"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Xiao Lei aitonaren etxera itzuli da. Eraikinak eta familiak ez dira aldatu, baina gurasoen aurpegiak zimurtu egin dira. Xiao Leik beti daramatza nunchakuak berekin, eta hazi egin da. Aitonaren etxe txikian bizitza lasaia eta motela izan zen beti, eta senideen eguneroko ohitura hutsalak ere atseginak eta goxoak dira.