar zuena, ordea, korapilatu egingo da laster, sukurtsalaren zuzendariak segurtasun-kutxetako batean ezkutatzen den sekretu bat argitara ateratzen duenean. Giroa berotu egiten da bandako liderren artean eta susmoak hedatzen dira banku barruan eta kanpoan, Gobernua bera ere estu jartzeraino.
© Morena Films SL - Match Factory Productions - El Olivo La Película A.I.E
© © Morena Films SL - Match Factory Productions - El Olivo La Película A.I.E
Iciar Bollain
Espainia - Alemania 
98 min.
Almak (20 urte) oilasko haztegi batean lan egiten du. Haren aitonak, duela urte asko, hitz egiteari utzi zion; orain, jateari uztea ere erabaki du. Alma obsesio batek joko du: aitona bere onera ekar dezakeen gauza bakarra familiak haren borondatearen aurka saldu zuen mila urtetik gorako olibondoa berreskuratzea da.
Pedro Almodóvar
Espainia 
98 min.
Julieta Madrilen bizi da, Antía alabarekin. Isiltasunean pairatzen dute biek Xoanen -Antíaren aitaren eta Julietaren senarraren- galera. Baina oinazeak, batzuetan, pertsonak batu beharrean bereizi egiten ditu. Antíak hemezortzi urte betetzen dituenean, alde egingo du, amari azalpenik batere eman gabe. Julietak zeru-lurrak astinduko ditu Antíaren bila, baina alabaz zer gutxi dakien konturatzeko baino ez dio balioko. Julieta filmak ziurgabetasunari aurre egiteko amak egin beharreko borrokaz dihardu. Patuaz ere mintzo da, erruduntasun-konplexuaz eta misterio ulertezin batez: maite ditugun pertsonak guretzat inoiz ezer izan ez balira bezala eta are existitu ez balira bezala bazter uztera bultzatzen gaituen misterioaz.
Fernando González Molina
Espainia 
160 min.
Urteetan ahaztutako eskutitz bat nahigabe aurkitzeak bidaian eramango du Clarence, hasi Huescako mendietatik eta Biokora arte, haren aita Jacobok eta osaba Kilianek gaztaro gehiena igaro zuten lurra bisitatzera.
Fernando León de Aranoa
Espainia 
120 min.
Gure oraingo historiako prozesu politiko ustekabekoenaren eta zorabiagarrienaren errelato bat, sukalde barrutik egina. Podemosen eraikuntzaren jarraipen xehea. Proiektu politiko bat urtebetean lantzeko moduari buruzko eskuliburu bat.
Kike Maíllo
Espainia 
106 min.
Ekintza-thriller bat, eromenezko 48 orduan. Bi anaia berriro elkartuko dira, bost urtez bananduta egon eta gero. Bata kartzelan egon da. Besteak lapurreta egin dio ebatsitako gaien trafikatzaile arriskutsu bati, eta orain Diana bere alaba txikiarekin ihesi doa. Hirurok bidaia bati ekingo diote, Andaluzia bortitz, mitiko, latz eta basati batean zehar. Bidaia horretan, iraganeko zauri zaharrak azaleratuko dira, eta anaiek adiskidetu beharra izango dute bizitza salbatzeko.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: