"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Almak (20 urte) oilasko haztegi batean lan egiten du. Haren aitonak, duela urte asko, hitz egiteari utzi zion; orain, jateari uztea ere erabaki du. Alma obsesio batek joko du: aitona bere onera ekar dezakeen gauza bakarra familiak haren borondatearen aurka saldu zuen mila urtetik gorako olibondoa berreskuratzea da.