"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Kataluniako zinema-zuzendaria den Jaume Claret Muxart-ek bere lehenengo film luzea, Estrany riu, aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakalera sailean, Veneziako Jaialdiko Orizzonti ataletik igaro ondoren. Elías Querejeta Zine Eskola (EQZE) eta Ikusmira Berriak programetako ikasle ohia da, eta bertan garatu zuen, hain zuzen ere, proiektu hau. Elkarrizketa honetan bere ibilbidearen lehen urratsei eta lehen film bat gauzatzeko erronkei buruz arituko da. Nest saioaren testuinguruan, non 2020an parte hartu zuen Ella i jo film laburrarekin, ikasleekin eta publikoarekin partekatuko ditu zinemaren bidean hasieran bizi izaten diren esperientziak eta ikasketak.
Jaume Claret Muxart (Sant Cugat, Espainia. 1998) Elías Querejeta Zine Eskolako (EQZE) lehen belaunaldiko kide izan zen. Film labur hauek nabarmentzen dira bere filmografian: Ella i jo (Nest, 2020) Rotterdamen, IndieLisboan, FIDMarseillen, Málagan, SEMINCIn eta abarren emana; Die Donau (2023); eta La nostra habitació (Rotterdamen erakutsia). Claret Muxarten lehen film luzea, Estrany riu, hautatua izan zen 2022an Ikusmira Berriak ekimenerako, eta Veneziako jaialdiaren iazko edizioan lehiatu zen, Orizzonti sailean.