"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Gizon nagusi karismatiko eta manipulatzaile batekin izandako harreman iskanbilatsuaren ondorioz, Julie harenganako maitasun tirabiratsua arintzen hasiko da bere graduazio-filmaren bidez, egiazko jazoerak eta taxutu duen fikzio landua bereiziz. Joanna Hoggen istorio bikaina, emakume gazte baten lehen maitasunari eta lehen garapen-urteei buruzkoa, The Souvenir: Part II, eguneroko bizitzako xehetasun zalantzagarriak gainditzen dituen artistaren deskribapena da; hots, oroitzapenen eta fantasiaren nahasketa alkimiko eta berezia.