72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Zabaltegi - Tabakalera
Zabaltegi - Tabakalera
Filmak
Filmak
Radu Jude
Errumania - Luxenburgo - Txekiako Errepublika - Kroazia 
106 min.
Emi eskola-irakaslearen ospea arriskuan dago, norbaitek eduki sexualeko bere grabazio pertsonal bat Internetera igo duelako. Ikasleen gurasoei aurre egin beharko die Emik, eskolatik kanpo nahi dutelako, baina Emik ez du inolaz amore emango. Hiru zatitan banatuta dago filma (zatiak badute nolabaiteko loturarik): paseo bat Bukarest hirian; ondoren, lizunkeriei buruzko saiakera jostalari bat; eta azkenik, hirugarren zatian, borroka iskanbilatsu eta komiko bat.
Péter Kerekes
Eslovakia - Txekiako Errepublika - Ukraina 
93 min.
Lesyak pasio-hilketa bat gauzatu du eta zazpi urte Odesako emakume-zentzategi batean igarotzeko zigorra ezarri diote. Lehen umea erditu berri, soilik emakumez osatutako mundu batean sartu da: presoak, erizainak eta zaindariak, adin guztietako emakumeak, emazteak eta alargunak, alabak, ahizpak, arrebak, haurdunak eta seme-alabak dituzten emakumeak. Uniformearen koloreagatik ez balitz, batzuetan zaila izango litzateke bakoitza nor den zehaztea.
(c) socavón - altamar films
© (c) socavón - altamar films
Kiro Russo
Bolivia - Frantzia 
85 min.
Hiriaren sinfonia bat, goierakoa, langile baten gaixotasuna, amesgaiztoa eta haren erredentzioa.
Ikusmira Berriak 2013
Helena Girón, Samuel M. Delgado
Espainia - Kolonbia 
75 min.
1492. Kristobal Kolonek zuzendutako tripulazioan, jada hilda egon behar zuten hiru gizon daude. Bidaia ziurgabe batean parte hartuz, heriotz-zigorra saihestea lortu dute, baina Kanaria uharteetara iristean, ontziko bela bat hartu eta ihes egingo dute. Bitartean, Mundu Zaharrean, emakume bat hilzorian duen ahizpa salbatzen saiatuko da, sendalari batek lagunduko diolako itxaropenez. Bi bidaiak heriotza saihesteko ahaleginak dira. Bi bidaiak denboraren eta historiaren mende daude.
Ikusmira Berriak 2014
Kyoshi Sugita
Japonia 
120 min.
Sachi lanaldi partzialez hasi da lan egiten kafetegi batean, museo batean zuen komisario-lana utzi ondoren, eta kafetegiko bezero batek gomendatutako apartamentu batera joan da bizitzera. Lan- eta bizileku-aldaketa horrekin bere lagun Yukiren suizidioa gainditzen saiatzen ari da, elkarrekin bizi zirenean gertatutako jazoera hura. Alabaina, Yuki jada ezin badu ere ikusi, haren irudia ezin du ezabatu burutik, eta ilusio gisa agertzen zaio begien aurrean.
Florence Miailhe
Frantzia - Alemania - Txekiako Errepublika 
83 min.
Arpilatutako herri txiki bat, ihes egitera behartutako familia bat. Bi seme-alaba zaharrenak, Kyona eta Adriel, berehala aldenduko dituzte gurasoengandik eta bakarrik ekin beharko diote erbesterako bideari. Haurtzarotik nerabezarora eramango dituen bidaia heroiko batean murgilduko dira, babeslekuaren, bakearen eta familia aurkitzeko itxaropenaren bila. Gerrak eta migratzaileen aurkako jazarpenak urratutako kontinente bat zeharkatuko dute neba-arreba ausartek, berebiziko erronkak gaindituz.
Lubna Playoust
Frantzia 
23 min. Film laburra
Bi ama-seme uharte urrun batean bizi dira, etxe batean sartuta. Han, pertsonaien bizien bi etapa (gaztaroa eta heldutasuna) lotzen dira eta, hala, euren lotura ahul baina suntsiezinak finkatzen dira.
Laura Rius Aran
Frantzia 
39 min. Film ertaina
Magdalena, Oriane, Anna, Solène eta Morgane. Hamar urte igaro dira elkar ikusi zuten azkenekotik. 16 urte zituztenean elkarrekin joan ziren bidaiatzera. Kostako etxe polit batera. Hondartzara joan ziren, ardo pixka bat edan zuten, dantza egin zuten... eta orduan, dena erre egin zen.
Noémie Merlant
Frantzia 
95 min.
