"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Arpilatutako herri txiki bat, ihes egitera behartutako familia bat. Bi seme-alaba zaharrenak, Kyona eta Adriel, berehala aldenduko dituzte gurasoengandik eta bakarrik ekin beharko diote erbesterako bideari. Haurtzarotik nerabezarora eramango dituen bidaia heroiko batean murgilduko dira, babeslekuaren, bakearen eta familia aurkitzeko itxaropenaren bila. Gerrak eta migratzaileen aurkako jazarpenak urratutako kontinente bat zeharkatuko dute neba-arreba ausartek, berebiziko erronkak gaindituz.