74SSIFF - 2026ko irailak 18/26
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Hizketaldiak
Hizketaldiak
Fichas
Fichas
 
Hizketaldiak atalaren hasierako hizketaldiaren bidez elkarrizketa bat ezarri nahi da Francine Maislerren eta María Laura Berchen artean; Maisler sektoreko casting-zuzendari garrantzitsuenetako bat da, hirurogei film luzerekin baino gehiagorekin, eta Berch, berriz, casting-zuzendari eta aktore-coacha da, 2002tik Argentinako berrehun zinema-proiektutan baino gehiagotan parte hartu duena. Hizketaldi horren bidez, Zinemaldiak lanbide horren gainean jarri nahi du arreta, eta aktore-zuzendaritzaren ezkutuko kontuei eta film baterako zerrenda bat osatzerakoan profesionalek dituzten erronkei buruz hitz egiteko gune bat sortu nahi du. Hizketaldia Maislerren ibilbidean oinarrituko da, Berchek lanbidearen inguruan dituen ikuspegi, esperientzia eta ezagutzarekin.
Ostirala 20, irailak
12:00 h.
Irekiera. Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
Elkarrizketa honekin, Zinemaldiak, Euskal Aktoreen Batasunarekin batera, antzezpenaren industriak gaur egun dituen erronketan jarri nahi du arreta: aktoreak influencerrekin ordezkatzea, sare sozialetan duten jarraitzaile kopuruaren arabera kontratatzea, aktore naturalak bilatzea, adimen artifizialak lan-prozesuetan izan dezakeen eragina, etab.
Ostirala 20, irailak
18:00 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
Sean Baker zuzendari eta gidoigile estatubatuarrak narrazio zinematografikoari buruz duen ikuspegi berritzaile eta errealista partekatuko du. Gizartearen ertzetan gertatzen den guztia erretratatzeko moduagatik ezaguna, bere sormen-prozesua eta zineman benetakotasunaren alde duen konpromisoa eztabaidatuko ditu. Bakerrek hainbat gai aztertuko ditu mintzaldi horretan, hala nola irudikapen txikiegia duten komunitateen irudikapena, zinema independentearen erabilera aldaketa sozialerako baliabide gisa, eta bere lanen ezaugarri izan diren teknika zinematografiko berritzaileak, hala nola The Florida Project, Tangerine eta Cannesen berriki Urrezko Palma irabazi duen Anora; izan ere, Anorak Zinemaldiaren edizio honetako Perlak sailean parte hartuko du.
Larunbata 21, irailak
12:00 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
Azken urteotan nabaria da true crime delakoak pizten duen interesa gero eta handiagoa dela. Fikzioak edo dokumentalak izan, streamingeko eduki-banatzaileek halako gertakariak benetako entretenimendu-nahukatzat jo ohi dituzte, interes handia pizten baitute.
Hizketaldiak - Industria
Larunbata 21, irailak
17:00 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrera librea industriako eta prentsako akreditazioarekin.
 
Industrian dauden desparekotasunez eta botere-dinamikez jabetuta, emakume zinemagileen elkarteek, Donostia Zinemaldiarekin batera, ikus-entzunezko ekoizpenean praktika berriak bultzatzen dituzte, zaintza, abusuen prebentzioa eta inklusio intersekzionala lehenesteko, ekoizpenean parte hartzen duten guztien ongizate integrala aintzat hartzen duen aldaketa esanguratsu bat aurkitze aldera. Horrela, Hizketaldi honetan, aldaketa horien erronkak eta ingurune segurua eta errespetuzkoa ziurtatuko duten zaintza-politiken garrantzia aztertuko dira, aniztasuna baloratuko duten praktika intersekzionalak aplikatzeko ikuspegiak partekatzeaz gainera. Ideia-truke honen helburua egungo erronkak nabarmentzea da, baita ikus-entzunezko industria inklusibo eta bidezkoagoa izan dadin lortzeko ekintza zehatzak inspiratzea ere, generoa, arraza, sexu-orientazioa edo bestelako ezaugarriak edozein izanik ere.
Astelehena 23, irailak
11:00 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
Leos Carax zinema-zuzendari, kritikari eta idazle frantziarrak hainbat sari jaso ditu jaialdi ugaritan, besteak beste, Les amants du Pont-Neuf  (1991), Holy Motors (2012) eta Annette (2021) lanekin. Donostiara itzuli da (Zabaltegi-Tabakalera sailean lehiatuko da) C'est pas moi / It's Not Me bere azken lanarekin, eta film ertain horretan, zinemagileak 40 urtetik gorako filmografiaren autorretratu itxurako berrikuspen bat egiten du eta zalantzan jartzen ditu bere bizitzako etapa nagusiak. Elena López Riera zinemagilearekin izango duen hizketaldi honetan zinemara hurbiltzeko duen moduaren hainbat alderdi partekatuko ditu errealizadore frantsesak ikus-entzuleekin.*Saioak C'est pas moi / It's Not Me filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Astelehena 23, irailak
12:30 h.
 
