"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Espainiar zinemaren aintzindari eta zinemari berrikuntza tekniko eta artistiko asko eskeini dion Segundo de Chomon-i buruzko dokumentu historikoa. Filmean, kritiko eta historiadore ospetsuei egindako elkarrizketak, fikzio agerpenak eta bere filmeen zatiak azaltzen dira.