"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinemagile, idazle eta komisario estatubatuar ez-bitarrak I Saw the TV Glow bere bigarren film luzea aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, We're All Going to the World's Fair bere lehen lana Sundance jaialdian erakutsi eta hiru urtera. Garai hartan ahots berritzat joa bere herrialdeko zinema-panorama independentean, Schoenbrunek bere bizitzako xehetasunak partekatuko ditu hizketaldi honetan: bere sorkuntza-prozesua, zinema-eskolatik lan-mundura igaro zenekoa, eta bere filmetarako inspirazio eta ingurune gisa hartzen duen unibertsoa.
*Saioak I Saw the TV Glow filmaren proiekzioa eta ondorengo hitzaldia barne hartzen ditu.
Jane Schoenbrunek (New York, AEB. 1987) A Self-Induced Hallucination (2018) dokumentala eta We're All Going to the World's Fair (2021) eta I Saw the TV Glow fikziozko filmak zuzendu ditu (Sundance jaialdiko Midnight sailean eta Berlinaleko Panorama atalean eta abarretan aurkeztu zen azken hori). The Eyeslicer (2017) telebista-ikuskizuna ere zuzendu du.