"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Ekintza-thriller bat, eromenezko 48 orduan. Bi anaia berriro elkartuko dira, bost urtez bananduta egon eta gero. Bata kartzelan egon da. Besteak lapurreta egin dio ebatsitako gaien trafikatzaile arriskutsu bati, eta orain Diana bere alaba txikiarekin ihesi doa. Hirurok bidaia bati ekingo diote, Andaluzia bortitz, mitiko, latz eta basati batean zehar. Bidaia horretan, iraganeko zauri zaharrak azaleratuko dira, eta anaiek adiskidetu beharra izango dute bizitza salbatzeko.