"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
MUNDUKO ESTREINALDIA
Dokumentalak eskulanaren berpiztea aztertzen du, zoriontsu bizitzeko bide bat aurkitu duten motorzale sutsu batzuen bitartez. Kalifornia, Utah, Indonesia, Espainia, Eskozia eta Frantzian grabatu dute, 16 mm-n, hainbat mekanikari eta tailer sortzaile hartuta, eskulanaren eta buru-lanaren arteko mugen bila. Ukigarria den zerbait sortzeak eragiten duen poz handia, uneen gozamena, formaren eta funtzioaren arteko harremana, paisaiak zeharkatzearen plazera eta komunitate horren inguruan sortzen diren adiskidetasunak islatzen ditu. El Solitariok, Shinya Kimurak, Blitzek, ex Machinak eta Roland Sandek parte hartu dute; konbentzionalismoetatik aparte bide bat aurkitu duten eta 60ko hamarkadatik debaluatuta zegoen artisautzaren balioa aldarrikatzen duten bost adituk.