Zinema iberoamerikarrean transmaskulinitatearen irudikapenari buruzko elkarrizketa, zinema industria inklusiboa eta segurua eraikitzeko moduari buruzko iritziak eta ideiak partekatzeko helburuarekin. Iberoamerikako industriako profesionalen esperientzia abiapuntutzat hartuta, ikuspegi transbertsalak eraikitzeko gertatzen ari diren estrategietan eta aldaketetan oinarrituko da elkarrizketa. Narratiba zinematografikoek begirada berriak nola ekartzen dituzten aztertuko da, iragana berriro bisitatuz eta etorkizun inklusiboagoa irudikatzeko erreferente berriak arakatuz.
Hizketaldiak - Industria
Asteartea 24, irailak
10:30 h.
Sarbidea industria akreditazioarekin eta publikoarentzako sarbide librea edukiera bete arte.
 
Nola pantailan hala pantailatik kanpo errepresentazio anitz eta ekitatiboak duen garrantziari helduko zaio hizketaldi honetan. Filmetan pertsona desgaituak sartu eta horiekin istorio eta pertsonaia interesgarriak sortzeak zer-nolako garrantzia duen aztertuko da, galdera hauei erantzuten saiatzeaz gainera: zein izaten dira akatsik ohikoenak desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzean? Nola hobetu zinema-platoetarako irisgarritasuna? Gainera, zinema-industria inklusiboagoa bermatzeko ekoizpen-, zuzendaritza- eta gidoigintza-eginkizunetan aniztasuna zergatik den funtsezkoa ere aztertuko da. British Film Instituterekin elkarlanean antolatutako saio honekin, Zinemaldiak bereziki azpimarratu nahi du inklusibotasuna handitzeak, kontatutako istorioak aberasteaz gain, eragin positiboa duela gizartean, giza aniztasuna islatzen eta baliozkotzen baitu.
Asteartea 24, irailak
11:30 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
Hizketaldi honetan, film baten muina harrapatzeaz haraindi kultura zinematografikoaren sinbolo iraunkor ere bihurtzen diren zinema-kartelak sortzeko artea aztertuko du James Verdesotok. Pulp Fiction, Ocean's Eleven eta bestelako film ikonikoetan lan eginez eratutako estrategiekin, Verdesotok film baten narratiba, gaiak eta inpaktu emozionala irudi zirraragarri bakar batean nola adieraz daitezkeen azalduko digu. Bere ibilbidean zehar kameratik kanpo bizitako pasadizoen bidez, marketin bisuala zuzendariaren ikuspegiarekin eta filmaren tonuarekin uztartzeko eginkizun erabakigarria nabarmenduko du Verdesotok. Zinemagile, ekoizle eta ikasleentzako aholku praktikoak emango ditu, kartel, trailer eta eduki digitalek filma zehatz-mehatz islatzen dutela eta nahi dituen ikus-entzuleak erakartzen dituztela ziurtatzeko diseinu-ekipoekin eraginkortasunez lankidetzan aritzeko moduaz mintzatzeaz gain.
Asteartea 24, irailak
17:30 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
BIMErekin lankidetzan antolatutako hizketaldi honetan, Antón Álvarezek (C. Tangana) −New Directors sailari hasiera emango dionak zuzendu duen lehen film luzearekin, La guitarra flamenca de Yerai Cortés izenekoarekin−, musikak zineman (eta alderantziz) duen eraginaz eta soinu- eta musika-unibertso osoa eratzeko sormen-prozesuaz hitz egingo digu Harto Rodríguezekin eta Yerai Cortés berarekin (filmeko musikaren egileak biak Álvarezekin batera).*Saioak La guitarra flamenca de Yerai Cortés filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Asteartea 24, irailak
15:30 h.
 
Zinemagile, idazle eta komisario estatubatuar ez-bitarrak I Saw the TV Glow bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, We're All Going to the World's Fair bere lehen lana Sundance jaialdian erakutsi eta hiru urtera. Garai hartan ahots berritzat joa bere herrialdeko zinema-panorama independentean, Schoenbrunek bere bizitzako xehetasunak partekatuko ditu hizketaldi honetan: bere sorkuntza-prozesua, zinema-eskolatik lan-mundura igaro zenekoa, eta bere filmetarako inspirazio eta ingurune gisa hartzen duen unibertsoa.*Saioak I Saw the TV Glow filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Asteazkena 25, irailak
15:30 h.
 
Adimen artifizialak pertsonen ekintzak eta arrazoibideak zehaztasunez erreplikatzeko duen trebetasunak gero eta eragin handiagoa du giza bizitzan. Funtsezko eraldaketa horrek zuzenean eragiten die kultura-industriei eta irudien ekoizpena arautzeko moduari eta, horretarako, beharrezkoa da legeria aldatzea eta profesionalak ados jartzea. Adimen artifizialak, irrika handiak ez ezik, kezka handiak ere sortzen ditu (hein berean) eta gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruz hausnartzera bultzatzen gaitu. Izan ere, halako teknologiak jada ez dira erraztaile hutsak, hori baino askoz gehiago baizik.
Hizketaldiak - Industria
Osteguna 26, irailak
12:30 h.
Sarbidea industria akreditazioarekin eta publikoarentzako sarbide librea edukiera bete arte.
 
Laura Carreira portugaldar zinemagileak, Red Hill (2019), BAFTA Scotland Awards edo Veneziako Zinemaldian lehiatu zen The Shift (2020) filmeetan Film Labur Onenaren sarirako izendatua, hainbat film labur arrakastaz estreinatu ondoren, Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean bere estreinako film luzea aurkezten du, On Falling. HIzketaldi honek filma egiteko prozesuari buruz lehen eskutik ikasi nahi du, baita zinemak aldaketak sustatzeko, kontzientziatzeko eta gizartea aldatzeko dituen aukerei buruz ere.*Saioak On Falling filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Hizketaldiak - Nest
Osteguna 26, irailak
15:30 h.
 
Hizketaldi honek zinema garaikideak krisi klimatikoari nola heltzen dion aztertuko du, ez bakarrik hondo apokaliptiko bat bezala, baizik eta istorioak eta pertsonaiak moldatzen dituen elementu nagusi bezala. Hala, eztabaidak arreta jarriko du zinemagileak nola ari diren narratiba tradizionalak birdefinitzen ingurumen-larrialdiak islatzeko, giza drama eta ekologia uztartzen dituen genero edo azpigenero berri bat sortuz. Testuinguru horretan, ahots berri horiek sentsazionalismotik eta katastrofikotik aldentzea bilatzen dute, ikuspegi ñabartuagoak hautatuz, erresistentziari, egokitzapenari eta konponbideen bilaketari buruzko istorioak barne.
Osteguna 26, irailak
17:30 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
John Crowleyk Intermission bere lehen film luzea aurkeztu zuen 2003an New Directors sailean, eta Andrew Garfield zuzendu zuen haren lehen filma, Boy A, 2007an. 20 urte geroago, elkarrizketa honek bi karrerek urteetan zehar izan duten garapenean sakondu nahi du, baita Donostian aurkeztuko duten We Live in Time filma egitean zuzendaritzatik eta interpretaziotik izandako berrelkartzea eta lan-prozesua nolakoa izan den ere. Nick Paynek, filmaren gidoilariak, ere parte hartuko du hizketaldi honetan, gidoiaren idazketatik bere ikuspegia emanez.
Ostirala 27, irailak
12:00 h.
Itxiera. Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
 
"Hedabide berriak: zinema eta jaialdiak sare sozialen garaian" hizketaldian, Diego Batlle −Otroscines.com plataformako zuzendaria−, Pepa Blanes −Cadena Ser kateko kultura-ataleko burua−, Wendy Ide −The Observer argitalpeneko kritika-saileko burua− eta Guy Lodge −Varietyko kritikaria−, euren esperientzia pertsonala partekatuz ariko dira hizketan sare sozialak zinemari eta jaialdiei buruzko informazioa emateko baliatzeko moduaz, eta eztabaidatu egingo dute beharrezkoa ote den sare sozialetan egotea gomendio-funtzioa betetzeko.
Ostirala 27, irailak
16:00 h.
Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: