72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Nest
Nest
Filmak
Filmak
Hizketaldiak
Hizketaldiak
Eskola magistralak
Eskola magistralak
Bideoak
Bideoak
Portraits
Portraits
Sariak
Sariak
Hautespen - Batzordea
Hautespen - Batzordea
Nehal Vyas
India 
21 min. Film laburra
India, nire nazioa, berreraikitzen ari dira. Indiako zimenduak lur imajinatu batean ari dira ezartzen, ziurtatzen dutenez nire amonaren Jainkoaren jaioterria den horretan. Amonak udako gau askotan transmititu zidan mitologian, bere Jainko hori magikoa, atsegina, irudimentsua eta demokratikoa zen, nire Indiak izan behar zuen bezalakoxea. Baina gaur egun, bertsio eta berrinterpretazio ugari dituenez, ipuin hura baliabide politiko gisa ari da erabiltzen hindutva estatu baten nahi bortitza adierazteko. Pelikula honen asmoa ahaztutako nazio bat gogoratu eta amestea da.
Aulona Selmani
Suitza 
25 min. Film laburra
Bere semeari heriotza eragin zion sarraski batetik bizirik atera zen Daut, eta 20 urtez gutun bat entseatzen aritu da. Egun horretan ikusi zituen izugarrikeriei buruz inoiz deklaratzera deitzen badu Hagako Auzitegiak, zer esango duen jaso nahi du gutun hartan. Oroitzapenen zama astunagoa bihurtuko zaio anaia gaixotasun batek jota hil dela jakitean, orain Daut gertaera gogoratzeko bizirik atera den azkena izaki. Testigantzaren xehetasun garrantzitsuetan huts egiten hasiko zaio burua. Baliteke bere semearentzat justiziarik inoiz ez lortzea. Bere anaiarentzat. Bere lagunentzat. Barkatuko al diote hildakoek amore eman eta ahanzturaren mende jartzeagatik?
Marie Falys
Belgika 
23 min. Film laburra
Adèlek 12 urte ditu eta ez du eskolara itzuli nahi. Nahiago du monopatinean ibili eta besteei urrutitik begiratu. Alabaina, isolamendu horrek zalantzan jarriko du zer-nolako emakumea izan nahi duen heltzean.
Izabela Zubrycka
Polonia 
13 min. Film laburra
Ba al dago gure hileta imajinatzeko modurik? Halina Podlasieko azken hileta-kantarietako bat da. Bere seme Andrzej ehorzlea da. Milaka pertsona igaro dira beste aldera ama-semeek lagunduta. Semeak zuloak egiten zituen, eta amak, berriz, abestu. Protagonisten existentzian, bizitzak heriotzarekin talka egiten zuen. Normaltasunak izpirituekin. Errealitateak ametsarekin. Hileta-kexuak isiltasuna hautsiko du.
Severina Vaičiūnaitė
Lituania 
18 min. Film laburra
24 urterekin, Sofija kontsolamendua bilatzen ari da nerabezaroko oroitzapen hunkigarri batean, eta Mykolas joateko prestatzen ari da. Vilnako gauean, ustekabeko biren artean, agur esateko eta aurrera jarraitzeko adorea aurkituko du emakumeak, oroitzapen onek eta adiskidetasun iraunkor batek bultzatuta.
Natalia García Clark
Mexiko 
20 min. Film laburra
Sare sozialetako eztabaidek bizia ematen diete Mexiko Hiriko Paseo de la Reforma pasealekuko estatuei. Zikloak tartekatuko ditu giroak: kaosa eta ordena, adierazpena eta zentsura, memoria eta ahanztura. Aro dekolonial eta feminista berri bat iritsi da. Hiriko espazio publikoaren eta haren sinboloen aldaketetatik errealitateak sortuko dira.
Alfonso de Angoitia
Mexiko 
19 min. Film laburra
Carlos bere bulegokide Oliviaz zeharo maiteminduta dago. Lanean, Carlosek ez dio inoiz hitzik egin Oliviari, baina noizean behin espiatu egiten du hura konturatu gabe. Gauero, oinez paseatzen dira biak, somnanbulu, elkar topatu arte. Eremu mistiko horretan elkar ezagutzen ari dira. Egunez, ez dute elkar ezagutzen, ez diote elkarri hitzik egiten, bakoitza bere gelan geratzen da. Esnatuko al dira ala, ostera, ametsetan jarraituko al dute, inguruko zuhaitzen antzera?
Simon van der Zande
Belgika 
17 min. Film laburra
Ikuspuntu finko batetik, Bruselan zehar autobusez egindako bidaia atezu baten lekuko izango gara, Samuel −Kongoko etorkin bat− autobusera igo eta Europarekin pozik ez dagoela adierazten duenean.  
Angélica María Torres Tamayo
Kolonbia 
20 min. Film laburra
Duela 16 urte elur-jausi baten ondorioz hil ziren, Nevado del Ruiz sumendira igotzen ari zirela, Pirsas taldeko 11 ume scout. Nire anaia horietako bat izan zen. Gure familiak gainbehera egin zuen, inork ez baitzuen jakin nola hartu bere gain dolua, eta ni erabat bakarrik geratu nintzen. 16 urte geroago, sumendirako igoera berritzea eta nire familiaren oinazeak ikertzea da heriotzari, doluari eta egokitzapen emozionalari buruzko kontakizun pertsonal eta intimo bat eratzeko bidea. Itzulera honek itxaropen pixka bat emango didaten erantzunak bilatzea du xede bakarra.
Laura Valenzuela Montero, Ainhoa Díaz Porto
Espainia 
7 min. Film laburra
Egitura zurrunetako mundu batera egokitzen ez den ama bat da protagonista: sistemaren egiturak, egitura familiarrak, emakumetasun-egiturak, etab. Norabiderik ezean eta okupatzen dituen lekuen jabe izan gabe, seme-alabak abandonatzea erabakiko du bulkada batean eta basoan barneratuko da. Zuhaitz erraldoiak, esku astinduak eta uneoro gidatuko duten izara batzuen jakinkizuna agertuko dira. Atmosferatik, zuriz jantzitako emakume batzuk agertu eta lagundu egingo diote amatasun-doluan.
Carlos Pereira
Alemania 
19 min. Film laburra
Etorkizun hurbil batean, Alemanian, queer pertsonak are bazterkeria eta arrisku handiagoan daude. Neguko azken egunean, Omar kartzelatik askatuko dute eta, lehen geldialdi gisa, Avari −bere lagunik onenari− bisita egingo dio, hark espero ez bazuen ere. Munduak lur jotzen jarraitzen du eta beldurra itxaropena garaitzen ari da agidanez.
Kathy Mitrani
AEB 
18 min. Film laburra
Marisolen senarra hil zeneko egunaren urteurrenean, bizilaguna obrak egiten ari dela giza aztarnak deskubrituko dira. Aurkikuntza horren kointzidentziak izutu egingo du Marisol, ameslari superstiziosoa baita, eta bere hilkortasun propioari aurre egin beharko dio.
Miharu Mori
Japonia 
14 min. Film laburra
Mitsuru, Go eta Azuma auto telegidatu batekin jolasten ari dira parke batean. Bat-batean, eraikuntza-langile batzuk atzetik joaten hasiko zaizkienez, hirian zehar ihes egingo dute. Hiru mutilak banandu eta leku arraroetan amaituko dute.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: