"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Bi gizonen arteko adiskidetzaren historia da. Raúl etengabeko hizlari oparoa dugu. Ezkontza frustratu batetik atera baerria. Saúl, lotsatia, kritiko eta mingotsa. Porrot egin berri duen ezkontzatik atera eta burua hiltzen saiatu dena.
Administrazio Publikoaren bulego batetan ezagutzen dute elkar laneko lehen egunean. Inguru hotz batetan murgildurik lanean diharduten bi gazte xehe ditugu. Elkarrenganako begikotasuna estutuz doa. Egoera hori dela eta, lankideek prestaturiko azpikeria baten biktima izango dira.