"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Edonongo hiri batetan, aitona bat eta bere bilobak: José, Lola eta "Patata", etxeko atikoan pasatzen dute denbora librea. Hor altzari zaharrez, mozorro eta objektu bitxiz, eta bazterturiko jostailu eta papinez inguraturik, gertakizun zoragarriak biziko ditugu pertsonai maitagarri hauen irudimenari esker. Aitonak aztiz mozorroturik eta bere bilobek jolas, antzerki, zirko, kirol eta zinema gaien inguruko abenturetan parte hartuko dute. Filmean zehar, pertsonai hauen eskutik, ikuskizunen arloarekin loturiko mitologiari, generoei eta fantasiari buruz ikasiko dugu.