"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Nadinek lantegi batean egiten du lan, eta Paul lankidearen askotariko itxurak ezagutzen hasten denean, harekin maiteminduta dagoela ohartuko da. Urte batzuk geroago, maitasuna lausotu denean, Nadinek bere begirada propioa zalantzan jarriko du. Europako meatze-eskualde zabalenean girotua, Mannequins (behin-behineko titulua) maitemintzearen magiari eta maiteminduta egoteari uzteko prozesu mingarriari buruzko drama bat da.