"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Adelak eta Vidalek eratzen duten senar-emazteek alaba bat izan dute: Marta. Vidalek bestalde, Laura, bere maitalearekin, seme bat izan du. Laurak Adelarekin hitz egin du, Vidalek hirugarren emakume bategatik hauek utziko dituela jakinarazteko. Egoera berri honek Laura eta Adelaren arteko lotura bat sortzen du, Vidalen helburuak ez ditezen aurrera atera.