Suzana Amaral
Macabea, gazte gizaxo, umezurtz eta heziketarik gabekoa dugu. etxetik alde eginez Sao Paulo-ra joaten da. Hiri handiko gizarte desberdintasunak eta bertako jendeaten jarrera maltzurrak tristeziaz betetzen du bere bizitza. Kristalezko bola irakurtzen dakien igarle horietako batek, gizon aberatz bat ezagutuko duela esaten dio gizaraxoari.
André Klotzel
Quim, bakardadean bizi den nekazari bat da, bapatean baserritik alde egitea erabakitzen du, non beti bizi izan baita, emaztea eta, bide batez, antzinako amets bat lortu asmoz: behi haragia jatearena, alegia.Bidean makina bat arazo igaro ondoren, Quim-ek ahuntz bat, zakurra, aitzurra eta bere trasteak daramatzala Velha Torta herrixkara iristen da non carula ezagutzen du, berehala atzetik doakio neska ezkongabeak. Carula, Quim-en nahia jakin orduko, bere aitak, Nhó Totó-k, behi bat duela sinestarazte dio. Geroxeago, deabruaren hatzaparretatik hanka egin ondoren, gure nekazariak dirua lortzen du hirira joateko, non nahi zaharrak ase eta beste berri batzuk izango ditu.
Sergio Amon
Bi gizonen arteko adiskidetzaren historia da. Raúl etengabeko hizlari oparoa dugu. Ezkontza frustratu batetik atera baerria. Saúl, lotsatia, kritiko eta mingotsa. Porrot egin berri duen ezkontzatik atera eta burua hiltzen saiatu dena. Administrazio Publikoaren bulego batetan ezagutzen dute elkar laneko lehen egunean. Inguru hotz batetan murgildurik lanean diharduten bi gazte xehe ditugu. Elkarrenganako begikotasuna estutuz doa. Egoera hori dela eta, lankideek prestaturiko azpikeria baten biktima izango dira.
Arnaldo Jabor
Bi urtez elkarrekin bizi ondoren banantzen den bikote gaztea kasutzat hartuz, pertsonen barneko trajearen araketa psikoanalitikoa gauzatzen da. Hiro hilabete pasata berriro elkartzen dira maitasunaz eta elkarren arteko bizitzat mintzo egiteko. argi ahulen arteko gune hutsa, bi pertsona eta testu bat. Ez da amodio historio sentibera besterik. Maitasunaru buruzko zailtasunak, elkartzeak, banantzeak, kezka eta pasioaz dihardu filmeak.
Rogério Sganzerla
Orson Wlles-ek, 1942an, Rio de Janeirora egin zuen bidaia buruzko dokumento-fikzioa dugu. Roosevelt presidentearen gobernuak kontratatuta, "Auzokideen Arteko Harreman Onen" zeritzan politika amerikarra zabaltzea joan omen zen. Welles erabat liluratuta geratuko da Brasilez. Filmean agertzen den gehiegizko errealtasuna eta giza larritasuna dela eta, ezin genezake merkatal filmetzat hartu. filmea ezeztatua gertatzen da, eta Welles Hollywood-rantz abiatuko da It's all true aurrera atera asmoz.
Murillo Sales
Bizar berri brasildar batek, amaz umezurtz eta zortzi urtez apaiz eskola batetan sartuta bizi izan dena, aita, preso-ohia, bila datorkiola jakiten du. Rio de Janeiro-ra elkarttekin bizitzeko eraman nahi du. Aitarekin elkarbizitzeak lur jota uzten du eta zera jartzen du oinarrizko ehartzat: berorren identitatea aurkitzea.
Hermano Penna
Sargentu Getúlio, politikari batek kontratatutako soldatapeko hiltzaile bat da. Politikariaren etsai bat hiri batetik bestera eramateko agindua dauka. Lurralde pobre batean zehar bido luzea egiten daudela, aldaketa politikoak gertatzen dira eta Getúliok daraman presoa, arriskutsua oso bihurtzen da. Sargentuak ez ditu aipatu aldaketak ondo ulertzen, eta muzin egingo die kontraginduei.