"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ESPAINIAKO ESTREINALDIA
Yosemite bailarako eskalatzaileek irudikatu zuten kontrakultura amerikarrari buruzko istorio handia da, orain arte kontatu gabea. 50 urtez, Yosemiteko horma ikaragarrien aurrean, esploratzaile eta abenturazale askok materialismoa alde batera utzi, eta altueraren eta granitoaren arriskua eta adrenalina hobetsi zituzten. Yosemiteko pertsonaiek bizimodu erabat bohemioa egin zuten: beatnik alderrai gisa bizi, Parke Nazionaleko agintarien aurka borrokatu eta munduko igoera arriskutsuenetako buru izan ziren. Zuzia belaunaldiz belaunaldi igaro da, norgehiagoka, tragedia eta garaipenen artean, eskalatzeko arteak irudimenaren mugak gainditu dituen arte. Hauxe da istorio lotsagabe horren narrazio zoragarria: grabitate legearen eta lurraren legearen kontrako mende erdiko borrokarena.