1988. urtea da eta Juan Pablo II.a aita saindua Melo bisitatzera doa. Hura ikustera 50.000 pertsona inguru bilduko omen dira. Bertako biztanle apalek jendetza honi janaria eta edaria salduz aberastuko direlakoan daude. Beto, kontrabandista batek, berriz, bere etxe parean komun bat eraikitzea erabaki du eta berau alokatzea.
Eskolan lagun izandako 30 urteko bost emakumeren bizitzako egun bat kontatzen du, 14 urte elkar ikusi gabe egon eta gero, berriro elkartzen direnekoa. Berriz elkar ikustearen eraginez, bakoitzak bizitzan hartu duen bidea zalantzan jarriko du. Eguneroko egoerak emakumezkoaren unibertso korapilotsuan barneratzeko aitzakia dira.
David, 25 urteko gazte bat, bere etxea balneario txiki batean eraikitzera behartu du aitak. Etxearen eraikuntzaren istorioa da hau, honen gorabeherena eta mundu berri batean bizirik irauteko Daviden borroka tragikomikoa, gizonak adina txakur dagoen toki batean, non bertan ia ez dagoen emakumerik eta gauzak gehien bat adiskidetasunagatik egiten diren.
Paulok eta Leticiak elkar maite dute, baina neska Pauloren lagun onenarekin, Leónekin ateratzen da. Hirurak unibertsitateko ikasleak dira, baina halere ezin diote Brasilen nagusi den indarkeriari ihes egin. Poliziak burututako hilketa baten lekuko izan den mutiko bat salbatzeko ahaleginean, León zaurituko dute. Medikuntza ikasten dabilen Paulok ebakuntza etxean egin eta salbatu egingo du Leticiaren laguntzaz.
Pedro Vargasen bizitza kontatzen du (filman bere buruaz egiten duenak), gorputz eta adimen-urritasun bat pairatzen duen eta San Gregorio herrian bizi den 30 urteko gizonarena. Bere egoera ez da oztopo maitasun-istorio eder baten protagonista izateko, Catirekin batera, adimen-urritasuna nozi duen bere ?printzesarekin?. Pedroren ama eta Catiren ahizpa amodio honen gauzatzearen aurka ageri dira.
Iraultzaren urrezko urteetan jaio eta hazi zen kubatar belaunaldiari buruzko dokumental pertsonal eta autobiografikoa. Umetan ezagututako errealitate hura berreskuratzen saiatu den barneko erretratua da, eta heldutasunera iristean beren idealak behea jotzen ikusi zituen kubatar belaunaldi honen gaineko arakatzea.
Don Plutarco, biolin-jole edadetuak, Genaro honen semeak eta Lucio bere bilobak bizitza bikoitza daramate: musikari eta nekazari izateaz gain, gobernuaren aurka matxinatzea dute helburu. Arratsalde batez, Ejerzitoak ustekabean beren komunitatea setiatu du "matxinoen" bila. Don Plutarcok mendira alde egiten du, Genaro eta matxinoak, aldiz, mendialdean gordelelu bat prestatu eta kontraerasorako bilduko dira.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.