"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bogi kantu-ikasle talentudunak diru pixka bat irabazten du bere lehengusuaren seme-alabak zainduz. Lehengusua bikote-krisian dagoelarik, neskak ezin izan zion laguntza ukatu. Azken azterketa-egunean, haurrekin dagoela, txikienak hozkailuko iman bat irentsiko du ustekabean. Bogi, izuturik, ez da ausartzen haurraren gurasoei istripuaren berri ematera. Egunak aurrera egin ahala, obsesionatu egingo da gertakariarekin, eta seguru dago haurra hil egingo dela. Burua galtzen hasiko da, bere burua zigortu behar duela sinetsi arte.