72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Contando Films/Network Movie&Studio Zentral/ZDF
© Contando Films/Network Movie&Studio Zentral/ZDF
Michael Fetter Nathansky
Alemania 
104 min.
Nadinek lantegi batean egiten du lan, eta Paul lankidearen askotariko itxurak ezagutzen hasten denean, harekin maiteminduta dagoela ohartuko da. Urte batzuk geroago, maitasuna lausotu denean, Nadinek bere begirada propioa zalantzan jarriko du. Europako meatze-eskualde zabalenean girotua, Mannequins (behin-behineko titulua) maitemintzearen magiari eta maiteminduta egoteari uzteko prozesu mingarriari buruzko drama bat da.
María Trénor
Espainia - Polonia 
34 min.
Robert Wyatten musika eta bizitzan inspiratua, Rock bottom Boben eta Alifen arteko maitasun-istorio autosuntsitzailea da. 70. hamarkadaren hasierako hippy kulturaren zurrunbilo sortzaile eta apurtzailean murgilduta dagoen artista bikote gazte honentzat, drogek uda sutsua amesgaizto bihurtuko dute, baita Wyattek bere musikan jorratzen dituen bidaiak bultzatu: sorkuntza artistikoaren euforia eta larritasuna, drogekiko lilura inkontzientea, errutinarekiko desengainua eta degradazio fisiko eta mentala.
Roya Sadat
Espainia - Herbehereak - Frantzia - Taiwan 
95 min.
Afganistango gerra zibila lehertzear dagoela, betidanik adiskideak izan diren Surayak (komunista eta diruduna) eta Simak (umila eta musulmana) beren bizi-erabakiak eta printzipio moralak zalantzan jarri beharko dituzte, asaldura politikoaren kontrako aldeetan nahastu ondoren.
Mihály Schwechtje
Hungaria 
96 min.
Bogi kantu-ikasle talentudunak diru pixka bat irabazten du bere lehengusuaren seme-alabak zainduz. Lehengusua bikote-krisian dagoelarik, neskak ezin izan zion laguntza ukatu. Azken azterketa-egunean, haurrekin dagoela, txikienak hozkailuko iman bat irentsiko du ustekabean. Bogi, izuturik, ez da ausartzen haurraren gurasoei istripuaren berri ematera. Egunak aurrera egin ahala, obsesionatu egingo da gertakariarekin, eta seguru dago haurra hil egingo dela. Burua galtzen hasiko da, bere burua zigortu behar duela sinetsi arte.
Zeynep Köprülü
Turkia - Alemania 
87 min.
Deniz bere herrira itzuli da ama alargunaren bigarren ezkontza dela-eta. Bisitaldian gainditutzat jotzen zituen haserrea, beldurra eta errua berpiztuko zaizkio. Amak familia-etxetik alde egiten duenean, bizitako tragediak berriro jazarriko du Deniz, itsasoan itotako aitarengan pentsatzeari utzi ezinik. Gainera, ziur dago bere amak zorigaiztoko istripuaren errua botatzen diola eta horregatik egin duela ihes. Halaber, ama ez bezala, konturatuko da ezingo duela aurrera jarraitu bere arazoei aurre egin arte. Eztabaida baten ondoren, Deniz bere iraganarekin adiskidetuko da eta prest egongo da bere gaztaroa atzean uzteko. Bakea sentitzen du itsasoari begira, jada ez baitu arriskutzat jotzen, askapen sinbolotzat baizik. Azkenik, uretan murgiltzea erabakiko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: