72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Juan Gabriel Tharrats
Espainia 
98 min.
Espainiar zinemaren aintzindari eta zinemari berrikuntza tekniko eta artistiko asko eskeini dion Segundo de Chomon-i buruzko dokumentu historikoa. Filmean, kritiko eta historiadore ospetsuei egindako elkarrizketak, fikzio agerpenak eta bere filmeen zatiak azaltzen dira.
Espainia 
99 min.
Bederatzi zineasten erotismoari buruzko bederatzi interpretazio azaltzen dituzten bederatzi episodiotan zatitutako filma.
Manuel Gutiérrez Aragón, José Luis García Sánchez, Miguel Angel Pacheco, Jaime Chávarri, Emiliano De Pedraza, Gonzalo Suárez, Teodoro Escamilla, Carles Mira
Espainia 
78 min.
Episodio desberdinetan, zortzi zuzendarik haurren mundua azaltzen dute.
José Ramón Sánchez, Cruz Delgado
Espainia 
75 min.
Edonongo hiri batetan, aitona bat eta bere bilobak: José, Lola eta "Patata", etxeko atikoan pasatzen dute denbora librea. Hor altzari zaharrez, mozorro eta objektu bitxiz, eta bazterturiko jostailu eta papinez inguraturik, gertakizun zoragarriak biziko ditugu pertsonai maitagarri hauen irudimenari esker. Aitonak aztiz mozorroturik eta bere bilobek jolas, antzerki, zirko, kirol eta zinema gaien inguruko abenturetan parte hartuko dute. Filmean zehar, pertsonai hauen eskutik, ikuskizunen arloarekin loturiko mitologiari, generoei eta fantasiari buruz ikasiko dugu.
Jaime Camino
Espainia 
95 min.
Ambros, bere denbora guztia kentzen dion publizitate agentzia baten arduraduna da. Bere familia oso gutxi ikusten du eta estresarekin bizi da. Gau batean, Enrique, bere adiskide minarekin bulegotik ateratzean, honek infarto bat jasango du eta ez da sendatuko. Gertaera honen ondorioz Ambros-ek dena alde batera uztea eta bizitzea erabakitzen du.
Carlos Puerto
Espainia - Mexiko 
90 min.
Sara eta Elena ahizpek ahalmen extrasensorialak dituen eta Bibliaren itzulpenean lanean ari den Angel gazteari beraien txaleteko gela bat alokatzen diote. Angel eta Elena elkar maitemintzen dira. Sara, zeloak josia, zoratzen da eta bengantza prestatuko duen zoroetxe batetan sartuko dute.
Vicente Aranda
Espainia - Venezuela 
101 min.
Forest, falangista izandakoa, Costa Brava-ko herri batetan bere oroitzapenak idazten bizi da. Txikia zenetik ikusi ez duen bere iloba Mariana, egun batzuk pasatzeko asmotan bere etxean agertzen da. Marianaren gaztetasunak, etorriak eta desinhibitze sexualak, Forest asko durduzatzen dute. Bere osaba seduzitzeko Marianaren ahaleginak, emaitzak ematen ditu. Ordu batzuk beranduago aita-alaba direla jakingo dute.
José Antonio Salgot
Espainia 
110 min.
Clara ingeniaria da, gaztea, azkarra eta independientea. Haurdun geldituko da eta autista jaioko den haurra edukitzea erabaki du. Arrazoi honegatik, geroz eta gehiago, ingurutik baztertuko da, Juan haurrarekin bakarrik harremanak edukirik. Bien artean gero eta gehiago identifikatuko dituen liluramendu bat emango da. Clararen aspaldiko lagun batek egoera hau hautsiko du, haurrarengan erreakzio mingarri bat sortuz.
Juan José Porto
Espainia 
85 min.
Miguel, bihotzetik gaixorik dagoen gazte bat da. Gaixotasun honek ez dio bere emaztearekin harreman sexualak edukitzen uzten. Ezkontzaren bosgarren urtebetetzea ospatzearren, Miguelek haurtzaroa pasa zuen, Madriletik urruti dagoen etxalde batetara joaten dira. Bihotzeko batek, harrigarriak bezain atseginak diren sentsazioak sortarazten dizkio. Gauerdian etxe inguruan dabilen gizon batekin indarketa bat izango du, bigarren eta behin betiko bihotzeko berri bat sortaraziz.
Miguel Ángel Rivas
Espainia 
79 min.
Adelak eta Vidalek eratzen duten senar-emazteek alaba bat izan dute: Marta. Vidalek bestalde, Laura, bere maitalearekin, seme bat izan du. Laurak Adelarekin hitz egin du, Vidalek hirugarren emakume bategatik hauek utziko dituela jakinarazteko. Egoera berri honek Laura eta Adelaren arteko lotura bat sortzen du, Vidalen helburuak ez ditezen aurrera atera.
Francisco Romá
Espainia 
93 min.
Charik, Carlosek eta Pacok, topaketa kasual baten ondoren, Carlosen etxean hilabete elkarrekin bizitzea erabaki dute. Gazteak dira, dirurik gabe, lanik gabe eta bere nahigabeak kontatzeko inor gabe, bakoitza beste bietara lotzen da momentuko soluzio bezala. Elkarbitzitzako lehen egunetik ia, maitasuna eta laguntasuna beti kontzeptu elkartezinezkoak ez direla ikusten dute. Bizitzeko bideak bilatzen ari direla, egiazko espainiar pertsonai desberdinekin aurkituko dira.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: