"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ESPAINIAKO ESTREINALDIA
Bukatu nahi ez duen ibilbide baten amaieran dagoen skateboardlari baten estualdiak. Ibilbide profesionalari eusteko gauza ez dela, bere bizitza festa eta neurrigabekerien espiral dekadente bihurtzen duen gizon baten gainbehera aztertu du zuzendariak, bost urtez. Denboraren poderioz, beraien arteko harremana aldatu, eta itxura guztien kontra, pertsonaia bat sortuko da. Danger Dave edo Arau guztietatik kanpo bizitako grina baten abentura liluragarria.