"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Goiz euritsu bat. Sei gizon armatu banku baten egoitza nagusira sartu dira, Valentzian, lapurreta egitera. Lapurreta garbi eta erraza izan behar zuena, ordea, korapilatu egingo da laster, sukurtsalaren zuzendariak segurtasun-kutxetako batean ezkutatzen den sekretu bat argitara ateratzen duenean. Giroa berotu egiten da bandako liderren artean eta susmoak hedatzen dira banku barruan eta kanpoan, Gobernua bera ere estu jartzeraino.