Jeanne Errumaniara joango da lagunekin ezkondu aurreko agurra ospatzera, eta Nino eta bere familia ezagutuko ditu han. Zeharo desberdinak dira, baina bientzat uda sutsu eta amaigabe bat hasiko da.
Olga Lucovnicova
Belgika 
20 min. Film laburra
Hogei urte isilik eman ondoren, zinemagilea birraitona-amonen etxera itzuliko da, non oroimenean betiko arrasto sakona utzi zioten gertaera mingarriak gertatu ziren. Iraganari aurre egiteko ahaleginek kontrastatu egiten dute hain luzaroan irrikatutako familia-bilerarekin.
Kirill Serebrennikov
Errusia - Frantzia - Suitza - Alemania 
145 min.
Sobietar Batasunaren ondorengo Errusia. Egun bat Petrov familiaren bizitzan, gripe-izurri batean. Gaixotasunak jota, senarra komiki-marrazkilari eldarniotsua da. Emaztea liburuzaina da eta gizon oldarkorrak hiltzeaz gozatzen du. Gauza arrunten geruzen artean, gauzak apart samarrak dira azkenik.
Kira Kovalenko
Errusia 
97 min.
Ipar Osetiako mendietan, harkaitz malkartsuen artean, Mizur meatze-herri txikia dago. Jazoera dramatiko batzuen ondorioz, Zaur horra joan zen bizitzera seme-alaba Ada, Akim eta Dakkorekin. Zaur aita zorrotza da, diziplina da beretzat garratzitsuena, eta ez da gai zaintza eta gehiegizko babesa bereizteko. Seme nagusiak, Akimek, jada ihes egin zuen aitarengandik Rostovera −Mizurretik gertueneko hirira− lan egitera joan zenean. Akimen anaia gazteak, Dakkok, oraindik ez du erabaki zer nahi duen egin bizitzan, eta arreba, Ada, aktiboki ari da ihesaldia prestatzen. Jada emakumea bada ere, aitak ume gisa tratatzen jarraitzen du. Ada laster konturatuko da oso zaila izango zaiola aitarengandik ihes egin eta bizitza berri bat hastea. Akim itzultzean, argitara aterako dira familia-traumak, oraindik sendatzeke daudenak, sekula ez baitute horiei buruz hitz egin.
Jean-Gabriel Périot
Frantzia 
84 min.
Didier Eribonen izen bereko eleberriaren moldaera librea, Retour à Reims filmak, artxibo-materialaren bidez, Frantziako langileriaren istorio intimo eta politiko bat kontatzen digu 50eko hamarkadaren hasieratik egun arte.
Joanna Hogg
Erresuma Batua 
107 min.
Gizon nagusi karismatiko eta manipulatzaile batekin izandako harreman iskanbilatsuaren ondorioz, Julie harenganako maitasun tirabiratsua arintzen hasiko da bere graduazio-filmaren bidez, egiazko jazoerak eta taxutu duen fikzio landua bereiziz. Joanna Hoggen istorio bikaina, emakume gazte baten lehen maitasunari eta lehen garapen-urteei buruzkoa, The Souvenir: Part II, eguneroko bizitzako xehetasun zalantzagarriak gainditzen dituen artistaren deskribapena da; hots, oroitzapenen eta fantasiaren nahasketa alkimiko eta berezia.
Laura Wandel
Belgika 
72 min.
Belgika. Gaur egun. Nora, zazpi urteko neskato bat, eta bere anaia nagusia, Abel, eskolara itzuli dira. Norak ikusten duenean Abeli beste haur batzuk oldartzen zaizkiola, babesten saiatu eta aitari abisatuko dio. Baina Abelek isilik egotera behartuko du. Leialtasun-gatazka batean harrapatuta, Nora bere lekua aurkitzen saiatuko da, haurren munduaren eta helduenaren artean banatuta.
Gaspar Noé
Frantzia 
142 min.
"Bizitza laster ahaztuko den jai labur bat da".
Zhang Dalei
Txina 
24 min. Film laburra
Xiao Lei aitonaren etxera itzuli da. Eraikinak eta familiak ez dira aldatu, baina gurasoen aurpegiak zimurtu egin dira. Xiao Leik beti daramatza nunchakuak berekin, eta hazi egin da. Aitonaren etxe txikian bizitza lasaia eta motela izan zen beti, eta senideen eguneroko ohitura hutsalak ere atseginak eta goxoak dira.
Mikel Gurrea
Espainia 
17 min. Film laburra
Donostia, 2000. Euskal gatazka aktibo dago. Kanpoan duen anaiari gutun bat idazten dion bitartean, Sara, 15 urteko eskalatzailea, bere bizitzako maila-igoerarik gogorrenerako entrenatzen ari da.
Zinemira Kimuak
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: