Eva Sajanová
Eslovakia
11 min.
Film laburra
Film hau espazio publikoari buruzkoa da. Film hau kulturaren suntsipenari buruzkoa da. Pelikula hau jada aspertuta dauden iturriei buruzkoa da. Pelikula honetan, iturriek bizia hartzen dute, izaki bizidun bihurtzen dira, bakoitza bere izaerarekin eta kontatzeko istorio propio batekin. Ahotsa altxatzen dute jendeak detektatu, hauteman eta zaindu ditzaten. Iturrien matxinada protesta batekin iritsiko da puntu gorenera. Zer gertatuko litzateke iturriek hitz egin ahalko balute?
Lau Charles
Mexiko
25 min.
Film laburra
Valentinak (5 urte) eta Quiquek (11 urte) aitaren beste familia ezagutu dute, eta bizitza irauli egingo zaie ahizpa/arreba erdiak Valentinaren adin bera duela jakitean.
Jules Vésigot-Wahl
Frantzia
26 min.
Film laburra
Ivan, bidaiaririk gabeko tren bateko tren-gidari bat, lur lokartu bat zeharkatzen ari da. Gizonaren bizitza bakartia aldatu egingo da Liudmila –semea noiz itzuliko zain nekaezin dagoen lo-ibiltaria– ezagutzean.
Benjamin Hindrichs
Espainia- Alemania
15 min.
Film laburra
Goizero, Lucilak –80 urteko sendalari indigena brasildar batek– irratia piztu, etxearen aurrean duen oihanari begiratu eta galdera bat egiten dio bere buruari: zer gertatuko ote da oihana eta ni neu hiltzen garenean? Baso-sute batzuk etxera hurbiltzen ari zaizkiola, aspaldiko amets bat gogoratuko du.
Marina Xarri
AEB - Frantzia
19 min.
Film laburra
Gabonak hurbildu eta New Yorkeko Paris Hotela ostalariz betetzen den heinean, Bonik –zerbitzari etorkin batek– eta haren anaiak –hoteleko harreragileak– ez dute non lo egin. Hotelean ezkutuan bizi dela, jakin-min sakon-sakon batekin lotzen du Bonik bere atseden-premia: ostalariei, gelei eta ate itxien atzean ezkutatzen diren bizitzei buruz. Bezero baten logelan koaderno kezkagarri bat aurkitzen duenean, inguruko bizitzekiko eta ezkutuan ditugun gauzekiko obsesioak eklipsatu egingo du emakumearen lo-premia.
Moana Son
Belgika
18 min.
Film laburra
Haur bat, oilategi bat, hosto hilak, pastel bat eta existitziarekin borrokatzen den ama bat.
Mégane Brügger
Suitza
23 min.
Film laburra
Zer geratzen zaio ama bati urteak etxeko indarkeria pairatu ondoren? Zer geratzen zaio haren gorputzari, duintasunari eta indarrari? Seguruenik, oraindik transmititu ditzakeen hitzak, oroimena eta dantza-pauso batzuk.
Hui Yin Koo
Malaysia
16 min.
Film laburra
Ika etxeko langile indonesiarrak Malaysian egiten du lan, eta bake-sentsazioa sentitzen du bere enplegatzailearen alaba Jane zaintzen duenean. Ikaren mundua kolokan egongo da alabak ustekabean deitzen dionean Indonesiatik; sekretu mingarri bat azalduko dio: izututa dago, haurdun ote dagoelakoan. Ikak lasaitasun-une labur bat aurkituko du Janeri Zuhaitz eskuzabala entseatzen begiratzean. Geroago, gau berean, alabarekin bideo-dei bat izan eta ama sentituko da berriz, ama-alaben arteko lotura hautsezina berretsiz.
Milan Kumar
India
13 min.
Film laburra
Errausketa-lur baten gainean eraikitako asentamendu nomada ahaztu batean, Shankar izeneko zezen zahar bat bere etxea uzteko prestatzen ari da, nandiwale herriaren bizimoduaren desagertze motelaren isla gisa.
Marlon Weber
Alemania
16 min.
Film laburra
Bi irudi ilunabarrean. Biharamunean hirugarren batekin egingo dute topo.
Lenia Friedrich
Alemania
13 min.
Film laburra
Ia 100 urteko Miko andrearen bizitza collage baten antzera hedatzen da, bere bizilagunak zahartzeari buruz hausnartzen duen bitartean. Animazioak eta artxiboko materialak oroitzapenak pizten dituzte, baita bisoi-beroki baten desagerpen misteriotsuak ere.
Inês Nunes
Espainia - Portugal
15 min.
Film laburra
Gatz-mendiz inguratutako spa batean, bisitariak erlaxatu eta eguzkitan etzaten dira, gazkinek eguzkitan kristal distiratsuak jasotzen dituzten bitartean. Haurrak helduengandik urrun dabiltza korrika, eta emakume bat paisaia hartan dabil noraezean, errealitatetik at, nahastuta. Ilunabarrean, lekua eraldatu egiten da, handik igarotzen direnen nahiek moldatuta.
Aleksandr Belov
Suedia
29 min.
Film laburra
Errusiako landetxe batean, bi mutil, Anton eta Zhenya, aire konprimatuko karabinekin botila batzuei tiro egiten ari dira. Halako batean, Antonek katu bati egingo dio tiro, eta horrek astindu egingo du Zhenya. Bien adiskidetasuna mintzen hasiko da. Gauez, Antonen aitak mutikoak ibaira eraman eta bere haurtzaroa gogoratuko du, lagun batekin basoan babesleku bat eraiki zuenean. Ilunabarrean, Anton adiskidetzen saiatuko da, baina Zhenyak ez du nahiko. Hurrengo egunean, autobus-geltokian, hitzik egin gabe agurtuko dute elkar, kanporatu gabeko tentsioz eta erruz betetako isiltasun batekin.
Arthur Gay
Zeelanda Berria
19 min.
Film laburra
Cyrus hamabost urteko gazte erresilientea da, aita emozionalki hotzaren tailer mekanikoan lan egiten du, eta kosta egiten zaio arreba nagusi Sammy, mutikoaren bizitzako laguntza emozional bakarra, laster joango dela onartzea. Sammyren lapurtutako motor zaharra ikusi eta bere kabuz berreskuratzea erabakiko du, horrek anai-arreben arteko lotura babestu dezakeelakoan.
Zuzendari frantsesa den Claire Denis zinemaren ahots berezi eta ospetsuenetako bat da gaur egun. Donostia Zinemaldian egingo den elkarrizketa honetan bere ibilbide oparoa izango da ardatz, baita bere azken lana ere, Le Cri des Gardes, aurten Sail Ofizialean lehiatzen den filma. Aukera izango da bere zinemaren ikuspegia eta bere ibilbide pertsonal eta eraginkorra nola eraiki duen hurbiletik ezagutzeko.
Hizketaldiak - Nest
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Gia Coppola Ipar Amerikako zuzendaria da. Iaz Donostian Epaimahaiaren Aparteko Saria irabazi zuen The Last Showgirl filmarekin, eta aurten Epaimahai Ofizialeko kide izango da. Elkarrizketa honetan bere ibilbidea gogoratuko du, Palo Alto eta Mainstream bezalako lanak aipatuz, eta bere sormen prozesuaz eta erreferentziez hitz egingo du. Halaber, esperientzia nola eramaten duen pantailara azalduko du, Nest atalean parte hartzen dutenek eta bertaratzen den publikoak zuzenean ezagutzeko aukera izan dezaten.
Nest
Gonbidapenak doan, ohiko kanaletan eskuragarri.
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Kataluniako zinema-zuzendaria den Jaume Claret Muxart-ek bere lehenengo film luzea, Estrany riu, aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean, Veneziako Jaialdiko Orizzonti ataletik igaro ondoren. Elías Querejeta Zine Eskola (EQZE) eta Ikusmira Berriak programetako ikasle ohia da, eta bertan garatu zuen, hain zuzen ere, proiektu hau. Elkarrizketa honetan bere ibilbidearen lehen urratsei eta lehen film bat gauzatzeko erronkei buruz arituko da. Nest saioaren testuinguruan, non 2020an parte hartu zuen Ella i jo film laburrarekin, ikasleekin eta publikoarekin partekatuko ditu zinemaren bidean hasieran bizi izaten diren esperientziak eta ikasketak.
Hizketaldiak - Nest
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera
Zuzendaria den Jonás Trueba, edizio honetako Nest sailaren epaimahaiaren presidentea eta Historias del buen valle filmaren ekoizlea, eta José Luis Guerín, lehiaketan Selekzio Ofizialean aurkeztutako pelikula horren zuzendaria, solasaldi bat partekatuko dute ikasleentzat soilik. Elkarrekin arituko dira sormen prozesuaz, zinemagintzako esperientziaz eta proiektu komun honetan egindako lanaz, ibilbide zabaleko eta zinema arloan irakaskuntzarako bokazio sakona duten bi egileren ikuspegitik.Sarrera esklusiboa ikasleentzat, gonbidapena aurrez eskatu behar da.
Hizketaldiak - Nest
Sarrerak eskuragarri irailaren 16ko (asteartea) 9:00etatik aurrera