"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Julieta Madrilen bizi da, Antía alabarekin. Isiltasunean pairatzen dute biek Xoanen -Antíaren aitaren eta Julietaren senarraren- galera. Baina oinazeak, batzuetan, pertsonak batu beharrean bereizi egiten ditu. Antíak hemezortzi urte betetzen dituenean, alde egingo du, amari azalpenik batere eman gabe. Julietak zeru-lurrak astinduko ditu Antíaren bila, baina alabaz zer gutxi dakien konturatzeko baino ez dio balioko. Julieta filmak ziurgabetasunari aurre egiteko amak egin beharreko borrokaz dihardu. Patuaz ere mintzo da, erruduntasun-konplexuaz eta misterio ulertezin batez: maite ditugun pertsonak guretzat inoiz ezer izan ez balira bezala eta are existitu ez balira bezala bazter uztera bultzatzen gaituen misterioaz.