Michael Winterbottom
Tony Wilson izugarria, telebistako aurkezle eta Manchesterko indie musika-mugimenduaren zirikatzaile altruistaren eskutik, hamabost urtetako bidaian abiatzen gara zeinean britainiar hiria ?Madchester? bihurtu zen, pop-aren mundu mailako hiriburua, Sex Pistols-en lehenengo kontzertutik Factory Records-en suntsitzeraino, Wilsonek Joy Division edo Happy Mondays bezalako legendazko taldeak ezagutarazteko sortutako zigilua berau.
Michael Winterbottom
Eunice autopistan harat-honat dabil Judith izeneko emakume baten bila. Bilaketa horretan, atzean hilotz-arrastoa utziz doa. Egun batean, Miriam ezagutuko du, eta hura laguntzearren bere etxean hartuko du. Biharamunean, ihes egin eta kamioilari bat hilko du Eunicek. Miriamek atzera ere topatu eta haren bidai-lagun izango da, hura bide onera itzultzeko asmo inozoaz.
Michael Winterbottom
Xangai hirian, etorkizun hurbilean kokatzen den amodiozko istorio bat. Susmagarrien pentsamenduak irakurtzeko gaitasuna duen Williamek hara bidaliko dute Sphinx aseguru-etxean gertaturiko iruzur bat ikertzera. Aseguru-poliza, pasaportea eta bisa bateratzen dituen dokumentua egiten duen Sphinx-eko enplegatua da Maria. Dokumentu hau gabe, jendeak ezin du derrigorrezko bizileku duen barrutitik kanpo ibili. William laster jabetuko da Maria dokumentu faltsuak saltzen dabilela. Jakin badaki bere betebeharra neska agintariei entregatzea dela, baina neskaz itsu maiteminduko da.
Michael Winterbottom
rresuma Batuko auzitegi-psikologo ezohikoena protagonista duen telesail poliziako arrakastatsuaren kapitulu pilotua. Eddie Fitzgerald doktoreak erre eta zurrut egiten du, erremediorik gabeko andrezale eta jokozale amorratua da, baina poliziak maiz deitzen dio bere ikerketetan esku bat bota diezaien. Oraingo honetan, trenetan bakarrik bidaiatzen duten emakumeak akabatzen dituen segidako hiltzaile baten kasua argitu beharko du.
Michael Winterbottom
Irlanda-Erresuma Batua
200 min.
Spencerdarren historia kontatzen duen lau ataletako telesaila: Charlo, langabe kronikoa eta tartekako ohiko maula-egile; John Paul, seme asmatikoa eta borrokazalea; Nicola alaba, bularretako-fabrika batean lanean hasi da, eta Paulak bere senarrik gabe bizitzen ikasi behar du. Atal bakoitza familiako kide ezberdin baten ikuspegitik kontatzen da.
Michael Winterbottom
Eskoziar pare batek Hungariarantz bidaiatzen dute Ekialdeko Alemaniako base militar batetik abiatuta, berealdiko abenturak biziz.
Michael Winterbottom
Nick Cameron zoriontsu da. Futbolean jokatzen du talde amateur batean, pubean garagardoa edaten du lagunekin eta Karenez maitemindu da, luxuzko jatetxe bateko zerbitzariaz. Dena primeran doa zantzu bitxi batzuk nabaritzen hasten den arte: gauzak bikoitz ikusten ditu, giharren kontrola galtzen du, gainean pixa egiten du... Karenek bere kontura ikertzen du eta sintoma hauek esklerosi anitzarenak direla ohartuko da.
Michael Winterbottom
Martin bere herriskara itzultzen da kartzelatik atera ondoren Helen, bere neska-laguna zenarekin berriz elkartzeko. Helen, bere aldetik, herriko irratian lan egiten duen Bobekin ateratzen ari da, eta Hondarekin, bidean topatzen duen soinu oro grabatzen duen mutiko mutuarekin adiskidetasun berezi bat dauka. Honda Smokey bere arrebarekin bizi da, gau-klub bateko abeslaria eta herriko hainbat gizonen noizbehinkako amorantea denarekin.
Michael Winterbottom
Winterbottomek Ingmar Bergmanen 70. urtebetetzean bi dokumental eskaini zizkion, The Director eta The Magic Lantern. Azken honek suediar zuzendariaren oroitzapenen izenburu bera darama eta genero autobiografikoaren baliabide adierazgarriak nahita gogorarazten dizkigu, bere hainbat pelikula amateur, argazkiak eta argitaragabeko materiala bilduz.
Michael Winterbottom
Txikitatik, Jude Fawley nekazariak gizon ilustratu bat bihurtzearekin egin du amets. Alabaina, Jude eta bere liburuen artean mutila seduzituko duen Arabella gurutzatuko da laster eta honekin ezkondu ere egingo da. Ezkontza porrot hutsa izango da, eta banandu ondoren, Judek Sue bere lehengusina ezagutuko du, XIX. menderako oso emakume aurreratua dena. Bien artean piztutako adiskidantza aurki haragituko ez den amodio bilakatuko da.
Michael Winterbottom
Irlandako kartzela batean zigorra betetzen ari den Conn IRAko kideari 24 orduko baimena eman diote bere familia bisitatzeko. Alabaina, bere asmoak bestelakoak dira eta Belfast alderik alde zeharkatuko du bere andregaiaren hiltzailea aurkitu eta haren heriotza
Michael Winterbottom
Kalifornia, 1867. Kingdom Come-ko jaun ta jabe da Dillon. Herrira Dalglish ingeniaria heldu da, trenbideak Dillonen lurrak zeharka ditzan erabakita. Dillonen emazte-ohia, Elena ere iritsi da eta bion alaba, Hope; hogei urte lehenago Dillonek urrezko meatze baten truke saldu zituen. Elena bere alabarentzako dirua eskatzera etorri da, neskak ezertxo ere ez dakien arren.
Michael Winterbottom
Telebistarako bere beste lan horietako batean, munduari bira ematea erabaki duen eta Espainiako Costa del Sol-en ?trabatuta? geratu den hemeretzi urteko neska baten iniziazioko bidaiaz dihardu Winterbottomek.
Michael Winterbottom
AEB-Erresuma Batua
100 min.
Britainiar eta ipar amerikar kazetari talde batek Bosniako gerraren berri ematen du Sarajevotik. Horietako batek, Michael Hendersonek, gau eta egun gogor bonbardatzen ari diren umezurtz-etxe bat aurkituko du. Bertan Emira neska bosniarra ezagutzen du eta lagunduko diola promes egiten dio. Handik aurrera, Emira herrialdetik ezkutuan ateratzen lagun diezaion Nina gizarte-laguntzaile ipar amerikarra konbenzitzen saiatuko da.
Michael Winterbottom
Rosiek eta Vincentek hamar urte daramatzate elkarrekin, hogeita hamar urte pasa bete dituzte eta ume bat eduki nahi dute. Haatik, haurra ez da iristen eta biek badakite, emaitzarik lortzen ez badute, ez dutela ondo bukatuko. Orduan Benoît azalduko da, gaztetan Rosierekin eskutitz bidezko harremana izan zuena baina zuzenean inoiz ezagutu ez duen frantses liluragarria. Rosiek etxean hartuko du, Vincent zeloak jota dagoen arren.
Michael Winterbottom
Nadia, Molly eta Debbie hiru ahizpek Londres triste eta hotz batean gogor borrokatu behar dute. Nadiak kafetegi batean lan egiten du eta harreman-iragarkitan bere ametsetako gizona aurkitzen saiatzen da. Molly haurdun dago eta Eddierekin, bere bizitza gustukoa ez duen saltzailearekin ezkonduta. Debbie ile-apaintzailea da eta bere senar-ohi arduragabearekin seme bat dauka. Bata bestearekin gurutzatuko dira denen bizitzak, eta beren eguneroko tragedian ahal dela bizirik irauten saiatuko dira.