"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
EUROPAKO ESTREINALDIA
Red Bull Media House-k, MSP Films-ekin elkarlanean, edozein eskiatzailek bizitza osoan kirol horrekiko duen grinean sakontzen duen akzioz gainezkaturiko film berria aurkeztuko du. Bi urtez grabatu da pelikula, puntako teknika eta teknologia erabiliz, eta eskiatzaile guztiek egiten duten auto-aurkikuntzaren inguruko begiratu berezia eskaintzen du. MSPk, gaur egungo izarrez osatutako eskiatzaile aukera apartarekin batera, modu berrian begiratzen du lentetik eskien gainean egin daitekeena definitzen duten uneak jasotzeko.